1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
168/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladoreen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4174/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladoreen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4751/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladoreen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
3. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kide hauek izendatzea: Roberto Moreno Glaría jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Mercedes Barbero Sánchez andrea, ordezko epaimahaikide gisa.
4. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
AGUAS ARANGUREN, ANA JESUS
ANGULO BACHILLER, MARIA ASUNCION
CORREDERA CABO, MARIA TERESA
IGOA MUNDIÑANO, MARIA IRANZU
LOPEZ MUGUERZA, MARIA LUISA
MURO USECHI, JAVIER
ORTA GARCIA, MARIA VISITACION
OSES ARTEAGA, SUSANA
PAZ GOMEZ, MARIA CRISTINA
REY MIGUEL, ESTRELLA
RIPA AJONA, MARIA LUISA
TAMBO MARTINEZ, MARIA LOURDES
TEJEDOR GARCIA, MARIA AURELIA
URRESTARAZU ARINA, MARIA JAVIER
VILLABONA URRUTIA, MARIA CRUZ
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2501210