2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aberinen, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2501265