2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa betez.
Berriozarren, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2501371