260. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

13/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua. Haren bidez onetsi zen 190 eredua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Aginduaren bidez, 190 eredua onetsi zen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenarena.

Eredua foru araudira egokitzeko asmoz, eta informazio zehatzagoa lortzeko, horrek bidea emanen baitu zergadunei arreta hobea emateko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena bete behar dutenean, beharrezkoa da aipatu foru agindu horren II. eranskinean araututako diseinuetan egoki diren aldaketak egitea.

Lehenik eta behin, informazio osagarri gehiago bete beharko da B gakoaren 01 azpigakoaren prestazioen kasuan (Gizarte Segurantzaren eta Estatuko Klase Pasiboen araubideetako pentsioak eta hartzeko pasiboak), identifikatzeko eta bereizteko Gizarte Segurantzak edo Klase Pasiboek ordaintzen duten prestazio mota. Horretarako, beste eremu bat sortuko da, prestazioaren izaerari buruzko informazioa emateko. Bereizketa hori beharrezkoa da prestazio motak eragina izan dezakeelako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatzerakoan (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Halaber, eta ildo beretik, hots, entitate ordaintzaileek ordaintzen dituzten prestazioen gaineko informazio zehatzagoa izateko xedez, bidezko jotzen da azpigako berriak sortzea B gakoaren prestazioen kasuan, bi hauen artean bereizketa egiteko: batetik, funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen elkarteen eta antzeko erakundeen onuradunek jasotako prestazioak ordaintzen diren kasuak, eta, bestetik, pentsio-planetatik eta gizarte aurreikuspeneko beste sistema batzuetatik eratorritako prestazioak (zerga honi buruzko foru legearen 14.2.a) artikuluan aipatzen direnak) ordaintzen diren kasuak. Orain arte gako berean aitortzen ziren bi prestazio horiek.

Bigarrenik, langabeziagatiko prestazioen edo subsidioen izaera kontributiboak eragina izan dezake, orobat, beste prestazio batzuen ordainketan, esaterako, abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bidez onetsi zen bizitzeko gutxieneko errentarenean, eta, hori dela eta, modu argiagoan identifikatu eta bereizi behar dira kontributiboak eta ez-kontributiboak diren prestazioak. Horretarako, beste xehakapen bat eginen da "Lan etekinak: langabeziagatiko prestazioak edo subsidioak" izeneko C gakoaren azpigakoetan.

Hirugarrenik, gorabeherak atzeman dira sariak eskuratzearen ondoriozko ondare-gehikuntzen zehaztapenetan –190 ereduaren K gakoan adierazi behar dira–. Horregatik, K gakoaren deskribapenean azaltzen da ezen, foru aginduaren 2. artikuluarekin bat, betebeharra dela atxikipenen mendeko ondare-gehikuntzak aitortzea, baldin eta gehikuntza horiek zerga honen erregelamenduaren 64.2 artikuluaren c) letran aipatzen diren joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzeagatik lortutako sarien ondorio badira. Halaber, K.02 gakoa ezabatzen da, ez baitzaie atxikipenik egin behar herritarrek, foru araudiarekin bat, mendi publikoetako baso-aprobetxamenduen ondorioz jaso dituzten ondare-gehikuntzei.

Laugarrenik, Zenbait zerga aldatzen dituen eta beste tributu neurri batzuk hartzen dituen abenduaren 22ko 17/2025 Foru Legeak tributatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk sartu ditu zerga honi buruzko foru legearen 7. artikuluan; errenta horiek 190 ereduan adierazi behar dira, bereizirik, hartutakoen L gakoan. Horretarako, L17 azpigakoan sartuko dira uztailaren 4ko 574/2023 Errege Dekretuan ezarritako laguntzak –errege dekretu horretan ezartzen da Espainian 1950-1985 aldian talidomidaren ondorioz kaltetutakoei laguntzak emateko prozedura–. Halaber, L33 gakoan sartuko da Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funts bat sortzeko urriaren 19ko 21/2022 Legean ezarritako konpentsazio ekonomikoa. Hori horrela, lehen L33 gakoa zena L99 gakoa izanen da orain, eta hor sartuko dira 190 ereduan adierazi behar diren gainerako errenta salbuetsiak.

Bosgarrenik, eta zergadunen betekizunak ahal den heinean gutxitze aldera, "Murrizketak" eremua aldatu da; 2024. urtera arte kasu hauetan baino ezin zen bete: "A", "B" edo "C" gakoetako ordainsariengatik, etekin irregularrek, halakorik izatera, kasu horietan bakarrik izaten zutelako eragina atxikipen mota kalkulatzean; eta "E", "F", "G", "H" eta "I" gakoen ondoriozko prestazioen kasuetan, prestazio horiek etekin irregulartzat hartuz gero. Aldaketaren asmoa da Administrazioak aurrez jakitea etekin horien izaera irregularra dela edo haien sortze-aldia 2 urtetik gorakoa dela.

Azkenik, 2 motako erregistroaren (hartzailearen erregistroa) "Probintziaren kodea" eremuko edukia eguneratzen da, zerrendan bildutako probintzia batzuen izenei dagokienez.

Aurreko arrazoien ondorioz, eta zergei buruzko ahalik eta informazio zehatzena edukitzea komeni denez, batez ere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren datu fiskalak zergadunen eskura jartzeko, beharrezkoa da 3/2018 Foru Agindua aldatzea, aipatutako moduan.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Ondorio horietarako, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, atxikitzailearen eta konturako sarrera egin behar duenaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera non eta nola egin behar diren zehazteko.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Aginduaren aldaketa; foru agindu horren bidez onetsi zen 190 eredua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Bat.–Urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Aginduaren I. eranskina kentzen da.

Bi.–Urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Aginduaren II. eranskinaren ordez, foru agindu honen eranskina erabiliko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2025. urteari dagozkion 190 ereduko aitorpenetan, zeinak aurkeztu beharko baitira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Iruñean, 2025eko abenduaren 23an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERREGISTRO DISEINUAK 190 EREDUA AURKEZTEKO

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauekin bat:

–1. MOTA. Aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1 motako erregistroaren diseinua; eranskin honetan bertan, aurrerago, jasotakoen artekoa.

–2. MOTA. Hartutakoaren erregistroa. 2 motako erregistroaren diseinua; eranskin honetan bertan, aurrerago, jasotakoen artekoa.

Aurkezteko hurrenkera erregistro motarena izanen da. 1 motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2 motakoen kasuan, aitorpenaren hartutakoak adina izanen dira erregistroak.

Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako, ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letra ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen da eta "Ç" letra (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Edukirik ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfanumerikoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena kolektiboki egiten denean (atxikitzaile bat edo konturako diru-sarrera egin behar duen pertsona bat baino gehiago fitxategi berean), fitxategiaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori fitxategian atxikitzaile moduan ere agertu. Jarraian, lehen atxikitzailearen datuak jarriko dira (1 mota), eta, ondoren, hartzaileak (2 mota); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1 mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488 idazgunearen eta 500 idazgunearen artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

190 EREDUA

A) 0 ERREGISTRO MOTA: AURKEZLEAREN ERREGISTROA. AURKEZPEN KOLEKTIBOA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero)

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘190’

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Fitxategian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak

9-17

Alfanumerikoa

AURKEZLEAREN IFZ-A.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira

18-57

Alfabetikoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

1 motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da

58-109

Alfanumerikoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

Bide publikoaren siglak

60-79

Bide publikoaren izena

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera

87-88

Solairua

89-90

Atea

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

58-109

Alfanumerikoa

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Zenbakizkoa. Hartutakoaren erregistroaren (2 mota) "Probintziaren kodea" eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Fitxategi kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da (grabatutako 1 motako erregistroen kopurua)

115-123

Zenbakizkoa

HARTUTAKOAK, GUZTIRA.

Fitxategi kolektiboan zerrendatu diren hartutako guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1 motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruen baturarekin, fitxategian sartutako aitortzaileei dagozkien erregistroekin alegia (grabatutako 2 motako erregistroen kopurua)

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

«T» konstantea (transmisio telematikoa)

125-173

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

134-173

Deiturak eta izena. 1 motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-487

ZURIUNEAK

488-500

Alfanumerikoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Eremu hau laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da

Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

* Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe, non eta ez den eremuaren azalpenean besterik agintzen.

190 EREDUA

B) 1. ERREGISTRO MOTA: AITORTZAILEAREN ERREGISTROA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘1’

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA. Konstantea: ‘190’

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ-A.

Aitortzailearen IFZa jarriko da, bat etorriz honako hauetan ezarritako arauekin: Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua, IFZa eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena.

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-57

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Pertsona fisikoa bada, hauek idatziko dira: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez hurrenkera horretan.

Pertsona juridikoen kasuan, sozietate izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA «T» konstantea (transmisio telematikoa)

59-107

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

Telefonoa. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa

68-107

Deiturak eta izena. Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion dokumentuaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lehen hiru idazguneetan, '190' konstante kodea.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen arruntetan, zuriuneak utziko dira eremu honetan. Salbuespen gisa bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

Aitorpen osagarria. "C" bat jarriko da baldin eta aitorpen hau aurkeztearen xedea baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea

122

Ordezko aitorpena. "S" bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan (121 idazgunea) "C" jarri bada, edo "S" bat "Ordezko aitorpena" eremuan (122 idazgunea), aitorpen berriaren bidez osatu edo ordeztu nahi den aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adierazi beharko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

HARTUTAKOEN KOPURUA, GUZTIRA.

Aitortzaile honentzako fitxategian aitortutako hartutakoen guztirako kopurua adieraziko da, hartutakoaren gakoa kontuan hartu gabe (2 motako erregistroen kopurua).

145-160

Alfanumerikoa

HARTUTAKOEN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Eremu hau bitan banatzen da:

145

HARTUTAKOEN ZEINUA.

Eremu alfabetiko hau beteko da ordainduta dauden hartutakoen zenbatekoa (1 motako erregistroko 146 idazgunetik 160 idazgunera) lortzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

146-160

HARTUTAKOEN ZENBATEKOA.

Zenbakizko eremu honetan ordainduta dauden hartutako osoetan (82 idazgunetik 94ra, 109tik 121era, 256tik 268ra eta 283tik 295era, "Hartutakoak" 2 motako erregistroei dagozkienak) adierazten diren diru kopuruen batura adieraziko da (dezimalen komarik gabe), hartutakoaren gakoa kontuan hartu gabe. Hartutakoen erregistroetan "N" bat jarri bada "Osorik hartutakoaren zeinua", "Gauzatan hartutakoaren zeinua" edo "Lanerako ezintasunaren ondorioz osorik hartutakoaren zeinua" eta "Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoaren zeinua" (2 motako erregistroko 81, 108, 255 eta 282 idazguneak, hurrenez hurren) eremuetan, aurreko ekitaldietan behar ez bezalako hartutakoak itzultzeagatik edo gehiegi pagatzeagatik, diru kopuru horiek minus zeinuarekin zenbatuko dira batura honetan adierazi behar diren zenbatekoak batzean.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-158

Hartutakoen guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

159-160

Hartutakoen guztirako zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

161-175

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da, zein diren ere hartutakoari dagozkion gakoak edo azpigakoak, honako eremu hauetan jasotako kopuruen batura: "Egindako atxikipenak", "Egindako konturako sarrerak" eta "Lanerako ezintasunaren ondorioz egindako atxikipenak" eta "Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik kontura egindako diru-sarrerak" eremuak ("Hartutakoak" 2 motako erregistroari dagozkion 95etik 107ra, 122tik 134ra, 269tik 281era eta 296tik 308ra arteko idazguneak, hurrenez hurren).

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

161-173

Atxikipenen edo konturako sarreren guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

174-175

Atxikipenen edo konturako sarreren guztirako zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

176-225

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONAREN POSTA ELEKTRONIKOA. Hemen jasoko da harremanetarako pertsonaren posta elektronikoa

226-487

ZURIUNEAK.

488-500

Alfanumerikoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Eremu hau laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da.

Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

* Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

190 EREDUA

C) 2 MOTAKO ERREGISTROA: HARTUTAKOAREN ERREGISTROA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘190’

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ-A.

1 motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera idatzi

18-26

Alfanumerikoa

HARTZAILEAREN IFZ-A.

Hartzailea pertsona fisikoa bada, bere identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) jarriko da, bat etorriz honako hauetan ezarritako arauekin: Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua, IFZa eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena.

Hartzailea errenta-egozpenaren araubideko entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren IFZa jarriko da.

Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuak azaldu beharko dira, bere IFZa barne, bai eta bere legezko ordezkariaren IFZa ere.

J gakoko hartutakoetan, adieraziko da nork betetzen dituen PFEZaren Foru Legearen testu bateginaren 52 bis artikuluak aipatzen dituen baldintzak (4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa).

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfanumerikoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ-A.

Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren IFZa (guraso edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfabetikoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretan nahitaez.

b) Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak badira, entitatearen izen osoa idatzi behar da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

a) Oro har, hartzailearen helbideko probintziari edo, hala bada, autonomia-estatutua duen hiriari dagozkion bi digituak adieraziko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

P. kd.

PROBINTZIA

P. kd.

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

b) Kasu berezia.–Hartutakoak ohiko bizilekua atzerrian duten PFEZaren zergadunei dagozkienean, zeinak aipatzen baitira zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 10. artikuluaren bigarren paragrafoan (Espainiako nazionalitatea izanik eta garai batean Nafarroako foru arauen menpe egonik, helbide fiskala paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo eskualde batera eraman dutela frogatzen duten pertsona fisikoak), "98" zenbakia adieraziko da probintziaren kode gisa

76-77

Zenbakizkoa

190 ereduan ez dira inola ere sartuko Espainiako lurraldean egoitza ez duten pertsona edo entitateei dagozkien hartutakoak, baldin eta horiek ez badira PFEZaren peko zergadunak, ezertan galarazi gabe, hala badagokio, hartutako horiei dagokien informazioa ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenean sartzea (296 eredua)

78

Alfabetikoa

HARTUTAKOAREN GAKOA.

Gako alfabetiko hauei dagokiena adieraziko da.

A

Lan etekinak: besteren konturako langileak, oro har.

Gako hau erabiliko da dirutan edo gauzatan hartutakoak adierazteko, baldin eta pertsona edo entitate aitortzaileak lan etekinen kontzeptuarengatik ordaindu baditu, eta berariaz B, C eta E gakoetan adierazi behar direnez bestelakoak badira.

Besteren konturako langileek jasotako gauzazko lansariak hartutakoen "A" gako honetan aitortuko dira, baldin eta hartutakoen "Y" edo Z" gakoetan adierazi ez badira.

Nolanahi ere, ez dira 190 ereduan sartuko gauzazko lansariak, baldin eta haiengatik konturako diru-sarrerarik egiteko betebeharrik ez badago, zerga honen erregelamenduaren 85.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (pentsio-planetako, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetako eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planetako sustatzaileek ordaindutako kontribuzioak, bai eta gizarte aurreikuspeneko sistema horietarako ekarpenak ere, langilearen erabakiaren ondoriozkoak eta zerga oinarria murrizten dutenak); horrek ez du ezertan galaraziko kontzeptu horiengatiko datuak 345 ereduan aitortzeko betebeharra.

B

Lan etekinak: pentsiodunak, hartzeko pasiboak jasotzen dituztenak eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 14.2.a) artikuluan aurreikusitako gainerako prestazioen hartzaileak.

Gako honekin identifikatuko dira Gizarte Segurantzaren araubide publikoetako eta klase pasiboetako pentsio eta hartzeko pasiboei eta gainerako prestazioei, diruzko zein gauzazkoei, dagozkien hartutakoetatik PFEZtik salbuetsita ez daudenak, hain zuzen ere zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 14.2.a) artikuluan aipatutakoak.

C

Lan etekinak: langabezia-prestazioak edo -subsidioak.

Gako honekin identifikatuko dira langabezia-prestazio edo -subsidioei dagozkien hartutakoak, kontzeptu honengatik ordainketa bakarraren modalitatean ordaindutako prestazioak izan ezik.

D

-

E

Lan etekinak: kontseilukideak eta administratzaileak.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona fisikoen ordainsariak, diruzkoak zein gauzazkoak, jasotzen dituztenak administratzaile edo administrazio kontseiluko kide edo haien ordezko batzarretako kide izateagatik eta gainerako ordezkaritza-organoetako kide izateagatik.

G

Beste lan etekin batzuk.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak lan literario, artistiko edo zientifikoak egiteagatik lan etekinen kontzeptupean ordaindutako hartutakoak, diruzkoak zein gauzazkoak, baldin eta horiek ustiatzeko eskubidea laga bada.

Jabetza intelektualaren etekinak ere gako horretan sartuko dira, hartzailearentzat lan etekinen kalifikazioa dutenean.

G

Lanbide-jardueren etekinak.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak zerga honen erregelamenduaren 78.1 artikuluak aipatzen dituen lanbide-jardueren kontraprestazio gisara ordaindutako hartutakoak, diruzkoak zein gauzazkoak.

Gako horretan sartuko dira, orobat, ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak ematetik eratorritako etekinak, bai eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitetik, jabetza intelektualetik eta irudia ustiatzeko eskubidea lagatzetik eratorritakoak ere, baldin eta etekin horiek hartzailearentzat lanbide-jardueratik eratorritako etekinen kalifikazioa badute.

78

Alfabetikoa

H

Nekazaritza-, abeltzaintza-, eta baso-jardueren eta enpresa-jardueren etekinak, bai zenbatespen objektiboan, bai zerga honen erregelamenduaren 78.6 artikuluan aipatzen den zuzeneko zenbatespenaren modalitate berezian.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak honako jarduera ekonomiko hauen kontraprestazio gisara ordaindutako hartutakoak, diruzkoak zein gauzazkoak:

a) Zerga honen erregelamenduaren 78. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan aipatzen diren nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-jarduerak. Jarduera horiei dagokienez, ez dira hor sartuko dirulaguntza arruntak, ez kapital dirulaguntzak, ez kalte-ordainak; horiek guztiak 346 ereduan aitortu behar dira.

b) Zerga honen erregelamenduaren 78.6.2 artikuluan aipatzen diren jarduera ekonomikoak, bai zenbatespen objektiboan, bai zuzeneko zenbatespenaren modalitate berezian.

I

Zergaren erregelamenduaren 64.2. artikuluko b) letran aipatutako enpresa-jardueren etekinak.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak kontzeptu hauen etekinengatik ordaindutako diruzko zein gauzazko hartutakoak: jabetza intelektual edo industriala, laguntza teknikoaren prestazioa, ondasun higigarri, negozio edo meategien errentamendua, aurreko ondasun horien azpierrentamendua eta irudi eskubidea ustiatzeko eskubidearen lagapena; horretarako baldintza izanen da etekinak, hartzailearentzat, G gakoan sartu behar diren lanbide-jardueretatik ez datozen enpresa-jardueren etekinen kalifikazio fiskala izatea.

J

Errenta-egozpenak irudi-eskubideak lagatzeagatik.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak Espainiako lurraldean egoitza ez duten pertsona edo entitateei ordaindutako diruzko zein gauzazko kontraprestazioak, baldin eta pertsona edo entitate horiek beharturik badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 52 bis. 8 artikuluan ezarritako konturako diru-sarrera egitera.

K

Zerga honen erregelamenduaren 64.2 artikuluaren c) letran aipatzen diren sariak.

Gako honekin identifikatuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz hartzaile direnei emandako diruzko zein gauzazko sariak.

Salbuetsita daude zenbait loteria eta apustuetako sarien gaineko karga bereziari loturiko sariak –zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian jasotzen da karga hori–, bai eta otsailaren 25eko 16/1977 Errege Lege Dekretuan eta jokoari buruzko Estatuko edo erkidegoko gainerako arauetan ezarritakoaren babesean antolatutako jokoen ondorioz emandakoak ere; errege lege dekretu horrek zorizko, postura edo ausazko jokoen eta apustuen alderdi penal, administratibo eta fiskalak arautzen ditu.

L

Errenta salbuetsiak eta zergaren kargatik salbuetsitako dietak.

Gako honekin identifikatuko dira bidaia gastuetarako esleipenak eta dietak, zerga honen erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera kargatik salbuetsita dauden kopuruetan, baita lan etekintzat hartu eta PFEZtik salbuetsita dauden errentak ere. Salbuespena dira zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7. artikuluaren i) letran aipatzen diren urteko mantenu-kuotak, eta, enpresa- edo lanbide-jardueratzat hartuta egonik, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7. artikulu horretan ezarritakoaren arabera salbuetsita dauden beste batzuk.

Bidaia gastuetarako esleipenei eta dietei dagokienez, eta salbuespenak kopuru-mugak dituen kasuetan, pertsona edo entitate aitortzaileak legez edo arau bidez ezarritako muga gainditzen duen kopururik ordaindu badu, soberakina dagokion gakoan sartu beharko da (aurrekoetako batean).

Y

Gauzazko lansaria, enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik.

78

Alfabetikoa

Z

Langileei zerga arloan egozten ahal zaizkien kontribuzioak edo ekarpenak, pentsio-planen pareko prestazioak ordaintzeko sistema alternatiboetan sartutako enpresa edo entitateek eginak.

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

B, C, E, F, G, H, I, K, L, Y eta Z gakoetako hartutakoetarako, kasuan kasuko hartutakoei dagokien bi digituko azpigakoa ere jarri beharko da, aipatu gako horietako bakoitzerako ezarri diren azpigakoen zerrenda honen arabera.

Gainerako kasuetan, zeroz beteko da.

Hartutakoen B gakoan erabili beharreko azpigakoak

01

Gizarte Segurantzaren pentsioak eta klase pasiboen hartzekoak.

Azpigako honetan adieraziko dira, orobat, lanerako ezintasunagatik hartutakoak, langileari zuzenean ordaintzen dizkionak Gizarte Segurantzako araubide publikoren batek edo klase pasiboek edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren lankide den kasuan kasuko mutualitateak. Enplegatzaileak zuzenean ordaintzen baditu prestazio horiek (Gizarte Segurantzarekiko lankidetza-akordioaren arabera), A gakoan jasoko dira.

02

-

03

Funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen elkarteen eta antzeko erakundeen onuradunek jasotako prestazioak

04

Pentsio-planetatik eta gizarte aurreikuspeneko beste sistema batzuetatik eratorritako prestazioak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 14.2.a) artikuluan aipatzen direnak

90

Amatasunagatiko edo aitatasunagatiko prestazio publikoak, muga izanik, betiere, Gizarte Segurantzak kontzeptu horretarako aitortzen duen gehieneko prestazioa.

99

B gakoaren gainerako prestazioak, aurreko azpigakoetan adierazi beharrekoak ez direnak

Hartutakoen C gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Langabezia-prestazioak. Azpigako honetan sartuko dira 190 ereduan adierazi beharreko langabezia-prestazioak, hurrengo azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak.

02

Langabezia-prestazioak, EEE. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako langabezia-prestazioak, enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) araudiari lotuta daudenak.

03

Langabezia-prestazioak, ABEEE. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako langabezia-prestazioak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei (ABEEE) lotuta daudenak.

04

Autonomoentzako prestazioak, jarduera uzteagatik. Azpigako honetan adieraziko dira jarduera uzteagatik langile autonomoei ordaindutako prestazioak (bereziak edo ohikoak)

05

Langabezia-subsidioak. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako subsidioak, kontribuziorik gabeko modalitatekoak, hala nola kotizazio eskasagatiko subsidioak, 45 edo 52 urtetik gorakoendako subsidioak, itzulitako emigranteendako subsidioak, langabeziagatiko subsidio berezia eta kontribuziorik gabeko bestelako subsidioak, salbu eta laneratzeko errenta aktiboa, azken hori 06 azpigakoan adieraziko baita.

06

Laneratzeko errenta aktiboa. Ordaindutako laguntza ekonomikoa, soldatarik gabeko enplegu-politika aktiboen arloko ekintzak egiteari lotua dagoena.

07

Beste prestazio kontributibo batzuk. Azpigako honetan adieraziko dira ordaindutako gainerako prestazio edo laguntza kontributiboak, aurreko azpigakoetan jaso behar ez direnak

08

Beste prestazio ez-kontributibo batzuk.

Azpigako honetan adieraziko dira ordaindutako gainerako prestazio, subsidio edo laguntza ez-kontributiboak, aurreko azpigakoetan jaso behar ez direnak

09

Hartzaile berak ekitaldi berean aurreko motatako prestazio bat baino gehiago hartu ditueneko kasuak

79-80

Zenbakizkoa

Hartutakoen E gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langileekin "parekatutako" langile gisa sartutako kontseilukide edo administratzailea, baldin eta hartutako etekinak 02 azpigakoan jaso behar ez badira

02

Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langileekin "parekatutako" langile gisa sartutako kontseilukide edo administratzailea, baldin eta etekinak heldu badira entitate batzuetatik non negozio-zifra garbia, etekinen ordainketaren aurretik bukatutako azken zergaldian, 100.000 eurotik beherakoa den

03

Kontseilukidea edo administratzailea, baldin eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian badago, eta etekinak heldu badira entitate batzuetatik non negozio-zifra garbia, etekinen ordainketaren aurretik bukatutako azken zergaldian, 100.000 eurotik beherakoa den

04

E gakoko hartzeko guztiak, 01, 02 eta 03 azpigakoetan sartzen direnak kenduta

Hartutakoen F gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Hartzekoak zergatik salbuetsitako literatura-, zientzia- edo arte-sariei dagozkienean idatziko da azpigako hau

02

-

03

Lan literario, zientifiko edo artistikoak egitearen ondoriozko lan etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie zerga honen erregelamenduaren 84.3.a) artikuluan ezarritako atxikipen-tasa orokorra

04

Lan literario, zientifiko edo artistikoak egitearen ondoriozko lan-etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie zerga honen erregelamenduaren 84.3.a) artikuluan ezarritako atxikipen-tasa murriztua

05

Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta lan-etekintzat hartzen badira eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako tasa orokorra

06

Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta lan-etekintzat hartzen badira eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3.a) artikuluan ezarritako atxikipen-tasa murriztua

07

Egile-eskubideen ustiapena lagatzeagatik eratorritako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek lan etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan zehar sortuko badira, zerga honen erregelamenduaren 84.3.c) artikuluaren arabera

Hartutakoen G gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Hartutakoak, zeinei zerga honen erregelamenduaren 78.1 artikuluan ezarritako atxikipen-tasa orokorra aplikatu behar baitzaie

02

Hartutakoak, zeinei berariazko atxikipen-tasa bat aplikatu behar baitzaie; hain zuzen, zerga honen erregelamenduaren aipatu artikuluan honako hauei ordaindutako etekinetarako berariaz ezarritako atxikipen-tasa: udal diru-biltzaileak, kanpo laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru bitartekariak eta "Estatuko Loteria eta Apustuak" enpresa entitate publikoko ordezkari komertzialak

03

-

04

Zergaren Erregelamenduaren 78.1.d) artikuluan berariaz ezarritako atxikipen-tasa aplikatu behar denean

05

Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie zerga honen erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako atxikipen-tasa orokorra.

06

Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie zerga honen erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako atxikipen-tasa murriztua.

07

Egile-eskubideen ustiapena lagatzetik eratorritako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek lanbide-jardueren etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan zehar sortuko badira, zerga honen erregelamenduaren 84.3.c) artikuluaren arabera.

79-80

Zenbakizkoa

08

Irudia ustiatzeko eskubidea lagatzearen ondoriozko etekinak. Azpigako honetan adieraziko da lagapen horrengatik ordaindutako hartutakoek hartzailearentzat bere lanbide-jardueratik eratorritako etekinen kalifikazioa dutenean.

09

Azpigako hau idatzi behar da pertsona edo entitate aitortzaileak Zergaren Erregelamenduaren 64.2.b) artikuluan aipatutako beste edozein kontzepturengatik ordaindutako sariak badira.

Hartutakoen H gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Abeltzaintzako, nekazaritzako eta arrantzako araubide berezian dauden nekazariak eta abeltzainak

02

Abeltzaintza, %1eko atxikipena

03

Basogintzako jarduerak

04

Garraiolariak eta atxikipena duten beste profesional batzuk

Hartutakoen I gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau beteko da pertsona edo entitate aitortzaileak irudi-eskubidea ustiatzeko eskubidea lagatzeak eragindako etekinengatik ordaindutako hartzekoak direnean

02

Azpigako honetan sartuko dira jabetza intelektualaren ondoriozko sariak, aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako atxikipen-tasa orokorra

03

Azpigako honetan sartuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak Zergaren Erregelamenduaren 64.2.b) artikuluan aipatutako beste edozein kontzepturengatik ordaindutako sariak

Hartutakoen K gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adieraziko da hartutakoak publizitate helbururik gabeko joko, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienean, joko, zozketa edo ausazko konbinazio horiek bat baldin badatoz Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan "jokoa" kontzepturako ematen den definizioarekin, non halakoen ezaugarria baita dirua edo bestelako ondare elementuak arriskuan jartzea –eta horregatik galerak izateko aukera– sari bat edo irabazia lortzeko posibilitatearen truke. Sari horien guztirako zenbatekoa adieraziko da, nahiz eta jasotzaileak eskubidea izan zenbateko hori murrizteko, zergaldi berean jokoaren ondorioz izandako galerak direla-eta

02

-

03

Azpigako hau adieraziko da hartutakoak publizitate helbururen bat duten lehiaketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienean, haietan parte hartzeagatik dirurik jarri behar ez eta, beraz, lehiaketa edo ausazko konbinazio horiek ez badatoz bat Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan "jokoa" kontzepturako ematen den definizioarekin

Hemen sartzen dira komunikabideetako programen ondoriozko sariak, bai eta, 13/2011 Legearen 3.i) artikuluko definizioari jarraikiz, publizitate- eta sustapen-helburua duten ausazko konbinazioen ondoriozkoak ere

Hartutakoen L gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Kargarik gabeko bidaia gastuetarako esleipenak eta dietak, zerga honen erregelamenduaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera

02

Terrorismo-ekintzen biktimentzako aparteko prestazio publikoak eta terrorismoaren aurkako borrokan emandako domina eta kondekorazioen ondoriozko pentsioak, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.d) artikuluaren 2. paragrafoaren arabera; bai eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.e) artikuluko kalte pertsonalengatiko kalte-ordainak ere

03

GIBa dutenek jasotako laguntzak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.o) artikuluan aipatzen direnak

04

Gerra Zibilean (1936-1939) jasandako lesio edo mutilazioengatik jasotako pentsioak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.ñ) artikuluan aipatzen direnak

79-80

Zenbakizkoa

05

Langilea kaleratzeagatiko edo lan-harremana eteteagatiko kalte-ordainak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.c) artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

06

Ezintasun iraunkor absolutuagatiko edo baliaezintasun handiagatiko prestazioak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.a) artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

07

Klase pasiboen araubideko ezgaitasunagatiko edo ezintasun iraunkorragatiko pentsioak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.b) artikuluan aipatzen direnak

08

Prestazioak, pentsioak eta hartzeko pasiboak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.k) artikuluaren lehenbiziko, bigarren eta hirugarren paragrafoetan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

09

65 urteko edo hortik gorako adindunak, desagaitasuna duten pertsonak edo adingabe babesgabeak hartzeko edo egoitzetan zein eguneko zentrotan egon daitezen finantzatzeko hartutakoak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.j) artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

10

Bekak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.h) artikuluan eta zergaren erregelamenduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita daudenak

11

Sari literario, artistiko edo zientifiko salbuetsiak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.g) artikuluan eta zerga honen erregelamenduaren 1. artikuluan aipatzen direnak

12

Goi-mailako kirolarientzako laguntza ekonomikoak, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.I) artikuluan eta zerga honen erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita daudenak

13

Langabezia-prestazioak, ordainketa bakarreko modalitatean, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.a) artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

14

Espainiako Estatuak nazioarteko bake-misioetan edo misio humanitarioetan parte hartzeagatik ordaindutako eskersariak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.m) artikuluan eta zerga honen erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

15

Atzerrian egindako lanaren etekinak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.n) artikuluan eta zerga honen erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

16

Ehorzketagatiko edo hilobiratzeagatiko prestazioak, baldin eta zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.q) artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude

17

Osasun-sistema publikoaren eremuan tratamendua jasotzearen ondorioz C hepatitisa garatu duten pertsonentzako laguntzak, bai eta Espainian 1950-1985 aldian talidomidak kaltetutako pertsonentzako laguntzak ere, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.o) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera

18

-

19

Senitartekoak zaintzeko eta arreta pertsonalizatua emateko zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko publikoak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legetik datozenak, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.j) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera

20

Honako kasu hauetan emandako prestazio publikoak (salbu eta L28 edo L29 azpigakoetan adierazi behar direnak): jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak harreran hartzeagatik, zurztasunagatik, haur bat baino gehiago erditu edo adoptatzeagatik, minbizia edo beste edozein gaixotasun larri duten seme-alaba adingabeak zaintzeagatik, bai eta familiaren arloan kasuan kasuko deialdien bidez emandako laguntzak ere, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.k) artikuluaren laugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera

79-80

Zenbakizkoa

21

-

22

Prestazio ekonomikoak (salbu eta L28 edo L29 azpigakoetan adierazi behar direnak), Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritakoak, eta prestazioak eta sorospenak agortu dituzten langabeentzako laguntzak (Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen Foru Legean ezarritakoak)

23

Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak, bai eta indarkeriazko delituen biktimei emandako laguntzak ere, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.t) artikuluan ezarritakoaren arabera

24

Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak halaxe ezarri delako zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3 artikuluko a), b), c), eta d) letretan. Azpigako honetan ez dira sartzen 25 azpigakoan adierazi behar diren gauzazko lan etekin salbuetsiak.

Nolanahi ere, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3 artikuluaren a) eta b) letretan salbuetsita dauden eta 24 azpigako honetan sartzen diren lan etekinei dagokienez, haien gaineko datuak eskatuko dira soilik baldin eta zeharkako formulak erabiltzen badira zerbitzuak emateko

25

Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak halaxe ezarri delako zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3.b) artikuluan, soil-soilik baldin eta enpresek edo enplegatzaileek bideratzen badituzte beren langileen seme-alabei Haur Hezkuntzako lehen zikloaren zerbitzua ematera. Hala ere, azpigako honetan ezarritako gauzazko lan-etekin salbuetsiei dagokienez, haien gaineko datuak eskatuko dira soilik baldin eta zeharkako formulak erabiltzen badira zerbitzuak emateko

26

Beren langileen seme-alabak Eskolaurreko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe baimenduetan eskolatzeko zerbitzua ematea, doan edo merkatuko ohiko prezioa baino merkeago, baldin eta gauzazko lan-etekin salbuetsitzat hartzen badira araubide erkidea aplikatzearen ondorioz

27

-

28

Errenta Bermatu gisako prestazio ekonomikoa, ezarrita dagoena Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen Foru Legean, zeina salbuetsirik baitago zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera

29

Bizitzeko gutxieneko errenta gisako prestazio ekonomikoa, ezarrita dagoena abenduaren 20ko 19/2021 Legean, zeina salbuetsirik baitago zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera

30

Gauzazko lan-etekinak (salbu eta 31 azpigakoan adierazi behar direnak), baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3.e) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta hauen ondoriozkoak badira: enpresako jarduneko langileei akzioak edo partaidetzak ematea, doan edo merkatuko ohiko prezioan baino merkeago, akzio edo partaidetza horiek enpresa beraren edo sozietate taldeko beste enpresa batzuenak direnean

31

Gauzazko lan-etekinak, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3.f) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta hauen ondoriozkoak badira: sozietateko jarduneko langileei akzioak edo partaidetzak ematea, doan edo merkatuko ohiko prezioan baino merkeago, akzio edo partaidetza horiek sozietate beraren edo taldeko beste sozietate batzuenak direnean, Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren zentzuan, betiere langileak eta eskuratutako akzioek edo partaidetzek betetzen badituzte 62.11 artikuluko kenkaria aplikatzeko ezartzen diren baldintzak, eta gauzazko lansaria ez bada 20.000 eurotik gorakoa urtean, langile bakoitzari ematen zaizkion akzio edo partaidetza guztiak kontuan hartuta

79-80

Zenbakizkoa

32

Aktibo ukiezinak asmatzeagatik sari gisa jasotako lan etekinak, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7. artikuluko w) letran ezarritakoaren arabera, eta salbuetsitako beste edozein lan etekin, L gakoaren beste azpigakoetan zehaztua ez badago

33

Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsetik jasotako konpentsazio ekonomikoak, baldin eta salbuetsita badaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.o) artikuluaren hirugarren paragrafoaren arabera

99

Beste errenta salbuetsi batzuk. Azpigako honetan sartuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsitako errentak, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda ere aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak. Berariaz gelditzen dira azpigako honetatik kanpo lan-etekin salbuetsitzat jotzen direnak

Hartzekoen Y gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Gauzazko lansariak, ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegu hobaridunengatik

02

Gauzazko lansariak, beste ondasun higiezin batzuk eskuratzeko mailegu hobaridunengatik

03

Gauzazko lansariak, aurreko helburuez besteko mailegu hobaridunengatik

Hartutakoen Z gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako honetan adierazi behar dira Z gakoan sartu beharreko hartutako guztiak, 02 azpigakoan sartu behar ez badira.

02

Pentsio-konpromisoak bideratzen dituzten aseguru kolektiboetarako enpresa-ekarpenak, baldin eta bazkideak barne hartzen badituzte baina enpresako gainerako langileak barne hartzen ez badituzte

81-107

Alfanumerikoa

DIRUTAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK

Eremu hau hirutan banatzen da:

81

OSORIK HARTUTAKOAREN ZEINUA.

Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da

82-94

OSORIK HARTUTAKOA (DIRUTAN).

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da hartzaile bakoitzari urtean eta guztira ordaindutako diru kopuruen zenbatekoa, salbu eta "LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ HARTUTAKO OSOA" eremuan adierazi beharrekoak, pagatzaile berak ordainduak.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

82-92

Osorik hartutakoaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

93-94

Osorik hartutakoaren zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

95-107

EGINDAKO ATXIKIPENAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Dirutan hartutakoak, aurreko eremuan adieraziak, direla eta, zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da PFEZaren kontura atxikitako urteko zenbatekoa, kontuan izan gabe "Lanerako ezintasunaren ondorioz ordaindutako prestazioen gainean egindako atxikipenak" eremuan adierazi behar direnak, ordaintzaile berak eginak.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

95-105

Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

106-107

Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

108-147

Alfanumerikoa

GAUZATAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK.

Eremu hau lautan banatzen da:

108

GAUZATAN HARTUTAKOAREN ZEINUA.

Eremu hau beteko da hartzaileak ekitaldi honetan gauzatan hartutakoak itzultzen dituenean aurreko ekitaldian behar ez bezala edo gehiegi hartzegatik.

Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

109-121

BALORAZIOA (GAUZATAN HARTUTAKOARENA).

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zein den hartzailea, hark ekitaldian gauzatan hartutakoei dagozkien balorazioen batura adieraziko da, zeinurik eta dezimalen komarik gabe, konturako diru-sarreraren zenbatekoa inola ere sartu gabe. "Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioaren balorazioa" eremuan gauzatan hartutakorik bada adierazi beharrekoa, ez da eremu honetan sartuko.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

109-119

Balorazioaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

120-121

Balorazioaren zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

122-134

EGINDAKO KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Aurreko eremuan adierazi eta gauzatan hartutakoei buruz, ordaintzaileak kontura egindako diru-sarreraren urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta dezimalen komarik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako sarrerak "lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik kontura egindako diru-sarrerak" eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

122-132

Egindako konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

133-134

Egindako konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

135-147

KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Pagatzaileak hartzaileari gauzatan ordainketarik jasanarazi badio, urtean egindako konturako sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta dezimalen komarik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako diru-sarrera jasanaraziak "konturako diru-sarrera jasanaraziak, lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik" eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

135-145

Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

146-147

Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

148-151

Zenbakizkoa

SORTZAPENAREN ZERGA-EKITALDIA.

Aitorpen honen zergaldia ez denean bakarrik adieraziko da.

Beste edozein kasutan, zeroz (0) beteko da eremua.

152

Zenbakizkoa

Zeroz bete

153-254

DATU OSAGARRIAK.

Datu hauek betetzeko, kontuan hartu beharko dira hartzaileak PFEZaren Erregelamenduaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera pertsona edo entitate ordaintzaileari jakinarazitakoak.

153

Zenbakizkoa

HARREMAN MOTA.

Bakar-bakarrik A gakoari dagozkion hartutakoetarako.

Besteren konturako jarduneko langileen kasuan, zehaztu behar da nolakoa den hartzailearen eta pertsona edo entitate atxikitzailearen arteko kontratua edo harremana, zenbakizko digitu hauetako bat adieraziz:

1

Kontratu orokorra, hots, barne hartzen duena ondoko zenbakizko kodeetan aurreikusi gabeko bestelako egoera oro

2

Urtebetetik beherako iraupena duen kontratua edo harremana, eta jarduera eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musikalak garatzen dituzten artisten lan-harreman berezitik eratorritako kontratuak, bai eta jarduera horiek garatzeko beharrezkoak diren jarduera teknikoak edo osagarriak garatzen dituztenenak ere, 4. kodean jasotako kasuetan izan ezik.

3

Mendeko beste lan-harreman berezi batzuk. Hortik kanpo daude 2. kodean jasotako artisten lan-harremanetik eratorritako etekinak, bai eta espetxeetan zigortuek lortutako errendimenduak eta desgaitasuna duten pertsonei eragiten dieten izaera bereziko lan-harremanak ere, horiek 1. kodean sartuta daudela ulertuko baita.

4

Noizean behingo harremana, gizalanen edo eguneko soldaten arabera.

Ekitaldi berean pertsona berari hainbat kontratu edo harreman motaren ondoriozko kopuruak ordaindu bazaizkio, hartutakoen zenbatekoa, bai eta egindako atxikipenena edo egindako konturako sarrerena ere, hainbat idatz-oharretan edo erregistrotan banatu behar da; hain zuzen ere, haietako bakoitzean adieraziko dira kontratu edo harreman bakar bati dagozkion hartutakoak eta atxikipenak edo konturako diru-sarrerak.

Hala ere, urtebetetik beherako aldi baterako kontratu bat mugagabe bihurtu bada ekitaldian zehar, idatz-ohar edo erregistro bakar batean adierazi beharko da ordaindutako hartutakoen zenbatekoa, bai eta egindako atxikipenena edo konturako sarrerena ere, eta harreman motaren eremuan 1 kodea ezarri.

154-157

Zenbakizkoa

JAIOTZA URTEA.

(A, B eta C gakoetarako bakarrik)

Hartzailea zein urtetan jaio zen, haren lau zifrak jarri behar dira.

158-166

Zenbakizkoa

BIZIKIDETZA UNITATEAREN TITULARRAREN IFZ-A. (L.28 eta L.29 gakoetarako soilik).

Eremu hau nahitaez bete behar da "Bizikidetza unitatearen titularra" eremuaren edukia 2 zenbakiarekin adierazitakoa denean.

Halakoetan, bizikidetza unitatearen titularra den pertsona fisikoaren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) jarriko da. Eremu hau ezin da izan ez "Atxikitzailearen IFZ" eremuaren ez "Hartzailearen IFZ" eremuaren berdina. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan, zuriuneak utziko dira eremu honetan.

167

Zenbakizkoa

BIZIKIDETZA UNITATEAREN TITULARRA.

(L.28 eta L.29 gakoetarako soilik).

Eremu honetan, zenbakizko kode adierazgarria jarriko da, zerrenda honen arabera:1. Hartzailea bizikidetza unitatearen titularra bada:2. Hartzailea ez bada bizikidetza unitatearen titularra. Halakoetan, nahitaez bete beharko da "Bizikidetza unitatearen titularraren IFZa" eremua".

168-178

Zenbakizkoa

ZEROZ BETE.

179-180

Zenbakizkoa

ONDORENGOEN KOPURUA, GUZTIRA. (A, B eta C gakoetarako bakarrik)

181-193

Zenbakizkoa

APLIKAGARRI DIREN MURRIZTAPENAK.

Bakar-bakarrik honako gako hauetako hartutakoetarako: A, B, C, E, F (01 azpigakotik 06 azpigakora), G (01 azpigakotik 06 azpigakora, 08 eta 09 azpigakoak), H eta I.

Kasuan kasuko hartzaileari ordaindutako hartutakoen artean sartu bada hartutakoren bat, zeini aplikagarri baitzaio zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 17.2 artikuluan edo hogeita bosgarren xedapen iragankorrean ezarritako murriztapen portzentajeetako edozein, eremu honetan adieraziko da murriztapen horien zenbatekoa, pertsona edo entitate ordaintzaileak benetan kontuan hartu duena (bai murriztapen hori kontuan hartzen bada atxikipen-tasa zehazteko, bai ordaindutako prestazioei atxikipen-tasa finkoak aplikatzen bazaizkie).

Halaber, jardueraren etekin garbia zehazteko aplikagarri den murrizketaren zenbatekoa adieraziko da, baldin eta kasuan kasuko hartzaileari ordaindutako prestazioen artean sartu bada zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 34.6 artikuluan ezarritako murriztapena aplikatu behar zaion prestaziorik.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

181-193

Zenbakizkoa

181-191

Murriztapenen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da

192-193

Murriztapenen zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da

194-206

Zenbakizkoa

GASTU KENGARRIAK.

Bakar-bakarrik A, B, C, E.01 eta E.02 gakoei dagozkien hartutakoetarako.

Salbuespenez, L.05 eta L.10 gakoetako hartutakoen edukia adierazten ahalko da eremu honetan, baldin eta, PFEZtik salbuetsita egon arren, kontzeptu horiengatik diru-kopuruak gutxitu badira, hartzailearentzat gastu kengarritzat hartu direlako.

Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da pertsona edo entitate ordaintzaileak benetan kontuan hartu duen urteko zenbatekoa, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 18.1.a) artikuluak aipatzen dituen kontzeptuei dagokiona (Gizarte Segurantzako edo funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorretako kotizazioak, eskubide pasiboen kenketak eta umezurtzen elkarteetako edo antzeko erakundeetako kotizazioak).

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

194-204

Gastuen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

205-206

Gastuen zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

207-219

Zenbakizkoa

PENTSIO KONPENTSATZAILEAK.

Bakar-bakarrik A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako.

Lan etekinaren hartzaileak pentsio konpentsatzaile bat ordaindu behar badio nahitaez bere ezkontideari, hala erabaki delako epaile baten erabakiz edo notarioaren eskritura bidez, pentsio horren urteko zenbatekoa adieraziko da, bai eta legez eskatzen ahal denetik bikote egonkorren alde ordaindutako zenbatekoak ere, zeinurik eta dezimalen komarik gabe.

Beste edozein kasutan, zeroz (0) beteko da eremua.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

207-217

Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

218-219

Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

220-232

Zenbakizkoa

URTEKO MANTENU-KUOTAK.

Bakar-bakarrik A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako.

Lan etekinaren hartzailea beharturik badago bere seme-alaben alde mantenu-kuotak ordaintzera, hala erabaki delako epaile baten erabakiz edo notarioaren eskritura bidez, kuota horien urteko zenbatekoa adierazi beharko da, zeinurik eta dezimalen komarik gabe.

Beste edozein kasutan, zeroz (0) beteko da eremua.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

220-230

Seme-alabendako urteko mantenu-kuotaren zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

231-232

Seme-alabendako urteko mantenu-kuotaren zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

233-254

ZURIUNEAK

255-281

Alfanumerikoa

DIRUTAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK DIRENAK.

Bakar-bakarrik A eta B.01 gakoei dagozkien hartutakoetarako.

Eremu hau hirutan banatzen da:

255

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ OSORIK HARTUTAKOAREN ZEINUA.

Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da

255-281

Alfanumerikoa

256-268

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ OSORIK HARTUTAKOA (dirutan).

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasuna dela eta, pagatzaileak langileari zuzenean ordaindutako hartutakoen urteko zenbateko osoa adieraziko da, zeinurik eta dezimalen komarik gabe.

Enplegatzaileak ordaintzen badu lanerako ezintasunaren prestazioa, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzeko akordio bat dela bide (lankidetza hori borondatezkoa edo nahitaezkoa izan), "HARTUTAKOAREN GAKOA" eremuan "A" gakoa adieraziko da. Bestelakoetan, hartutakoak B gakoan jasoko dira, 01 azpigakoan. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

256-266

Osorik hartutakoaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

267-268

Osorik hartutakoaren zenbatekoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

269-281

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO PRESTAZIOEN GAINEAN EGINDAKO ATXIKIPENAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da zer zenbateko atxiki den urtean PFEZa dela-eta, aurreko eremuan adierazi diren hartutakoei dagokienez, hots, lanerako ezintasunaren ondorioz dirutan hartutakoei dagokienez.

Hartzaileren batek atxikipenik izan ez badu eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak EUROTAN adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

269-279

Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

280-281

Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

282-321

Alfanumerikoa

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN HARTUTAKOAK

Bakar-bakarrik A gakoari dagozkion hartutakoetarako.

Eremu hau lautan banatzen da:

282

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN HARTUTAKOAREN ZEINUA

Eremu hau beteko da hartzaileak ekitaldi honetan lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoak itzultzen dituenean aurreko ekitaldian behar ez bezala edo gehiegi hartzegatik.

Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da

283-295

LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN HARTUTAKOAREN BALORAZIOA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Gizarte Segurantzari laguntzeko akordioa dela bide (laguntza hori borondatezkoa edo nahitaezkoa izan), salbuespen gisa, lanerako ezintasunaren prestazioak gauzatan ordaintzen direnean, eremu honetan adieraziko da hartzaileari lanerako ezintasunaren ondorioz ekitaldian egiazki gauzatan pagaturiko hartutakoei dagozkien balorazioen batura, zeinurik eta dezimalen komarik gabe, PFEZren FLaren TBaren 16. ETA 21. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta konturako diru-sarreraren zenbatekoa behin ere sartu gabe, "hartutakoaren gakoa" eremuan "A" gakoa idatzita. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

283-293

Balorazioaren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da

294-295

Balorazioaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da

296-308

EGINDAKO KONTURAKO SARRERAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN ORDAINDUTAKO PRESTAZIOENGATIK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da ordaintzaileak konturako diru-sarreran egiazki sartutako urteko zenbatekoa, aurreko eremuan lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagokiena.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

282-321

Alfanumerikoa

296-306

Egindako konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

307-308

Egindako konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

309-321

KONTURAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN ORDAINDUTAKO PRESTAZIOENGATIK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Pagatzaileak, lanerako ezintasunaren ondorioz, hartzaileari gauzatan ordainketarik jasanarazi badio, urtean egindako konturako sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

309-319

Konturako diru-sarrera jasanarazien osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

320-321

Konturako diru-sarrera jasanarazien zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

322

Zenbakizkoa

HAURREI LAGUNTZEKO OSAGARRIA. (Bakar-bakarrik L.29 gakorako).

Eremu honetan, zenbakizko kode hauetako bat adierazi beharko da nahitaez:

1. Prestazioan haurrei laguntzeko osagarriko zenbatekoak sartu badira, ekitaldian ordaindutako edozein hilekotan. Osagarri hori Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legean aurreikusia dago.

2. Prestazioan ez bada sartu haurrei laguntzeko osagarriko zenbatekorik, ekitaldian ordaindutako hileko batean ere. Osagarri hori Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legean aurreikusia dago.

323-387

Zenbakizkoa

ESTATUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINDAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Eremu hau E gakoko prestazioen kasuan bakarrik bete beharko da, administratzaile edo administrazio kontseiluko kide edo haien ordezko batzarretako kide izateagatik eta gainerako ordezkaritza-organoetako kide izateagatik.

Lan etekin mota hauen kasuan, entitate ordaintzaileak, aipatutako etekinen gainean egindako atxikipen eta konturako sarreren guztizko zenbatekoak adierazteaz gain ("Dirutan hartutakoak, lanerako ezintasunaren ondoriozkoak ez direnak" eremuko "Egindako atxikipenak" laukian –95-107 idazguneak– eta "Gauzatan hartutakoak, lanerako ezintasunaren ondoriozkoak ez direnak" eremuko "Egindako konturako sarrerak" laukian –122-134 idazguneak–), ondoren ageri diren azpieremu hauek beteko ditu administrazio eskudun bakoitzari sartutako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak bereizita identifikatzeko. Ondorio horietarako, entitate ordaintzailea Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak batera eska dezaketen sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa denean, aurreko bi laukien batukaria ("Egindako atxikipenak" –95-107 idazguneak– eta "Egindako konturako sarrerak" –122-134 idazguneak–) bat etorri beharko da, E gakoaren prestazioak direnean, hurrengo bost azpieremuetan adierazitako zenbatekoen batukariarekin:

323-335

ESTATUKO OGASUNA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Estatuko Ogasun Publikoan ordaindutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa, etekin hauei dagokienez: Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 10.1.f) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren etekinak. Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako etekinei dagozkien atxikipenak eta konturako sarrerak Estatuko Ogasunari bakarrik ordaindu zaizkionean, azpieremu hori baino ez da beteko, eta aldez aurretik betetako "Egindako atxikipenak" (95-107 idazguneak) eta "Egindako konturako sarrerak" (122-134 idazguneak) laukien batukaria jasoko da hemen, jasotzaile horri ordaindutako E gakoaren prestazioei dagokienez. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

323-333

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

334-335

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

323-387

Zenbakizkoa

336-348

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Nafarroako Foru Komunitatean ordaindutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa, etekin hauei dagokienez: Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 10.1.f) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren etekinak. Bestela, eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

336-346

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

347-348

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

349-361

ARABAKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Arabako Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa, etekin hauei dagokienez: Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7. artikuluko Bat ataleko c) letraren bigarren paragrafoan aipatzen diren etekinak. Bestela, eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

349-359

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

360-361

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

362-374

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Gipuzkoako Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa, etekin hauei dagokienez: Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7. artikuluko Bat ataleko c) letraren bigarren paragrafoan aipatzen diren etekinak. Bestela, eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

362-372

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

373-374

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

375-387

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Bizkaiko Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa, etekin hauei dagokienez: Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7. artikuluko Bat ataleko c) letraren bigarren paragrafoan aipatzen diren etekinak. Bestela, eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

375-385

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

386-387

Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

388-389

------------------

ZURIUNEAK

390-394

Zenbakizkoa

EKITALDIAN JASOTAKO PRESTAZIOAK, B.01 GAKOARI DAGOZKIONAK

Bakar-bakarrik B gakoaren 01 azpigakoari dagozkion hartutakoak.

Datu gehigarria, B.01. gakoari dagozkion hartutakoetarako nahitaezkoa.

B gakoaren 01 azpigakoari dagozkion prestazioak ordaintzen direnean, entitate pagatzaileak "1" kodearekin identifikatu beharko ditu ekitaldian zehar hartzaileari ordaindutako prestazio motak, prestazio horiek ekitaldiaren parte batean baino ordaindu ez badira ere. "0" adierazi beharko da ordaindu ez diren prestazio motei dagokienez. Hau da, nahitaez adierazi beharko da edo "1" edo "0" idazguneetako bakoitzean (390 - 394), honako honen arabera:

Eremu hau bost zatitan banatzen da:

390-394

Zenbakizkoa

Idazguneak

Prestazio motak

390

01. Erretiroa

391

02. Alarguntasuna

392

03. Ezintasun iraunkor osoa edo partziala

393

04. Ezintasunagatiko edo erretiroagatiko pentsio ez-kontributiboak

394

05. Zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 14.2.a) artikuluaren 1 zenbakian ezarritako gainerako prestazio ez-salbuetsiak, aurrekoak ez direnak

395-500

------------------

ZURIUNEAK

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

* Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2517070