27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2025eko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025eko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Bidaurretan, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2501055