2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Agezako Kontzejuak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).
Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.
Agezan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2501100