27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: plaza hutsa.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi osoa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun mugagabeak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldi partziala (%54,05). Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoia Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2020ko martxoaren 15a.

Lan-kontratudun finkoak.

Pablo Lacasia Palacios: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,575. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 1a.

Lan-kontratudun mugagabeak.

Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala (%54,05). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2018ko irailaren 17a.

Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Burgin, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2501204