2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Agezako Kontzejuak, 2025eko urtarrilaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Agezan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2501098