27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

167/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4114/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4750/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ARKITEKTO TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARANA AZPEITIA, MIRIAM

ARAZURI RIVAS, ARANZAZU

BEORLEGUI AZNAREZ, MARIA PILAR

ELKANO TELLETXEA, AMAIA

EQUIZA URTASUN, BEGOÑA

GOÑI CEBRIAN, MARIA

HUARTE HUARTE, ALICIA

HUARTE HUARTE, MARIA CRISTINA

HUARTE LANDA, MIRIAN

IRISARRI LANAS, ALBERTO

LALUEZA AYESA, IÑIGO

LANDER IGAL, YOLANDA

LOPEZ AMAGO, ALFONSO

MENA GARCIA, NOELIA

MENDIVE SAN MARTIN, MARIAN

MONTES TRINCADO, RAUL

OROZ HERNANDEZ, NORA

REINARES RODRIGUEZ, ARANZAZU MARIA

SANZ BERRUETA, SUSANA

SARASA ERDOZAIN, REBECA

SEVERIANO LAVIRGEN, MARIA BEGOÑA

TOLIVIA OLAIZ, AINHOA

TORRES GONZALEZ, VIRGINIA

Baztertuak:

Deialdiko 3.1 atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

GASTESI IRAÑETA, BEATRIZ

Iragarkiaren kodea: F2501214