Iragarkia
260. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 31 - BEREZIA
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
148/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.
I
Foru dekretu honek zenbait aldaketa egiten dizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) Erregelamenduari, helburu nagusi hauekin: haren edukia egokitzea ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arabera, xedapenak gaur egungo errealitate ekonomikoarekin bat eguneratzea eta Europako esparruko kooperazio fiskala indartzea.
Aldaketa hau justifikatzeko oinarri dira arauketa onaren funtsezko zenbait printzipio; hala ere, gailendu beharrekoa da, funtsezko eta lehentasunezko neurria baita, berriki aldatu dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina (Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 22ko 17/2025 Foru Legearen bidez aldatu da). Legegintzako helburua da bermatzea zerga horren ondoriozko benetako tributaziotik aske geratuko direla lan-etekinengatik, osotara, urtean gehienez ere 17.000 euro jaso dituzten subjektu pasiboak.
Aringarri fiskal hori gauzatzeko, proiektuak aitorpena egiteko betebeharraren muga igotzen du, 17.000 eurora arte igo ere. Neurri horrekin bat egiteko, ezinbestekoa eta premiazkoa da atxikipen portzentajeen taula teknikoki doitzea. Izan ere, gerta likete subjektu pasiboek beren nominetan jasandako deskontuengatik, azkenean, aitorpena egitera beharturik egotea, eta itzulketa eskaera izatea aitorpen horiek; bada, hori da ekidin nahi dena, eta, hala, zerga arloko kudeaketa erraztu.
Aldi berean, segurtasun juridiko eta arauen arteko koherentzia handiagoa lortu nahi dira, eta, horretarako, zenbait manu ezabatzen dira erregelamendutik, dagoeneko arauturik baitaude zerga honi buruzko foru legearen testu bateginean. Horrek ordenamendua sinplifikatuko du, eta errepikapenak saihestuko.
Halaber, araudia errealitate ekonomiko eta teknologiko berrietara egokitu behar da, eta behar horrek berekin dakar informazio-betebeharrak zabaltzea, zerga arloko kontrola eta iruzur fiskalaren kontrako borroka hobetzeko, halako testuinguru batean non ordainketak, gero eta gehiago, bitarteko digitalen bidez egiten baitira.
Azkenik, foru dekretu hau onetsita erantzuna emanen zaio, baita ere, lankidetza administratiboari buruzko Europar Batasunaren araudia gurean txertatzeko betebeharrari, bermatzeko gardentasunari eta informazio fiskalaren trukeari buruzko nazioarteko konpromisoak betetzen direla.
II
Foru dekretu honek artikulu bakarra, hogeita bat apartatuz osatua, eta bi azken xedapen ditu.
Artikulu bakarraren lehenengo apartatuak 5. artikulua aldatzen du, edukia mugatzeko atzerrian egindako lanei dagozkien ordainsariak kalkulatzeko moduari; izan ere, artikulu horrek gaur egun duen gainerako garapena zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.1.n) artikuluan dago jasota.
Bigarren apartatuak 8. artikuluan aurreikusten diren eta kargatik salbuetsita dauden lokomozio-gastuetarako esleipenen zenbatekoa eguneratzen du, egindako kilometro bakoitzeko zenbatekoa 0,36 eurora igoz, hori baita funtzionario publikoentzat ezarritakoa.
Hirugarren apartatuak 12. artikuluaren 2. apartatua ezabatzen du, kapital higiezinaren etekinen gastuen kenkariaren mugari buruzkoa; izan ere, muga hori zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoan dago araututa.
Apartatu hori ezabatzearen ondorioz, bosgarren apartatuak ordezkatzen du erregelamenduko 18.a) artikuluak arau bereko 12.2 artikuluari egiten dion erreferentzia; testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoari eginen zaio erreferentzia orain.
Laugarren apartatuak 13. artikulua aldatzen du, kapital higiezinaren etekinetako amortizazio-gastuaren kengarritasunean muga sartzeko, testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren ildotik.
Seigarren apartatuak 27.a) artikuluko gutxieneko amortizazioaren kontzeptua egokitzen du aipatutako amortizazio-gastuaren kenkariaren mugara; horrela, gutxieneko amortizaziotzat hartuko da kapitalaren etekin garbia zehazteko kengarria dena.
Zazpigarren apartatuak, bestalde, 47. artikuluaren idazketa hobetzen du, eta testu bateginaren 15.3.e) artikuluan jasota ez dauden alderdietara mugatzen du haren edukia.
Zortzigarren apartatuak 56. artikulua aldatzen du, zergaren aitorpena aurkezteko betebeharrik ez duten zergadunen kopurua handitzeko. Betebehar horretatik salbuetsita egonen dira, urtean, osotara, lan-etekinengatik 17.000 eurotik behera jaso dituzten subjektu pasiboak (lan-etekin salbuetsiak kanpo utzita).
Bederatzigarren apartatuak 57 bis artikuluaren 2. apartatua indargabetzen du; izan ere, testu bateginaren 68. artikuluaren indarreko idazketak alarguntza-pentsioengatiko eta kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko kenkariak kalkulatzeko zenbatekoak finkatzen ditu, eta ezabatu egiten da aurreko idazketak zenbateko horiek eguneratzeko erregelamendura jotzeko egiten zuen oharra. Orobat, artikuluaren izenburua edukiarekin bat moldatzen da.
Hamargarren eta hamahirugarren apartatuek 62.6 eta 62.20 artikuluak aldatzen dituzte, eta ezartzen hilean behin egin behar direla, hurrenez hurren, kontuen gaineko aitorpen informatiboa eta kobrantzak txartelen edo beste gailu batzuen bidez kudeatzeko sistemetara atxikitako profesionalek eta enpresaburuek egiten dituzten eragiketen aitorpen informatiboa. Horrez gain, aitorpen horietan eman beharreko informazioa beste ordainketa-modalitate eta -tresnetara zabaltzen dute (horiek dira, esaterako, ordainketa kontuak eta diru elektronikoa, nahitaez banku-kontuei lotuta egon behar ez duten txartel mota batzuen erabilera edo telefono mugikorreko zenbaki bati lotutako ordainketa prozedurak). Azkenik, aitorpen informatiboak nahitaez aurkeztu behar dituztenen zerrendan sartzen dira ordainketa entitateak, diru elektronikoko entitateak eta Espainian sukurtsalen bidez edo zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten atzerriko entitateak.
Hamabigarren apartatuak arestian aipatutako entitateak behartzen ditu 62.16 artikuluan aipatzen diren saldoei buruzko aitorpen informatiboak eta ezarpenei, funts-xedapenei eta kobrantzei buruzkoak aurkeztera. Azken aitorpen horretan eman beharreko informazioak barne hartzen ditu esku-dirua ateratzeko edo sartzeko eragiketak.
Hamaikagarren apartatuak 62.10 artikulua aldatzen du, erreferentzia bat eguneratzeko, hots, indarrean den Balore Merkatuei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzko Legeari egiten zaiona.
Hamalaugarren apartatuak informazio-betebehar berria txertatzen du 62.23 artikuluan, eta, ondorioz, orain arte hor zegoen edukia 24. apartatu berrira pasako da. Betebehar berri horrek xede du txartel mota guztien titularrei eta haiekin egindako eragiketei buruzko aitorpen informatibo bat, urtekoa, aurkeztu behar izatea; ohiko kreditu- eta zordunketa-txartelak ez ezik, aurreordainketako txartelak edo online ordainketak egiteko txartelak ere hartuko ditu barne. Zenbateko handiko kontsumo-eragiketak dituzten txarteletara mugatuko da aitorpena.
Hamabosgarren apartatuak bertan behera uzten ditu 62 bis artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuak. 2. eta 4. apartatuak bertan behera uzten dira arautzen dituzten alderdiak dagoeneko aurreikusita daudelako 88. artikuluan. 3. apartatua indargabetzeak berekin dakar errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateek duten betebehar bat ezabatzea, alegia, errentei, kenkarien oinarriei eta atxikipenei buruzko informazioa beren kideei jakinaraztekoa. Informazio hori 184 ereduaren bidez aitortzen dio entitateak Zerga Administrazioari.
Hamasei eta hemezortzi bitarteko apartatuetan, 62 ter artikuluaren aldaketak onesten dira. Aldaketa horiek beharrezkoak dira behar bezala egiteko bi zuzentarau hauen transposizioa: Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko 2023/2226 (EB) Zuzentaraua (DAC 8) eta Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentaraua (DAC 7), biek ala biek aldatzen baitute fiskalitate esparruko lankidetza administratiboari buruzko 2011/16/EB Zuzentaraua. Aldaketok beharrezkoak dira, halaber, agintaritza eskudunen arteko akordio aldeaniztuna ezartzeko, zeina Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (aurrerantzean ELGA) esparruan plataforma digitalen bidez lortutako diru-sarrerei buruzko informazioa automatikoki trukatzekoa baita, bai eta helburu berarekin sinatutako nazioarteko beste akordio batzuetarako ere.
Hemeretzigarren apartatuak datu pertsonalen tratamenduari buruzko 62 quinquies artikulua gehitzen du, 2011/16/EB Zuzentarauaren 25. artikuluaren transposizioa eginez, DAC 7 delakoan emandako idazketaren arabera.
Hogeigarren apartatuak aldatzen du 71. artikuluaren Bat zenbakian dagoen taula, lan-etekinei aplikatu beharreko atxikipenen portzentajeena, 17.000 eurotik gorako urteko etekinen atxikipena zehazteko, bat etorriz aitorpena egin beharrari buruzko aldaketarekin (foru dekretu honen zortzigarren apartatua). Hori horrela, 17.000 eurotik beherako lan-etekinak dituzten subjektu pasiboek ez dute atxikipenik aplikatu beharko, ezta aitorpenik aurkeztu beharko ere. Era berean, hogeigarren apartatu horrek zuzendu egiten du 71. artikuluaren Bat zenbakiko eskala, zehazki, zer puntutan murriztu behar den desgaitasuna duten langile aktiboen atxikipen portzentajea; hala, eskala horren lehen tartea 17.000,01 eurotik gorako etekinetatik abiatzen da, zenbateko horretatik aurrera baitago atxikitzeko betebeharra. Halaber, "desgaituak" terminoa erabili ordez, "desgaitasuna duten pertsonak" erabiltzen da Bi zenbakiaren 4. puntuan.
Azkenik, hogeita bat apartatuan, 90.1 artikuluaren lehen paragrafoaren idazketa hobetzen da.
Azken xedapenei dagokienez, lehenak Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua aldatzen du, eta bigarrenak ezartzen du noiz hartuko duen indarra foru dekretu honek.
III
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru dekretu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.
Premiaren eta eraginkortasun juridikoaren printzipioak betetzen dira, lege arauaren garapena denez gero, garapen horretarako tresna egokia delako.
Proportzionaltasun printzipioa ere betetzen da, hura onestea justifikatzen duten helburuak lortzeko beharrezko erregulazioa jasotzen duelako.
Segurtasun juridikoaren printzipioari dagokionez, bermatu da testua foru ordenamendu juridikoarekin koherentea dela.
Gardentasunaren printzipioa bermatu da zioen azalpen honek modu argian identifikatzen dituelako foru dekretuaren xedea eta helburua, eta, orobat, proiektua Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen delako, herritarrek testua ezagutu ahal izan dezaten, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidean.
Azkenik, efizientziaren printzipioari dagokionez, ahalegina egin da arauak ahalik eta administrazio karga gutxien izan dezan herritarrentzat eta zeharkako kostu gutxien ere bai, horrela baliabide publikoen arrazoizko erabilera sustatuta.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpena aintzat hartuta, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hogeita hiruko bilkuran hartutako erabakiarekin,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzea.
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren manu batzuk aldatzen dira, eta honela idatzita geldituko dira:
Bat.–5. artikulua:
"5. artikulua. Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren etekinak salbuestea.
Zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 7.n) artikuluan ezarritako salbuespenaren ondorioetarako, atzerrian egindako lanei dagokien ordainsaria kalkulatzeko, kontuan hartu beharko da langileak benetan zenbat egun eman duen atzerrian, bai eta atzerrian eman dituen zerbitzuei dagozkien ordainsari berariazkoak ere.
Atzerrian egindako lanengatik egun bakoitzean sortutako etekinen zenbatekoa kalkulatzeko –alde batera utzita lan horien berariazko ordainsariak–, banaketa proportzionala egiteko irizpide bat aplikatuko da, non kontuan hartuko baita urteko egun kopurua osotara, edo etekinen sortzapenaren egunen kopurua osotara, txikiagoa bada."
Bi.–8. artikulua, A).2.b) letra eta B).1.a) letraren bigarren paragrafoa aldatzea:
"b) Bestela, egindako kilometro bakoitzeko 0,36 euro biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa, joan-etorria egin dela frogatzen bada, gehi bidesarien eta aparkalekuaren gastuak, justifikatzen badira."
"Bestela, egindako kilometro bakoitzeko 0,36 euro biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa, joan-etorria egin dela frogatzen bada, gehi bidesarien eta aparkalekuaren gastuak, justifikatzen badira."
Hiru.–12. artikulua, lehen paragrafoa aldatzea eta 2. apartatua ezabatzea:
"Higiezinen kapitalaren etekin garbia zehazteko gastu kengarriak izanen dira, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako mugarekin, hura lortzeko beharrezkoak diren gastu guztiak eta etekinen jatorri diren ondasun edo eskubideek erabileragatik edo denboraren igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa."
Lau.–13.1 artikulua, lehenbiziko paragrafoa:
"1. Higiezinen kapitalaren etekin garbia zehazteko, gastu kengarriak izanen dira, zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako mugarekin, higiezinaren eta harekin batera lagatako beste ondasunen amortizaziorako erabilitako zenbatekoak, balio-galera efektiboari baldin badagozkio, eta honelaxe ulertuta:"
Bost.–18.a) artikulua:
"a) Ez da aplikatuko zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 25.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako kenkariaren muga."
Sei.–27.a) artikulua:
"a) Enpresa edo lanbide jarduerei atxikirik ez dauden elementuak direnean kapitalaren etekin garbia zehazteko amortizazio gastuak kengarriak diren zergaldietarako, 13. eta 18. artikuluak aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan, edo hurrengo letran xedatutakoaren arabera dagokion zenbatekoan."
Zazpi.–47. artikulua:
"47. artikulua. Langileei akzioak edo partaidetzak ematea.
1. Zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3.e) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Eskaintza enpresako langile guztientzat baldintza berdinetan egiten dela ulertuko da eskaintza egiten denean enpresaren ordainsarien arloko politika orokorraren barruan edo, kasua bada, sozietateen taldearenean, eta lagungarria bada langileek enpresan parte har dezaten.
Nolanahi ere, baldintza hori ez da ez-betetzat joko langileei, akzioak edo partaidetzak jasotzeko, gutxieneko antzinatasun jakin bat eskatzen bazaie -antzinatasun hori berdina bada denentzat- edo zerga honen zergadunak izatea eskatzen bazaie.
b) Baterako partaidetzaren kalkulurako, zeina 15.3.e) artikuluaren Bigarren zenbakian azaltzen baita, partaidetza zuzena eta zeharkakoa kontuan hartu beharko dira.
2. Zerga honi buruzko foru legearen testu bateginaren 15.3 artikuluaren e) eta f) letretan ezarritakoaren ondorioetarako, akzioak edo partaidetzak ematen ahalko ditu langileak non ematen dituen zerbitzuak, sozietate horrek berak, taldeko beste sozietate batek edo akzioen titularra den erakunde publiko, sozietate edo administrazio publikoak."
Zortzi.–56.a) artikulua:
"a) Urteko, osotara, 17.000 eurotik beherako lan-etekinak, salbuetsiak bazter utzita."
Bederatzi.–57 bis artikulua:
"57 bis artikulua. Alarguntza-pentsioengatiko kenkaria.
Alarguntza-pentsioengatik aplikatu beharreko kenkariaren zenbatekoa bat ez badator aurrez ordaindutakoarekin, subjektu pasiboak bere egoera erregularizatu beharko du zerga horren autolikidazioaren kuota diferentzialean, eta aurrez emandako ordainketa okerra edo gehiegizkoa izan bada, horren barnean sartu behar ditu aldez aurreko ordainketa egin zenetik sortutako berandutze interesak. Zerga honen autolikidazioa egiten ez duten subjektu pasiboek abenduaren 13ko 110/2017 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako moduan egin beharko dituzte erregularizazioa eta ordainketa. Foru dekretu horren bidez arautzen da alarguntza-pentsioengatiko eta kotizazio gabeko erretiro-pentsioengatiko kenkariak aldez aurretik ordaintzeko prozedura."
Hamar.–62.6 artikulua:
"6. Kreditu entitateak eta indarreko araudiari jarraikiz banku edo kreditu trafikoan aritzen diren gainerako entitateak beharturik egonen dira hileko aitorpen informatibo bat aurkeztera, entitate horietan irekitako kontu guztiei buruzkoa edo Espainiako lurraldean nahiz kanpoan dauden establezimenduetan haiek hirugarrenen esku jarritakoei buruzkoa.
Orobat, ordainketa entitateek eta diru elektronikoko entitateek ere hileko aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dute, kudeatzen dituzten kontuei dagokienez.
Arestian aipatutako entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batekoak edo hirugarren herrialdeetakoak badira eta sukurtsalak badituzte Espainiako lurraldean, sukurtsal horiek beharturik egonen dira haietan irekitako edo haiek hirugarrenen esku jarritako kontu guztiei buruzko hileko aitorpen informatibo bat egitera.
Arestian aipatutako entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batekoak edo hirugarren herrialdeetakoak badira eta, araudiaren arabera, Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean badihardute, beharturik egonen dira hilean behin honako hauei buruzko informazioa ematera: batetik, entitate horietan Espainiako egoiliar diren pertsonei edo entitateei ireki zaizkien kontuei buruz, eta, bestetik, Espainiako egoiliar ez diren pertsonek edo entitateek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorretarako irekitako kontuei buruz.
Espainiako lurraldetik kanpo dauden establezimenduetan irekitako kontuak direnean, ez dira beharturik egonen Espainiako lurraldean establezimendu iraunkorrik gabeko pertsona edo entitate ez-egoiliarrei buruzko informazioa ematera.
Zerga Administrazioari eman beharreko informazioak honako hauek jasoko ditu:
a) Kontuen identifikazio osoa.
b) Kontuen titular diren pertsonen edo entitateen identifikazio datuak, bai eta haien ordezkarienak, baimendunenak, onuradunenak edo erabiltze-ahala duen beste edozeinenak ere. Titularren barnean sartzen dira titular errealak, zeinak aipatzen baitira Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluan.
Identifikazio datuak honako hauek izanen dira: izen-abizenak edo sozietate-izenak, identifikazio fiskaleko zenbakia, bizilekuaren herrialdea eta, pertsona fisikoen kasuan, jaiotze-data. Identifikazio fiskaleko zenbakirik ezean, pasaporte zenbakia edo jatorrizko herrialdeko nortasun zenbakia adierazi beharko da, bai eta identifikazio agiria jaulki duen herrialdea ere.
c) Abenduaren 31n kontuek duten saldoa, eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa.
d) Ekitaldiko zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoak.
Orobat, dagokion eredua onesten duen foru aginduak ezarritako informazioa zehazteko garrantzitsua den beste edozein datu eman beharko da.
Aurrekoa ezertan galarazi gabe, abenduaren 31n kontuek duten saldoari buruzko informazioa, urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzkoa eta kontuetako zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoena bakar-bakarrik emanen da urte bakoitzeko azken hileko aitorpenean.
Informazioa eman beharko da kontu mota guzti hauen gainean, nahiz eta ordainsaririk, atxikipenik edo konturako sarrerarik ez izan: bankuko kontuak eta bankuaz bestelakoak, kontu korronteak, aurrezki kontuak, eperako ezarpenak, kreditu kontuak, ordainketa kontuak eta bestelako kontu guztiak, zein den ere haien modalitatea edo izena.
Pertsona edo entitate titular, baimendun edo onuradunen izen-abizenak, sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia izanen dira aitorpenaren hileko momenturen batean halakoak izan direnenak."
Hamaika.–62.10 artikulua, hamargarren paragrafoa:
"Aurreko paragrafoan aipatzen den informazio betebeharra ukatu gabe, honako hauek Neurri fiskalei, administratiboei eta arlo sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan aipatzen den informazioa eman beharko diote Zerga Administrazioari: mailegurako baloreak negoziatzen diren merkatuko konpentsazio eta likidazio sistemako kideak edo entitate partaideak; balore mailegurako eragiketetan parte hartzen duten edo bitartekari aritzen diren finantza entitateak; eta Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak kudeatzeko Sozietatea; edo, kasua bada, baloreak negoziatzeko merkatuen edo sistema antolatuen erregistro, konpentsazio eta likidazio eginkizunak betetzen dituen entitatea. Merkatu eta sistema horiek Balore Merkatuei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzko martxoaren 17ko 6/2023 Legean araututakoak dira.
Hamabi.–62.16 artikulua:
"16. Kreditu entitateek eta, indarra duen araudiaren arabera, banku edo kreditu trafikoan jarduten duten gainerako entitateek urteko honako aitorpen informatibo hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Horiek emandako kredituetan eta maileguetan urte bakoitzeko abenduaren 31n dauden 6.000 eurotik gorako saldoei buruzko aitorpena. Bertan adieraziko dira kreditu edo mailegu hartzaile den pertsona edo entitatearen izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
b) Txanponetan edo banku billetetan egiten diren ezarpenei, funts-xedapenei eta kobrantzei buruzko aitorpena, haien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa denean (eurotan edo beste edozein monetatan emanda) eta edozein ingurune fisiko edo elektroniko erabiltzen dela.
Aitorpen informatibo horretan ez dira adieraziko 8. apartatuan ezarritakoaren arabera Zerga Administrazioari jakinarazi behar zaizkion eragiketak.
Aitorpenak honako hauek bilduko ditu: eragiketa bakoitzaren zenbatekoa, eurotan; ezarpena, xedapena edo kobrantza den; eguna; eragiketa egin duenaren identifikazioa; zein kontu zenbakitan egin diren zordunketak edo abonuak eta dirua ateratzeko edo sartzeko eragiketak, eta dagokion eredua onesten duen foru aginduak ezarritako informazioa zehazteko garrantzitsua den beste edozein datu.
Apartatu honetan aipatzen diren entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batekoak edo hirugarren herrialdeetakoak badira eta sukurtsalak badituzte Espainiako lurraldean, sukurtsalak beharturik egonen dira a) eta b) letretan ezarritako aitorpen informatiboak aurkeztera, aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzetan.
Arestian aipatutako entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batekoak edo hirugarren herrialdeetakoak badira eta, araudiaren arabera, Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean badihardute, beharturik egonen dira a) eta b) letretan ezarritako aitorpen informatiboak aurkeztera, baldin eta mailegu hartzailea, edo eragiketa egiten duena, Espainiako egoiliar den pertsona edo entitatea bada edo Espainiako egoiliar ez diren pertsona edo entitateek Espainiako lurraldean duten establezimendu iraunkorra bada.
Diru elektronikoko entitateak eta ordainketa entitateak, halaber, beharturik egonen dira b) letran ezarritako aitorpen informatiboa aurkeztera, kudeatzen dituzten kontuetan egin diren eragiketa horiei dagokienez.
Apartatu honetan aipatzen diren entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batekoak badira eta sukurtsalak badituzte Espainiako lurraldean, sukurtsalek ere betebehar horixe bera izanen dute, baita araudiaren arabera Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten Europar Batasuneko beste estaturen bateko entitate horiek ere; azken kasu horretan, Espainiako lurraldeko egoiliar diren pertsona edo entitateek egindako eragiketei dagokienez, edo Espainiako egoiliar ez diren pertsona edo entitateek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorren eragiketei dagokienez."
Hamahiru.–62.20 artikulua:
"20. Honako hauek beharturik egonen dira hileko aitorpen informatibo bat aurkeztera, edozein txartel motaren bidezko kobrantzak edo telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresariek edo profesionalek egindako eragiketei buruz:
a) Indarreko araudiarekin bat, Espainian ezarritako enpresari eta profesionalei zerbitzu hauek ematen dizkieten banku edo kreditu entitateak eta bestelako entitateak: kobrantzak txartelen bidez kudeatzeko zerbitzua, euskarri fisiko edo birtualaz, edozein monetatan diruzko, zordunketazko, zordunketa geroratuko, kredituzko eta diru elektronikoko funtzioak eskaintzen dituena, eta kobrantzak telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko ordainketen bidez egiteko zerbitzua.
b) Espainian ezarritako enpresari eta profesionalei kobrantza eragiketak egitea eta salmenta terminalak instalatzea ahalbidetzen dioten diru elektronikoko entitateak, ordainketa entitateak eta bestelako entitateak.
Orobat, beharturik egonen dira aitorpen informatibo hori aurkeztera Europar Batasuneko beste estaturen bateko edo hirugarren herrialdeetako a) eta b) letretako entitateek Espainiako lurraldean dituzten sukurtsalak, bai eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten halako entitateak ere; aitorpena egin beharko dute Espainian ezarritako enpresari eta profesionalei emandako kobrantza kudeaketako zerbitzuez eta salmenta terminalen instalazioaz bezainbatean.
Honako hauek bildu beharko ditu aitorpenak:
a) Zer enpresari edo profesional dauden kobrantzak edozein txartel motaren bidez kudeatzeko sistemari edo telefono mugikorreko zenbaki bati lotutako ordainketen sistemari atxikirik, horien identifikazio osoa.
b) Enpresari edo profesional horiek sistema horietan aritzeko duten merkataritza zenbakia.
c) Salmenta terminalak, egon horiek Espainiako lurraldean edo ez.
d) Hilean fakturatutako zenbatekoa; bereizi beharko dituzte txartelekin egindako kobrantzak eta telefono mugikorreko zenbaki bati loturiko ordainketak.
e) Kobrantzak zer banku kontu edo ordainketa konturen bidez egiten diren, haien identifikazioa, edo kobrantza horien helmuga den beste edozeinena.
Orobat, dagokion eredua onesten duen foru aginduak ezarritako informazioa zehazteko garrantzitsua den beste edozein datu eman beharko da."
Hamalau.–62.23 artikulua, orain arte hor zegoen edukia 24. apartatu berrira pasako da:
"23. Honako hauek beharturik egonen dira urteko aitorpen informatibo bat aurkeztera txartel mota guztiekin euskarri fisiko edo birtualaz egindako eragiketen gainean, baldin eta diruzko, zordunketazko, zordunketa geroratuko, kredituzko eta diru elektronikoko funtzioak eskaintzen badituzte, edozein monetatan:
a) Kreditu entitateak eta, indarra duen araudiaren arabera, banku edo kreditu trafikoan jarduten duten gainerako entitateak.
b) Ordainketa entitateak, diru elektronikoko entitateak eta, oro har, lehen aipatutako txartelak jaulkitzen dituen beste edozein entitate.
Orobat, beharturik egonen dira aitorpen informatibo hori aurkeztera Europar Batasuneko beste estaturen bateko edo hirugarren herrialdeetako entitateek Espainiako lurraldean dituzten sukurtsalak, bai eta, araudiaren arabera, Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten halako entitateak ere; azken kasu horretan, baldin eta txartelak jaulki badizkiete Espainiako egoiliar diren pertsona edo entitateei edo pertsona edo entitate ez-egoiliarrek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorrei.
Baldin eta txarteletan ekitaldian erregistratutako zordunketen guztizko zenbatekoa eta abonuen guztizko zenbatekoa 25.000 eurotik beherakoak izan badira, txartel horiek aitorpen informatibo horretatik salbuetsirik egonen dira.
Zerga Administrazioari eman beharreko informazioak honako datu hauek bilduko ditu:
a) Entitateak txartelak jaulkitzeko egindako kontratu zenbakia.
b) Kontratuaren titular diren pertsona edo entitateen identifikazio datuak, hots, izen-abizenak edo sozietate izena, identifikazio fiskalerako zenbakia, bizilekuaren herrialdea eta, pertsona fisikoen kasuan, jaiotze-data. Identifikazio fiskaleko zenbakirik ezean, pasaporte zenbakia edo jatorrizko herrialdeko nortasun zenbakia adierazi beharko da, bai eta identifikazio agiria jaulki duen herrialdea ere.
c) Kontratuari lotutako txartel zenbakia (PAN).
d) Txartel mota.
e) Txartelaren titularraren identifikazio datuak –b) atalekoak–, bai eta baimendun, onuradun edo beste izateagatik txartela erabiltzeko baimena dutenenak ere.
f) Txartelean erregistratutako abonu kopurua, urtean, eta horien guztizko zenbatekoa; adierazi beharko da txartelean, urtean, dirutan egindako karga kopurua eta horien guztizko zenbatekoa.
g) Txartelean erregistratutako zordunketa kopurua, urtean, eta horien guztizko zenbatekoa. Adierazi beharko da txartelarekin egindako gastu eragiketen kopurua eta horien guztizko zenbatekoa; gastu eragiketa horiek izanen dira urtean establezimenduetan egindako ordainketen ondoriozkoak eta urtean txartelaz dirua ateratzeko egindako eragiketa kopuruaren ondoriozkoak.
h) Kasua bada, txarteleko eragiketak zer konturi lotzen zaizkion, haren identifikazioa, banku kontuaren nazioarteko zenbakiaren bidez (IBAN), edo, halakorik ezean, bezeroaren kontu kodearen bidez.
Orobat, dagokion eredua onesten duen foru aginduak ezarritako informazioa zehazteko garrantzitsua den beste edozein datu eman beharko da."
Hamabost.–62 bis artikulua, 2., 3. eta 4. apartatuak indargabetzea, eta lehen apartatuari zenbakia kentzea.
Hamasei.–62 ter artikulua, A):
"A) Informazio betebeharra.
1. "Informazioa komunikatzeko betebeharra duten plataforma operadore" diren entitateek "informazioa komunikatzeko betebeharra duten saltzaileek" "erreferentziako aldian" egindako "kasuan kasuko jarduerei" buruzko informazioa, B) letran aipatzen dena, eman beharko diote Zerga Administrazioari.
2. Bat etorriz, batetik, fiskalitate esparruko lankidetza administratiboari buruzko Kontseiluaren 2011ko otsailaren 15eko 2011/16/EB Zuzentarauarekin (horrek 77/799/EEE Zuzentaraua indargabetu zuen), eta, bestetik, Agintaritza Eskudunen arteko Akordio Aldeaniztunarekin, zeina ELGAren esparruan plataforma digitalen bidez lortutako diru-sarrerei buruzko informazioa automatikoki trukatzeari buruzkoa baita, artikulu honetan informazio betebeharrari buruz erabiltzen diren terminoek honako honen eranskinean emandako esanahia izanen dute, non araudiak ez duen besterik ezartzen: 117/2024 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez arrazoizko arretaren arauak eta prozedurak garatzen baitira plataforma operadoreek komunikatutako informazioaren nahitaezko truke automatikoaren esparruan.
3. Espainiako araudien arabera, Espainiako Zerga Administrazioari "informazioa komunikatzeko betebeharra duten plataforma operadore" diren entitateek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztuko dute aitorpena hala dagokionean, bat etorriz Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoarekin.
4. "Europar Batasunetik kanpoko plataforma operadore kualifikatuek" ez dute artikulu honetan aipatzen den informazio betebehar hori izanen baldin eta haien "kasuan kasuko jarduera" guztiak informazio-truke automatiko baten xedeko "kasuan kasuko jarduera kualifikatuak" badira.
"Bazter utzitako plataforma operadoreek", estatuko legediari jarraikiz, frogatu badezakete beren plataformako enpresa ereduak ez duela "informazioa komunikatzeko betebeharrik duen saltzailerik", aitorpen negatiboa aurkeztu beharko dute urtean behin, Zerga Administrazioari jakinarazteko "bazter utzitako plataforma operadore" direla. Dagokion aitorpen eredua onesteko emanen den foru aginduak ezarriko du aitorpen hori aurkezteko epea; nolanahi ere, operadoreak "bazter utzitako plataforma operadore" izatea lortu eta hurrengo urte naturalean zehar izanen da."
Hamazazpi.–62 ter artikulua, B), 1.a) apartatuaren 1 zenbakia aldatzea eta 4 zenbakia gehitzea; 1.b) apartatuaren 1 eta 4 zenbakiak aldatzea, eta 2. apartatua aldatzea:
"1. Entitatearen sozietate izena."
"4. Informazio betebeharra bete behar duen Europar Batasuneko estatua edo "jurisdikzio kidea", A.3 letran aipatzen den "informazioa komunikatzeko betebeharra duen plataforma operadoreak" konexio irizpideetako bat edo beste betetzen baditu Europar Batasuneko estatu batean edo "jurisdikzio kide" batean baino gehiagotan. Informazio betebeharra bete behar duen Europar Batasuneko estatua edo "jurisdikzio kidea" Espainiaz bestelakoa bada, operadoreak aitorpen informatiboa aurkeztu beharko du, datu hauek adierazita bakar-bakarrik: a) letra honetan ezarritakoak, izena, identifikazio fiskalerako zenbakia eta non deklaratzen duen, jurisdikzio horren helbidea."
"1. Estatuko araudian arrazoizko arretari buruz ezarritako arau eta prozeduren arabera lortu behar diren datuak.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, aitorpenak ez ditu jasoko 117/2024 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 1.a) apartatuko 2tik 5era bitarteko zenbakietan adierazitako informazioa, ezta 1.b) apartatuko 2tik 6ra bitartekoetan adierazitakoa ere, baldin eta haren oinarria "saltzailearen" nortasun eta bizilekuaren zuzeneko berrespena bada, Europar Batasuneko estatu batek edo Europa Batasunak berak "saltzailearen" nortasuna eta egoitza fiskal guztiak identifikatzeko erabilgarri jarritako zerbitzu baten bidezkoa. Kasu horretan, "identifikazio zerbitzu" bat erabiltzen ari dela jakinaraziko da, bai eta izena, "identifikazio zerbitzuaren identifikatzailea" eta identifikatzaile horrek esleituta duen Europa Batasunek estatua ere."
"4. "Informazioa komunikatzeko betebeharra duen saltzailea" Europar Batasuneko zer estatutan edo "jurisdikizio kidetan" den egoiliarra, horietako bakoitza, 114/2024 Errege Dekretuaren 8. artikuluarekin bat."
"2. Zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak zilegi izanen du ezartzea zer informazio osagarri den garrantzitsua informazio-betebeharra behar bezala betetzeko, eta, halaber, zilegi izanen du ezartzea zer informazio aurkeztu behar duten "informazioa komunikatzeko betebeharra duten plataforma operadoreek", frogatzeko, estatuko legediari jarraikiz, informazio hori "informazioa komunikatzeko betebeharra duen beste plataforma operadore batek" eman duela dagoeneko."
Hemezortzi.–62 ter artikulua, C) letra gehitzea:
"C) "Informazioa komunikatzeko betebeharra duen plataforma operadoreak", orobat, "informazioa komunikatzeko betebeharra duen saltzaileari" emanen dio B.1)b eta c) letretan adierazitako informazioa, "saltzailea" zein urtetan identifikatu den "informazioa komunikatzeko betebeharra duen saltzaile" gisa, hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31n beranduenez ere."
Hemeretzi.– 62 quinquies artikulua gehitzea:
"62 quinquies artikulua. Datu pertsonalen tratamendua.
Zergapekoek beren tributu eskubide eta betebeharrak betetzean emandako datu pertsonalak tributu sistema aplikatzeko erabiliko dira, eta Nafarroako Foru Ogasuna izanen da datu horien tratamenduaren arduraduna. Tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta aplikatzekoa den gainerako tributu arauekin. Nafarroako Gobernuaren webgunean.
URTEKO | SEME-ALABEN ETA BESTE ONDORENGO BATZUEN KOPURUA | ||||||||||
SEME-ALABARIK GABE | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 EDO GEHIAGO | |
17.000 baino gehiago | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
18.500 baino gehiago | 4 | 3 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
19.750 baino gehiago | 6 | 5 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
21.250 baino gehiago | 8,5 | 7,5 | 6,5 | 4,5 | 2,5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
23.250 baino gehiago | 11 | 10 | 9 | 7 | 5 | 2,5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
25.250 baino gehiago | 13,3 | 12 | 11,3 | 8,5 | 7,5 | 5,5 | 3,4 | 0,5 | 0 | 0 | 0 |
27.500 baino gehiago | 14,6 | 13,3 | 12,6 | 9,9 | 9,2 | 7,8 | 5,8 | 3,8 | 0,8 | 0 | 0 |
30.250 baino gehiago | 15,8 | 14,5 | 13,7 | 12,4 | 10,7 | 8,9 | 7,9 | 5,9 | 3,9 | 0,9 | 0 |
32.250 baino gehiago | 17 | 16 | 15 | 13,6 | 12,5 | 10,8 | 10 | 8 | 7 | 5 | 2 |
35.750 baino gehiago | 18,1 | 17,1 | 16,5 | 14,7 | 14,0 | 13,3 | 12,2 | 10,2 | 9,1 | 7,1 | 6,1 |
41.250 baino gehiago | 20,0 | 19,0 | 18,3 | 16,9 | 16,2 | 15,5 | 13,7 | 12,4 | 11,3 | 10,2 | 9,2 |
48.000 baino gehiago | 22,1 | 21,5 | 20,9 | 18,9 | 18,3 | 17,7 | 16,6 | 15,6 | 14,5 | 13,4 | 12,3 |
55.000 baino gehiago | 24,1 | 23,5 | 23,0 | 22,0 | 21,5 | 20,9 | 19,8 | 18,7 | 17,7 | 16,6 | 15,0 |
62.000 baino gehiago | 26,1 | 25,5 | 24,5 | 24,0 | 23,5 | 22,9 | 21,9 | 21,4 | 19,8 | 18,7 | 17,2 |
69.250 baino gehiago | 28,3 | 27,7 | 27,0 | 26,6 | 25,5 | 25,0 | 24,4 | 22,9 | 21,8 | 20,3 | 19,3 |
75.250 baino gehiago | 29,6 | 29,2 | 28,3 | 27,3 | 27,2 | 26,2 | 26,1 | 24,5 | 23,4 | 22,3 | 21,3 |
82.250 baino gehiago | 30,8 | 30,5 | 30,0 | 29,4 | 29,0 | 28,3 | 27,7 | 26,6 | 25,6 | 24,5 | 23,9 |
94.750 baino gehiago | 32,2 | 31,7 | 31,2 | 30,8 | 30,4 | 30,0 | 29,5 | 28,9 | 27,8 | 26,8 | 25,7 |
107.250 baino gehiago | 33,5 | 33,0 | 32,6 | 32,3 | 32,0 | 31,5 | 31,0 | 30,0 | 29,5 | 28,5 | 28,0 |
120.000 baino gehiago | 35,1 | 34,8 | 34,6 | 34,0 | 33,5 | 32,9 | 32,4 | 31,3 | 30,7 | 29,7 | 29,1 |
132.750 baino gehiago | 36,2 | 36,0 | 35,8 | 35,0 | 34,5 | 33,9 | 33,4 | 32,8 | 32,0 | 31,0 | 30,0 |
146.000 baino gehiago | 38,0 | 37,5 | 37,0 | 36,5 | 35,5 | 34,9 | 34,4 | 34,0 | 33,5 | 32,0 | 31,5 |
200.000 baino gehiago | 40,0 | 39,8 | 39,4 | 39,0 | 38,5 | 38,0 | 37,5 | 35,5 | 34,5 | 33,7 | 33,0 |
280.000 baino gehiago | 42,0 | 41,5 | 41,2 | 40,8 | 40,0 | 39,5 | 39,0 | 37,0 | 36,0 | 35,2 | 34,5 |
350.000 baino gehiago | 43,0 | 42,9 | 42,8 | 42,5 | 41,5 | 41,0 | 40,5 | 38,5 | 37,5 | 36,7 | 36,0 |
Balizko tratamenduei eta horien gaineko eskubideen erabilerari buruzko informazioa emanen da."
Hogei.–71. artikulua, Bat apartatua aldatzea eta Bi.4 apartatuaren bigarren paragrafoa aldatzea:
"Bat.–Atxikipen portzentajeen taula orokorra.
Desgaitasuna duten jarduneko langileei aurreko taularen arabera dagokien atxikipen portzentajea aplikatuko zaie, baina ondoko eskalan ageri diren puntuak kenduta:
URTEKO ETEKINEN ZENBATEKOA | DESGAITASUN MAILA | ||
Zenbateko honetatik | Zenbateko honetara | 100eko 33koa edo handiagoa | 100eko 65ekoa edo handiagoa |
17.000,01 | 23.250 | 5 | 15 |
23.250,01 | 41.250 | 3 | 15 |
41.250,01 | 94.750 | 2 | 8 |
94.750,01 | Hortik gora | 2 | 5 |
Eskala horretan ageri diren murrizketak aplikatzearen ondorioz ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera".
"Halere, aurreko paragrafoan aipatzen den 100eko 15eko gutxieneko atxikipena ez zaie aplikatuko espetxeetan zigortuta daudenek lortutako etekinei, ez eta desgaitasuna dutenen lan harreman bereziek eragindako etekinei ere."
Hogeita bat.–90.1 artikulua, lehen paragrafoa:
"1. Atxikitzaileak eta konturako diru-sarrera egin beharra duenak atxikitako diru kopuruen eta konturako diru-sarreren aitorpena aurkeztu beharko dute, hiruhileko natural bakoitzari dagokionez, eta Nafarroako Foru Ogasunean dirua sartu."
Azken xedapenetako lehenbizikoa.–Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua.
Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 52.1 artikuluaren hirugarren paragrafoa indargabetzen da.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Hala ere, xedapen hauek ondoren aipatzen diren ondorioak izanen dituzte:
1. Hirutik seira bitarteko apartatuek eta bederatzigarrenak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.
2. Zortzigarren eta hogeigarren apartatuek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.
3. Hamargarren, hamabigarren, hamahirugarren eta hamalaugarren apartatuek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak, eta lehenbiziko aldiz aplikatuko zaizkio egun horretatik aurrera 2026. urteari buruz aurkezten diren aitorpen informatiboei.
Iruñean, 2025eko abenduaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2517005
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
