260. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko abenduaren 18an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2026ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2025eko abenduaren 10ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2026ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.

Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 57.6 artikuluak ezartzen duenez, autonomia erkidegoak baimendu beharko ditu irakasleen eta ikertzaileen kostuak, bai eta teknikarien, kudeaketako langileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kostuak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, pertsonal-gastuei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatu bezala. Kostu hori 90.295.186 eurokoa da guztira, eta horietatik 2.806.419 euro María Goyri programari dagozkio, zeina Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioak finantzatzen baitu 1.862.080 eurorekin eta Nafarroako Gobernuak 607.200 eurorekin.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea igor ditzala baimendutako langile gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Kalitate, Ekonomia eta Estrategia errektoreordeari eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera.

Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2516704