1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
134/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 170 eredua, "Hileroko aitorpen informatiboa, edozein txartel motaren bidezko kobrantzak edo telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresariek edo profesionalek egindako eragiketei buruzkoa".
Abenduaren 23ko 148/2025 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatu da, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena. Foru dekretu berriak, bere artikulu bakarreko hamahirugarren apartatuan, aipatu erregelamenduaren 62.20 artikuluaren hainbat aldaketa jasotzen ditu, artikulu horretan arautzen baita kreditu- edo zordunketa-txartelen bidezko kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresariek edo profesionalek egindako eragiketei buruzko informazioa emateko betebeharra.
Zehazki, informazioa emateko betebeharraren eremu subjektiboa aldatu da, aitorpena egiteko betebeharra dutenen artean sartzeko diru elektronikoko entitateak eta ordainketa entitateak eta, halaber, atzerriko finantza entitateek Espainian dituzten sukurtsalak eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten atzerriko finantza entitateak.
Edukiari dagokionez, gehitu da Espainian ezarritako enpresari eta profesionalek telefono mugikorreko zenbaki bati loturik egiten dituzten ordainketei eta kobrantzei buruzko informazioa emateko betebeharra. Orobat, betebeharra mota guztietako txarteletara zabaldu da, kreditu- edo zordunketa-txarteletara mugatu beharrean. Horrez gain, salmenta terminalak identifikatu beharko dira, Espainiako lurraldean egon ala ez.
Era berean, aintzat harturik 170 eredu honen bidez eman beharreko informazioa oso garrantzitsua eta erabilgarria dela bilketa-jarduketei, zerga iruzurrari aurre egiteari eta zergadunei laguntza zerbitzuak emateari begira, informazioa emateko aldizkakotasuna aldatu da, urtekoa izatetik hilerokoa izatera, eta lehen zegoen 3.000 euroko atalasea desagertu da, kobrantzen urteko zenbateko garbi horretatik aitzina baitzegoen aitorpena egiteko betebeharra.
Alde horretatik, enpresari edo profesionalak aitorpen bakoitzean jakinarazi beharko du fakturatu duen hileko zenbateko osoa, bereizita txartelekin eginiko kobrantzak eta telefono mugikorreko zenbaki bati loturik eginiko kobrantzak.
Azaldutako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da foru agindu hau onestea, 170 eredu berria onesteko –haren eremu subjektiboa, edukia eta aurkezteko epea eguneratuta– eta, orobat, indarrik gabe uztea irailaren 17ko 129/2010 Foru Agindua, alegia, 170 eredua arautu duena foru agindu honek indarra hartu arte.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.
Horrenbestez, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.24 eta 90.5 artikuluetan emandako gaikuntzaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. artikulua. 170 ereduaren onespena.
Onesten da 170 eredua, "Hileroko aitorpen informatiboa, edozein txartel motaren bidezko kobrantzak edo telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresariek edo profesionalek egindako eragiketei buruzkoa". Eranskinean adierazitako edukia izanen du.
2. artikulua. 170 eredua aurkeztu behar dutenak.
Bat etorriz Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoarekin, 170 eredua Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu beharra dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.20 artikuluan aipatzen diren entitateek (erregelamendu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
3. artikulua. 170 ereduko informazioaren xedea.
170 ereduan aitortuko da, eranskineko edukiarekin bat, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.20 artikuluan zehazten den informazioa.
4. artikulua. 170 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.
170 eredua hilero aurkeztu beharko da; eta aurkezteko epea izanen da, aitorpena zer hilabeteri dagokion, haren ondoko hilabete naturala.
5. artikulua. 170 eredua aurkezteko modua.
170 eredua formatu elektronikoan soilik izanen da eskuragarria eta modu elektronikoan aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.
Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.
6. artikulua. 170 eredua aurkezteko gaikuntza.
Honako hauek aurkezten ahalko dute 170 eredua modu elektronikoan, Internet bidez:
a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.
b) Zergen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).
7. artikulua. 170 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.
170 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:
a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) izan beharko du.
b) Aurkezpen elektronikoa egiteko, men eginen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei, foru agindu horretan arautzen baita zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez aurkeztea zenbait zerga aitorpen.
8. artikulua. 170 eredua modu elektronikoan aurkezteko prozedura.
1. 170 eredua aurkezteko, mezu informatikoak bidaliko dira 170 eredua aurkezteko izapidean gaitutako web-zerbitzuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.
Mezu horiek 9. artikuluan ezarritako edukia, formatua eta diseinua izanen dituzte.
2. Osorik dauden aitorpenak baizik ez dira onartuko.
9. artikulua. Mezu informatikoen edukia, formatua eta diseinua.
Aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatikoak bat etorriko dira eranskinean agertzen den edukiarekin, eta haien formatua eta diseinua Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, agertzen direnak izanen dira.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arau-indargabetzea.
2026ko ekitaldirako eta hurrengoetarako eraginarekin, indarrik gabe gelditzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 129/2010 Foru Agindua, kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketen aitorpena aurkezteko 170 eredua onesten duena.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta lehenbizikoz aplikatuko zaie 2026ko urtarrilari dagozkion aitorpenei, hots, 2026ko otsailean aurkeztuko direnei.
Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
ERANSKINA.–170 EREDUA. AITORPEN INFORMATIBOA. HILEROKO AITORPENA, EDOZEIN TXARTEL MOTAREN BIDEZKO KOBRANTZAK EDO TELEFONO MUGIKORREKO ZENBAKI BATI LOTURIKO KOBRANTZAK KUDEATZEKO SISTEMARI ATXIKITAKO ENPRESARIEK EDO PROFESIONALEK EGINDAKO ERAGIKETEI BURUZKOA
Foru agindu honetan xedatutakoa betez Nafarroako Foru Ogasunari igortzen zaizkion mezu informatikoek ondoren azaltzen den informazioa izanen dute.
Hileroko aurkezpena aitortu behar den informazio guztiari buruzkoa izanen da, eta «Jakinarazpenmota» eremuan «alta» gakoa adierazi behar da, aurreko hilabeteetan jakinarazia izan zein ez. «Jakinarazpenmota» eremuan, «aldaketa» eta «baja» gakoak erabiliko dira oker igorri diren erregistroak aldatzeko edo baliogabetzeko, horretarako soilik; alegia, zuzenketak egiteko erabiltzen dira.
I.–Alta eta aldaketa mezuen erregistro eremuak eta zehaztapen funtzionalak.
LEGENDA | EREMUA |
* | Nahitaezko eremua |
(N) = | Talde errepikakorra |
Beltzez = | Aukerako eremua |
| Hautapen-eremua |
BLOKEA | DATUAK/MULTZOA | DATUAK/ MULTZOA | DATUAK/ MULTZOA | DATUAK/ MULTZOA | DATUAK/ MULTZOA | DESKRIBAPENA | FORMATUA LUZERA ZERRENDA |
Goiburua* | Eredua* | | | | | Aitorpenaren eredua. | Zenbakizkoa (3) |
Ekitaldia* | | | | | Ekitaldia. | Zenbakizkoa (4) |
Aldia* | | | | | Aldia. | Alfanumerikoa (2) Z2 |
Bertsioa* | | | | | Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioaren identifikazioa. | Alfanumerikoa (3) Z0 |
Aitortzailea* | Izena* | | | | Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietate izena. | Alfanumerikoa (120) |
IFZa* | | | | Aitortzailearen IFZaren identifikazioa. | IFZformatua (9) |
Harremanetarako | Telefonoa* | | | Harremanetarako pertsonaren telefono zenbakia. | Zenbakizkoa (12) |
DeiturakIzena* | | | Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena. | Alfanumerikoa (120) |
Aitortua* (N) | JakinarazpenMota* | | | | | Eragiketa mota: alta, baja edo aldaketa. | Alfanumerikoa (2) Z1 |
ErregistroIDa* | | | | | Xehetasun erregistroaren identifikatzailea. | Alfanumerikoa (50) |
AitortuarenDatuak* | Izena* | | | | Izen-deiturak edo sozietate izena edo izendapen osoa, Espainian ezarritako enpresari edo profesional batena, zeinari edozein txartel motaren bidezko kobrantzak edo telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzak kudeatzeko zerbitzua ematen baitzaio. | Alfanumerikoa (120) |
IFZa* | | | | Aitortuaren IFZaren identifikatzailea. | IFZformatua (9) |
Ordezkaria | Izen-deiturak* | | | 14 urte baino gutxiagoko aitortuen kasuan, legezko ordezkariaren izen-deiturak adieraziko dira. | Alfanumerikoa (120) |
IFZa* | | | 14 urte baino gutxiagoko aitortuen kasuan, legezko ordezkariaren IFZa adieraziko da. | IFZformatua (9) |
SaltokiZenb* | Id* | | | | Saltoki zenbakia, aitortuak erabiltzen duena sisteman eragiketak egiteko. | Alfanumerikoa (20) |
KontuIDa* | KontuZenb* | IBANa* | | Kobrantzak egiteko erabiltzen den banku-kontuaren IBAN zenbakia. | Alfanumerikoa (34) |
BestelakoIDa* | IDMota* | Kobrantzak banku-kontu baten bidez egiten ez badira, kobrantzak egiteko erabiltzen den ordainketa-kontuaren mota. | Alfanumerikoa (1) Z4 |
IDa* | Kobrantzak egiteko erabiltzen den ordainketa-kontuaren identifikazioa. | Alfanumerikoa (20) |
SWIFTa | Kobrantzak egiteko erabiltzen den banku-kontuaren jabe den finantza entitatearen edo sukurtsalaren SWIFTa. | Alfanumerikoa (11) |
TPVa (N) | KobrantzaId* | | Adierazten du aitortzaileak unibokoki identifika dezakeen salmenta terminal bakoitzeko kobrantza kontu zehatz batekin. | Alfabetikoa (1) Z3 |
Aitortua* (N) | SaltokiZenb* | KontuIDa* | TPVa (N) | TPVZenb* | | Aitortuak sisteman eragiketak egiteko erabiltzen duen salmenta terminal bakoitzaren zenbakia, kontuan hartu gabe salmenta terminal hori Espainiako lurraldean dagoen edo ez. | Alfanumerikoa (20) |
EragGuztira* | | Eragiketen kopurua, guztira, salmenta terminal bakoitzari dagokiona. | Zenbakizkoa (20) |
KobrantzakGuztira* | | Hilean fakturatutako zenbatekoa, salmenta terminal bakoitzaren kobrantzei dagokiena. | Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2) |
KobrantzakTelMug | EragGuztira* | | Eragiketen kopurua, guztira, telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzei dagokiena. | Zenbakizkoa (20) |
KobrantzakGuztira* | | Hilean fakturatutako zenbatekoa, telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzei dagokiena. | Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2) |
II.–Zerrenda motako eremuetan onartutako gakoak eta balioak.
Z0-BertsioIDa170E.
BALIOAK | DESKRIBAPENA |
1.0 | Informazioa trukatzeko erabilitako eskemaren egungo bertsioa |
Z1-Jakinarazpen mota.
BALIOAK | DESKRIBAPENA |
A0 | Erregistroaren alta |
A1 | Aldaketa (erregistroko akatsen zuzenketa) |
A2 | Erregistroaren baja |
Z2-Aldia.
BALIOAK | DESKRIBAPENA |
01 | Urtarrila |
02 | Otsaila |
03 | Martxoa |
04 | Apirila |
05 | Maiatza |
06 | Ekaina |
07 | Uztaila |
08 | Abuztua |
09 | Iraila |
10 | Urria |
11 | Azaroa |
12 | Abendua |
Z3-Kobrantzaren identifikazioa.
BALIOAK | DESKRIBAPENA |
T | Aitortzaileak unibokoki identifika badezake salmenta terminal bakoitzeko kobrantza kontu zehatz batekin |
C | Aitortzaileak ez badu unibokoki identifikatzerik salmenta terminal bakoitzeko kobrantza kontu zehatz batekin |
Z4-Kontuaren identifikazioa.
BALIOAK | DESKRIBAPENA |
1 | Entitatearen barnekoa ez den kontua |
2 | Entitatearen barneko kontua |
Iragarkiaren kodea: F2517145