2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Berriobeitiko Udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean egoteko epea, hortaz, behin betiko onetsi da 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.805.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 434.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 786.303,31 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.848.625,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurren aprobetxamenduak: 247.100,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta beste diru-sarrera batzuk: 40.000,00 euro.
Guztira: 7.161.028,31 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 2.052.131,18 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.019.598,83 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 948.030,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.141.268,30 euro.
Guztira: 7.161.028,31 euro.
Berriobeitin, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2500820