1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
169/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4115/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4753/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–SISTEMA INFORMATIKOETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ABREGO ARANA, PAOLA
ARIZTEGUI RECALDE, MARIA BELEN
CATALAN GOÑI, MARIA DOLORES
FERNANDEZ BALLESTEROS, CATALINA
GARAIKOETXEA MUÑOA, JUAN MARIA
IBERO GUTIERREZ, FRANCISCO JAVIER
LABEAGA PEREZ, FRANCISCO
LECEA COMPAINS, ALODIA
MARZO PEREZ, DAVID
MINGUEZA BENEDE, FERNANDO
ORAYEN GOÑI, ROBERTO
OSCOZ ASIAIN, AITZIBER
PERCAZ BADOS, MARIA TERESA
PEREZ RECLUSA, AITOR
RODRIGUEZ ALFARO, IOSU
SEGURA ULAYAR, MARIA JOSE
VIANA GORRIZ, ALBERTO
VIDAN ASTIZ, ARACELI
Baztertuak:
Deialdiko 3.1.d) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
ESPARZA MARTIN, JON
Iragarkiaren kodea: F2501209