260. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

135/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 196 eredua, "Mota guztietako finantza entitateetako kontuei buruzko hileko aitorpen informatiboa, eta kapital higigarriaren etekinen eta mota guztietako finantza entitateetako kontuen ondoriozko kontraprestazioagatik lorturiko errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena".

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 87.1 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluak xedatzen dute, hurrenez hurren, atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko betebeharra dagoela, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera, eta horretarako behar diren aitorpen ereduak onesteko gaikuntza ematen diote tributuen arloko departamentu eskudunari. Bestetik, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 23. artikuluak xedatzen duenez, establezimendu iraunkorrek atxikipenak eta konturako sarrerak egiteko betebeharra dute, Espainiako lurraldean egoitza duten entitateen baldintza berekin.

Ildo horretan, atxikitzaileek eta konturako sarrerak egitera beharturik daudenek aurreko urtean egin dituzten atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztu behar dute, honako hauen arabera: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikulua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua), Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48.2 artikulua (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua) eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 15.2 artikulua (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

Zehazki, kapital higigarriaren etekinen eta mota guztietako finantza entitateetako kontuen ondoriozko kontraprestazioagatik lorturiko errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko, erabiltzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 196 eredua.

Bestetik, finantza entitateetan irekitako mota guztietako kontuei buruzko aitorpen informatiboa aurkezteko betebeharra ezartzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, 62.6 artikuluan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duen abenduaren 23ko 148/2025 Foru Dekretuak, bere artikulu bakarreko hamargarren apartatuan, aipatu 62.6 artikuluaren aldaketa jasotzen du, jarraian azaltzen diren berritasunekin.

Lehenik, informazioa emateko betebeharraren eremu subjektiboa aldatu da, aitorpena egiteko betebeharra dutenen artean sartzeko diru elektronikoko entitateak eta ordainketa entitateak eta, halaber, atzerriko finantza entitateek Espainian dituzten sukurtsalak eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten atzerriko finantza entitateak.

Bigarrenik, aitorpenaren edukia mota guztietako kontuetara zabaldu da, bankuko kontuak eta bankuaz bestelakoak sartuta, zein den ere haien modalitatea edo izena, nahiz eta ordainsaririk, atxikipenik edo konturako sarrerarik ez izan, eta horiei guztien ekitaldiko zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoak adierazi beharko dira. Gainera, identifikatu behar dira kontuen benetako titularrak diren pertsona edo entitateak –Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluan aipatzen direnak–, baita erabiltze-ahala duen beste edozein pertsona ere.

Hirugarrenik, aintzat harturik 196 eredu honen bidez eman beharreko informazioa oso garrantzitsua dela bilketa-jarduketei, zerga iruzurrari aurre egiteari eta zergadunei laguntza zerbitzuak emateari begira, informazioa emateko aldizkakotasuna aldatu da, urtekoa izatetik hilekoa izatera. Halere, urte bakoitzeko azken hileko aitorpenean emanen da abenduaren 31n kontuek duten saldoari buruzko informazioa, urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzkoa eta zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoena.

Orain arte, bi eredu erabili dira Zergaren Erregelamenduko 62.6 artikuluan jasotako betebeharrerako: batetik, 196 eredua, egoiliarrek eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrek mota guztietako finantza entitateetan irekita dituzten kontuen berri emateko; eta, bestetik, 291 eredua, establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarren kontuen berri emateko. Betebehar hori betetzeko era sinplifikatzeko, 196 eredu berrian sartuko da ez-egoiliarren kontuei buruzko informazioa, eta 291 eredua desagertuko da foru agindu honek indarra hartu ondoko aitorpen aldietarako.

Azaldutako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da foru agindu hau onestea, 196 eredu berria onesteko, "Mota guztietako finantza entitateetako kontuei buruzko hileko aitorpen informatiboa, eta kapital higigarriaren etekinen eta mota guztietako finantza entitateetako kontuen ondoriozko kontraprestazioagatik lorturiko errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa, zeinetan eremu subjektiboa, edukia eta aurkezteko epea eguneratu baitira. Ondorioz, indargabetu egiten dira azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua eta urtarrilaren 28ko 19/2015 Foru Agindua, orain arte 196 eta 291 ereduak arautzen zituztenak, hurrenez hurren.

Bestetik, finantza entitateen aurrean interesdun ez-egoiliarren izaera egiaztatze aldera, foru agindu honen lehen xedapen gehigarriak egoitza fiskalaren adierazpena onesten du, zeina II. eranskinean jasoa baitago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.24 eta 90.5 artikuluek eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48.6 artikuluak gaitasuna ematen diote tributuen arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari ezartzeko nola aurkeztu kasuan kasuko eredu informatiboen aitorpena eta sarrera.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, zerga horri buruzko legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina) Ogasuneko ministroari ematen dio gaikuntza konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ere. Era berean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) baimena ematen dio Ogasuneko ministroari hura aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan tributuen arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Aurreko xedapenetan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 196 ereduaren onespena.

196 eredua onesten da, "Mota guztietako finantza entitateetako kontuei buruzko hileko aitorpen informatiboa, eta kapital higigarriaren etekinen eta mota guztietako finantza entitateetako kontuen ondoriozko kontraprestazioagatik lorturiko errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena". I. eranskinean adierazitako edukia izanen du.

2. artikulua. 196 eredua aurkeztu behar dutenak.

1. Nafarroako Foru Ogasunean 196 eredua aurkeztu beharko dute, hileko aitorpen informatiboari dagokionez, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikuluan adierazten diren entitateek (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

2. Halaber, hileko aitorpen informatiboa aurkeztu beharko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, kanpoko transakzio ekonomikoen araudian aipatzen diren entitate erregistratuek, baldin Espainian ez-egoiliarren kontuak irekita badituzte eta horien titularrak ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak badira, establezimendu iraunkorrik gabeak.

Aitorpen informatibo hori aurkeztera beharturik daudenek, zergaren preskripzio aldian, Zerga Administrazioaren eskura gordeko dute ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunen izaera frogatzen duen dokumentazioa, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian aipatzen dena.

3. Nafarroako Foru Ogasunean 196 eredua aurkeztu beharko dute, atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpenari dagokionez, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.1 artikuluaren arabera, mota guztietako finantza entitateetan irekitako kontuen ondoriozko errentak edo kapital higigarriaren etekinak ordaintzen dituzten atxikitzaileek eta konturako sarrerak egitera beharturik daudenek, bete beharrez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 90.2 artikulua, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 48.2 artikulua eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 15.2 artikulua.

3. artikulua. 196 ereduko informazioaren xedea.

1. 196 ereduan aitortuko da, I. eranskineko edukiarekin bat, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikuluan zehazten den informazioa.

Urte natural bakoitzeko azken hileko aitorpenean soilik emanen da abenduaren 31n kontuek duten saldoari buruzko informazioa, urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzkoa eta ekitaldiko zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoena. Aitorpen horretan jakinaraziko da, orobat, aitortuak jakinarazpenetarako duen helbidea eta ustezko abandonuaren adierazlea.

2. Urte natural bakoitzeko azken hilari dagokion 196 ereduan aitortuko da, I. eranskineko edukiarekin bat, urte horretan eginiko atxikipenen eta konturako sarreren laburpena.

4. artikulua. 196 ereduan informazioa emateko aplikatu beharreko erregelak, kontu berak titular bat baino gehiago edo onuradun bat baino gehiago baditu.

Kontu berak titular bat baino gehiago edo onuradun bat baino gehiago baditu, zergapekoek banakatuta eman beharko dute informazioa, alegia, haietako bakoitzari dagozkion errenten edo errendimenduen datuak banakatuta. Banakatze hori egiteko, aintzat hartuko da bakoitzaren partaidetza proportzioa, zeina izanen baita informazioa emateko betebeharra duenak ezagutzen duena agiri fede-emaileetan oinarriturik. Agiri fede-emailerik izan ezean, partaidetza proportzio bera esleituko zaie guztiei, zati berdinetan, aipatu informazioa ematearen ondorioetarako.

Aldiz, azken hiruhilekoko batez besteko saldoei eta abenduaren 31ko saldoei buruzko informazioa, baita ekitaldiko zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoei buruzkoa ere, datu horiek banakatu gabe emanen da; hau da, aitortutako erregistro bakoitzean adierazi beharko dira kontuaren saldoak eta zordunketen eta abonuen guztirako zenbatekoak.

5. artikulua. 196 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.

1. 196 eredua hilero aurkezteko betebeharra dute 2. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan adierazitakoek. Aitorpena zein hilabeteri dagokion, hurrengo hilabete naturalean aurkeztu behar dute.

2. 196 eredua urtero aurkezteko betebeharra dute 2.3 artikuluan adierazitakoek. Aitorpena zein urteri dagokion, hurrengo urte naturalaren urtarrilean aurkeztu behar dute.

6. artikulua. 196 eredua aurkezteko modua.

196 eredua formatu elektronikoan soilik izanen da eskuragarria eta modu elektronikoan aurkeztu beharko da, Internet bidez, 8. eta 9. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

7. artikulua. 196 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 196 eredua elektronikoki:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Zergen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).

8. artikulua. 196 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.

196 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) izan beharko du.

b) Aurkezpen elektronikoa egiteko, men eginen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait zerga aitorpen modu telematikoan aurkeztera behartzen duten kasuak.

9. artikulua. 196 eredua modu elektronikoan aurkezteko prozedura.

1. 196 eredua aurkezteko, mezu informatikoak bidaliko dira 196 eredua aurkezteko izapidean gaitutako web-zerbitzuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

Mezu horiek 10. artikuluan ezarritako edukia, formatua eta diseinua izanen dituzte.

2. Osorik dauden aitorpenak baizik ez dira onartuko.

10. artikulua. Mezu informatikoen edukia, formatua eta diseinua.

Aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatikoak bat etorriko dira I. eranskinean agertzen den edukiarekin, eta haien formatua eta diseinua Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, agertzen direnak izanen dira.

Lehen xedapen gehigarria. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun izaera nola frogatu, ez-egoiliarren kontuetako etekinen gaineko atxikipena egin beharretik salbuesteko.

Ez-egoiliarren kontuen etekinen gaineko atxikipena egin beharretik salbuesteko baino ez (horri buruzkoa da martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategineko 14.1.f) artikulua), ez-egoiliarrak diren zergadunek (testu bategineko 5. artikuluan definituak), baldin eta, establezimendu iraunkorrik gabe, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergatik salbuetsitako errentak lortzen badituzte Espainiako Bankuak eta kanpoko transakzio ekonomikoen araudian aipatzen diren gainerako entitate erregistratuek ordaindutako ez-egoiliarren kontuen etekin gisa, ez-egoiliarrak direla frogatuko dute entitate horietan. Horretarako, adierazpen bat eginen dute, non azalduko baitute beste estatu batean dutela egoitza fiskala, aipatu testu bategineko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ez dutela establezimendu iraunkorrik Espainian; gainera, konpromisoa hartu beharko dute aipatu entitateei inguruabar horietako edozein aldaketaren berri emateko.

Aurreko paragrafoan aipatzen den adierazpena foru agindu honen II. eranskineko adierazpen ereduari egokituko zaio, eta kontua ireki eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da dagokion entitatean. Orobat, adierazpen eredu hori erabiliko da aldez aurretik adierazitako edozein inguruabarretan gertatzen diren aldaketen berri emateko aipatu entitateei.

Xedapen honetan aipatzen den adierazpenak mugagabeko epean izanen du balioa, non ez den aldaketaren bat gertatzen adierazi diren inguruabarretan, eta haren berri ematen dagokion entitateari; kasu horretan, eta une horretatik aurrera, adierazpenak ez du baliorik izanen.

Aurreko lehen lerroaldean aipatu entitateek Zerga Administrazioarentzat gorde beharko dituzte adierazpen horiek eta haien euskarri diren dokumentuak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 55. artikuluan aipatzen den preskripzio aldian.

Orobat, adierazpenek balio bera izanen dute horietarako erabiltzen baldin badira Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bere Interneteko atarian, finantza kontuen informazio truke automatikorako sistema komun eta estandarizatuaren ondorioetarako (CRS), egoitza fiskalari buruz argitaratzen dituen inprimakiak, behar diren egokitzapenak eginda, izan behar baitute azaroaren 13ko 1021/2015 Errege Dekretuaren eranskineko I. ataleko 2. apartatuan zehaztutako edukia (errege dekretu horrek zenbait finantza konturen titulartasuna edo kontrola dutenen egoitza fiskala identifikatzeko betebeharra ezartzen du, bai eta kontu horiei buruz informatzekoa ere, elkarren laguntzaren esparruan) eta, gainera, berariaz aipatu behar baitute kontua ez dela Espainiako lurraldean dagoen establezimendu iraunkor batena. Halaber, balio bera izanen dute finantza erakundeek berek ondorio beretarako prestatzen dituzten ereduekin eginiko adierazpenek, baldin eta esandako aipamen eta baldintza horiek badituzte.

Aurrekoa galarazi gabe, egoitzako herrialdeko zerga agintaritzek eginiko ziurtagiri baten bidez frogatzen ahalko da, kasuan kasuko entitatearen aurrean, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun izaera.

Bigarren xedapen gehigarria.–Herrialdeen eta lurraldeen kodeak.

Azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskineko "herrialdeen edo lurraldeen kodeak" aipatzen diren orotan, ulertu behar da direla herrialdeen eta lurraldeen kodeen zerrenda onesten duen abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean agertzen direnak.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

2026ko ekitaldiko aitorpenetarako eta ondokoetarako ondorioekin, indarrik gabe geldituko dira:

–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua; haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako, sozietateen gaineko zergarako eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako 196 eredua onetsi zen: "Ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errenten atxikipen eta konturako sarrerak, barne daudela aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarrituak eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteroko aitorpen informatiboa".

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 28ko 19/2015 Foru Agindua; haren bidez, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen gaineko informazio aitorpena" izeneko 291 eredua onetsi zen, bai eta hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta lehenbizikoz aplikatuko zaie 2026ko urtarrilari dagozkion aitorpenei, hots, 2026ko otsailean aurkeztuko direnei.

Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

I. ERANSKINA.–196 EREDUA. MOTA GUZTIETAKO FINANTZA ENTITATEETAKO KONTUEI BURUZKO HILEKO AITORPEN INFORMATIBOA, ETA KAPITAL HIGIGARRIAREN ETEKINEN ETA MOTA GUZTIETAKO FINANTZA ENTITATEETAKO KONTUEN ONDORIOZKO KONTRAPRESTAZIOAGATIK LORTURIKO ERRENTEN GAINEKO ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN URTEKO LABURPENA

Foru agindu honetan xedatutakoa betez Nafarroako Foru Ogasunari igortzen zaizkion mezu informatikoek ondoren azaltzen den informazioa izanen dute.

Hileko aurkezpena aitortu behar den informazio guztiari buruzkoa izanen da, eta «Jakinarazpenmota» eremuan «alta» gakoa adierazi behar da, aurreko hilabeteetan jakinarazia izan zein ez. «Jakinarazpenmota» eremuan, «aldaketa» eta «baja» gakoak erabiliko dira oker igorri diren erregistroak aldatzeko edo baliogabetzeko, horretarako soilik; alegia, zuzenketak egiteko erabiltzen dira.

I.–Alta eta aldaketa mezuen erregistro eremuak eta zehaztapen funtzionalak.

LEGENDA

EREMUA

*

Nahitaezko eremua

(N) =

Talde errepikakorra

Beltzez =

Aukerako eremua

Hautapen-eremua

BLOKEA

DATUAK/MULTZOA

DATUAK/

MULTZOA

DATUAK/

MULTZOA

DATUAK/

MULTZOA

DATUAK/

MULTZOA

DESKRIBAPENA

FORMATUA LUZERA ZERRENDA

Goiburua*

Eredua*

Aitorpenaren eredua.

Zenbakizkoa (3)

Ekitaldia*

Ekitaldia.

Zenbakizkoa (4)

Aldia*

Aldia.

Alfanumerikoa (2)

Z2

Bertsioa*

Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioaren identifikazioa.

Alfanumerikoa (3)

Z0

Aitortzailea*

Izena*

Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietate izena.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortzailearen IFZaren identifikazioa.

IFZformatua (9)

Harremanetarako

Telefonoa*

Harremanetarako pertsonaren telefono zenbakia.

Zenbakizkoa (12).

DeiturakIzena*

Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

Alfanumerikoa (120)

Aitortua* (N)

JakinarazpenMota*

Eragiketa mota: alta, baja edo aldaketa.

Alfanumerikoa (2)

Z1

ErregistroIDa*

Xehetasun erregistroaren identifikatzailea.

Alfanumerikoa (50)

AitortuarenDatuak*

Nortasuna*

Aitortuaren nortasuna zehazteko gakoa.

Alfabetikoa (1)

Z16

Izena*

Aitorpenaren xede diren pertsona edo entitate titularren, baimenduen edo onuradunen izen-deiturak edo sozietate-izen osoa.

Alfanumerikoa (120)

EzEgoiliarra*

EzEgoiliarGakoa*

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarra den zehazteko gakoa.

Alfanumerikoa (1)

Z13

DokMota

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan soilik beteko da eremu hau, titularra ez-egoiliarra dela frogatzeko erregistratutako entitatean aurkeztu den agiriaren arabera (Kanpoko transakzio ekonomikoei buruzko abenduaren 20ko 1816/1991 Errege Dekretuaren 2.3 artikuluan ezarritakoaren arabera).

Alfanumerikoa (1)

Z14

IFZa*

Aitortuaren IFZaren identifikatzailea.

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan, eremu hau nahitaezkoa izanen da Espainian IFZ bat esleitua badute.

IFZformatua (9)

BestelakoIDa*

HerrialdeKodea

Aitortutako identifikazio agiriari loturiko herrialdearen kodea.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z4

IDMota*

Identifikazio mota zehazteko kodea.

Alfanumerikoa (2)

Z5

IDa*

Agiriaren identifikazio zenbakia.

Alfanumerikoa (20)

Aitortua* (N)

AitortuarenDatuak*

EzBehartua*

Eremu hau markatuko da aitortuaren identifikaziorik izan ezean, dela ustez abandonaturik dagoen kontu bat, edo aldi batez IFZrik ez izateagatik 8/2010 Foru Dekretuaren 12.3 artikuluko kasua gertatzen delako (8/2010 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena).

Alfanumerikoa (1)

Z19

TINa

HerrialdeKodea

Aitortuaren identifikazio agiriari loturiko herrialdearen kodea.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes).

Z4

IDTINa*

Egoitzako herrialdean esleitua duen identifikazio fiskaleko zenbakia (TINa).

Alfanumerikoa (20)

Eremu hau nahitaezkoa izanen da establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan, egoitzako herrialdean zerga ondorioetarako identifikazio fiskaleko zenbaki bat esleitzen den herrialde edo lurraldeetan.

Aitortua ez-egoiliarra bada Espainiako lurraldean, eremu honetan adierazten ahalko da beste herrialde edo lurralde batean esleitua duen TINa.

Jaioteguna

Eremu hau establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan beteko da, pertsona fisikoak direnean soilik, eta haien jaioteguna adieraziko da.

Data (UUUUHHEE)

Jaiolekua

Herria/Hiria*

Eremu hau establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan beteko da, pertsona fisikoak direnean soilik, eta haien jaiolekua adieraziko da.

Alfanumerikoa (120)

HerrialdeKodea*

Eremu hau establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan beteko da, pertsona fisikoak direnean soilik, eta haien jaiolekua adieraziko da.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes). Z4

Ordezkaria

Izena*

Aitortuaren legezko ordezkariaren izen-deiturak edo sozietate-izena.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortuaren legezko ordezkariaren IFZa.

IFZformatua (9)

Salbuespena*

1 zenbakia paratuko da, baldin eta aitortua sartzen bada benetako titularra identifikatzeko betebeharretik salbuetsita dauden kasuetako batean (Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluan zehaztutakoaren arabera). Bestela, 2 zenbakia paratuko da.

2 zenbakia paratuz gero, nahitaez bete beharko dira benetako titularrari edo benetako titularrei buruzko eremuak.

Alfanumerikoa (1)

Z17

BenetakoTitularra

(N)

Izen-deiturak*

Benetako titularraren izen-deiturak.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Benetako titularraren IFZaren identifikatzailea.

IFZformatua (9)

HerrialdeKodea

Aitortutako identifikazio agiriari loturiko herrialdearen kodea.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z4

BestelakoIDa*

IDMota*

Identifikazio mota zehazteko kodea.

Alfanumerikoa (2)

Z5

IDa*

Agiriaren identifikazio zenbakia.

Alfanumerikoa (20)

Jaioteguna

Eremu hau ez-egoiliarren kasuan soilik beteko da (IDMota identifikazioa badute), eta haien jaioteguna adieraziko da.

Data (UUUUHHEE)

Jaiolekua

Herria/Hiria*

Eremu hau ez-egoiliarren kasuan soilik beteko da (IDMota identifikazioa badute), eta haien jaiolekua adieraziko da.

Alfanumerikoa (120)

HerrialdeKodea*

Eremu hau ez-egoiliarren kasuan soilik beteko da (IDMota identifikazioa badute), eta haien jaiolekua adieraziko da.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z4

JakinarazpenetarakoHelbidea¹

BideMota

Kontuaren operatibatik heldu den dokumentazioa zer tokitara igortzen den, hura adieraziko da; edo, halakorik ezean, aitortuaren egoitzara. Bide motarako, bide motaren kode normalizatua adieraziko da, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) araberakoa. Eremu hau nahitaezkoa da udalerri nazional batean kokatutako egoitza bat jakinarazten bada.

Alfanumerikoa (5)

BideIzena*

Bide publikoaren izen osoa adieraziko da.

Alfanumerikoa (50)

NumerazioMota*

Bide publikoaren numerazio mota adieraziko da.

Alfanumerikoa (3)

Z6

HigiezinZenbakia

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

Zenbakizkoa (5)

ZenbakiarenKalifikatzailea

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS, BIK, BER, ZAH, etab.).

Alfanumerikoa (3)

Blokea

Blokea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Ataria

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Eskailera

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

SolairuaPisua

Solairua edo pisua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Atea

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Aitortua* (N)

AitortuarenDatuak*

JakinarazpenetarakoHelbidea¹

Osagarria

Helbidearen datu osagarriak adieraziko dira (urbanizazioa, merkataritza gunea...).

Alfanumerikoa (40)

UdalerriNazionala*

Izena

Udalerriaren izena adieraziko da.

Alfanumerikoa (30)

Kodea*

Udalerriaren kodea adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) normalizatutakoa.

Zenbakizkoa (5)

ProbintziaKodea*

Probintziaren kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (2)

Z7

PostaKodea

Egoitzaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

Zenbakizkoa (5)

HelbideaAtzerrian*

HerrialdeKodea*

Aitortutako egoitzaren herrialde edo lurralde kodea beteko da.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z4

Probintzia

Eremu honetan adieraziko da egoitza dagoen probintziaren, erregioaren, estatuaren, departamentuaren edo beste edozein azpibanaketa politiko edo administratiboren izena.

Alfanumerikoa (30)

PostaKodea (ZIPCode)

Egoitzari dagokion posta kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (30)

Herria/Hiria*

Egoitzari dagokion posta kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (120)

KontuarenErregistroa*

Gakoa*

Aitortuaren izaera identifikatuko da.

Alfabetikoa (1)

Z3

Mota*

Dagokion kodea identifikatuko da, informazioko kontuaren motaren arabera.

Alfanumerikoa (1)

Z8

TitularKop*

Adieraziko da kontuaren titularren kopurua, aitorpenaren aldian uneren batean titular izan diren guztiak zenbatuta.

12. hilabeteko aitorpenean, urte naturalari buruzkoa izanen da informazioa.

Zenbakizkoa (3)

AltaGakoa*

Dagokion kodea identifikatuko da, informazioko kontuaren arabera.

Alfanumerikoa (1)

Z9A/Z9B

KontuarenData

Irekiera

Kontuaren irekiera data adieraziko da, 2008/01/01etik aurrera ireki bada. Kontua ireki zeneko egunaren aldia eta aitorpenaren xedekoa desberdinak izanik ere bete beharko da eremu hau.

Data (UUUUHHEE)

Itxiera

Kontuaren itxiera data adieraziko da, aitorpenaren xedeko aldian itxi bada.

12. hilabeteko aitorpenean, urte naturalean itxi diren kontuei buruzko informazioa emanen da.

Data (UUUUHHEE)

BaimenduarenData².

(N)

Baimena

Kontuetan baimendurik badago soilik beteko da eremu hau, eta adieraziko da zer egunetan eman zen kontua erabiltzeko eta xedatzeko baimena.

Data (UUUUHHEE)

Errebokatzea

Kontuetan baimendurik badago soilik beteko da eremu hau, eta adieraziko da zer egunetan errebokatu zen kontua erabiltzeko eta xedatzeko baimena.

Data (UUUUHHEE)

Abandonua

Adieraziko da ustez abandonaturik dagoen kontua den ala ez, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 16. artikuluarekin bat, aitortuak identifikatzeko arazoak dituena.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Alfabetikoa (1)

Z10

IDa*

IBANa*

Aitorpenaren xede den kontuaren IBANa adieraziko da.

Alfanumerikoa (34)

BestelakoIDa*

IDMota*

Kontua dagokion gakoaren arabera identifikatuko da.

Alfanumerikoa (1)

Z11

IDa*

IBANik izan ezean, aitorpenaren xede den kontua identifikatzen duen kodea adieraziko da, aurreko eremuan adierazitakoaren araberakoa.

Alfanumerikoa (20)

SWIFTa

Aitorpenaren kontua zer finantza entitate edo sukurtsaletakoa den, haren SWIFT kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (11)

Moneta*

Banku-kontuan erabiltzen den monetaren gakoa adieraziko da.

Alfabetikoa (1)

Z12

PartaidetzaPortzent

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Adieraziko da aitortuak zer partaidetza portzentaje duen lortutako errenta edo errendimendua sortu duen kontuan.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (3,2)

GuztizkoSaldoak

4HBatezBestekoSaldoa*

Azken hiruhilekoko batez besteko saldoa adieraziko da, aitortuaren gakoa edozein dela ere.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Abenduaren31koSaldoa*

Kontuak abenduaren 31n duen saldoaren zenbatekoa adieraziko da, aitortuaren gakoa edozein dela ere.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

AbonuakGuztira*

Adieraziko da urtean, guztira, kontuan izan diren abonuen zenbatekoa, kontuko hartzekoen aldeko idatzoharren baturak (abonuen batura) egiten duen urteko guztizko zenbatekoa hartuta.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Aitortua* (N)

KontuarenErregistroa*

GuztizkoSaldoak

KarguakGuztira*

Adieraziko da urtean, guztira, kontuan izan diren karguen zenbatekoa, kontuko zorren aldeko idatzoharren baturak (karguen batura) egiten duen urteko guztizko zenbatekoa hartuta.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

DiruzkoEtekinak

(N)

Zenbatekoa*

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Adieraziko da lortutako errenta edo etekinaren zenbatekoa eurotan (edo haren kontrabalioa, kontua dibisetan den kasuetan).

Lortutako errenta edo etekinaren aitortu bat baino gehiago direnean, haietako bakoitzarentzat adieraziko da egozten zaion banakako zenbatekoa, duen partaidetzaren araberakoa.

Kontu bati lotutako ezarpen eta/edo berritze bat baino gehiago dauden kasuetan, zeinu bereko etekinak eta atxikipenak erregistro bakarrean metatuko dira, edo aitortutako kopuruaren arabera behar direnetan.

Zenbateko horren parte izanen dira, halaber, kapital higigarriaren etekin negatiboak, merkataritza sustapenetako baldintzak ez betetzeagatiko penalizazio gisa lortzen direnak mota guztietako finantza entitateetan kontuak izatearen ondorioz; eta horiek erregistro independente batean adieraziko dira aitortu bakoitzeko.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Atxikipena*

Salbuespena*

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek establezimendu iraunkorrik gabe ez-egoiliarren kontuetan lortutako etekinak salbuetsita daude atxikipenetik, baldin entitate erregistratuetan frogatzen bada salbuetsita izateko eskubidea; horretarako, foru agindu honen xedapen gehigarri bakarrean zehaztutako adierazpen edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Agiri hori aurkezten ez bada, edo berritzen ez bada, atxikipena eginen da.

Eremu honetan dagokion gakoa paratuko da, adierazteko kontuaren etekinen gainean atxikipenik egin den ala ez. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan, egin diren atxikipenak, halakorik izan bada, ez dira sartuko 196 ereduan, eta 296 ereduan emanen da haiei buruzko informazioa.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Alfanumerikoa (1)

Z15

LurraldeBerezia*

‘1’ zenbakia paratuko da, baldin eta, Ceutan edo Melillan lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea dutenak (aipatu legea Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzkoa da eta hein batean aldatzen ditu Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko zergei buruzko legeak), ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. ‘2’ zenbakia paratuko da, baldin eta beste lurralde berezi batzuk badira. ‘0’ zenbakia paratuko da, aurrekoak ez diren kasuetan.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa (1)

Z18

Oinarria

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Atxikipen oinarriaren zenbatekoa adieraziko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Zenbatekoa

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Egiaz atxikitako zenbatekoa adieraziko da. Aitortu bat baino gehiago badira, haietako bakoitzarentzat adieraziko da egiaz atxikitako zenbatekoa, duen partaidetzaren araberakoa.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

GauzazkoEtekinak

Zenbatekoa*

Gauzazko ordainketen balorazioa adieraziko da. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergadunen kasuan, hauxe izanen da balorazioa: merkatuko prezioa gehi kontura egindako sarrera, errentaren aitortuari egotzi ez bazaio.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau.

Lortutako errenta edo etekinaren aitortu bat baino gehiago direnean, haietako bakoitzarentzat adieraziko da egozten zaion banakako zenbatekoa, duen partaidetzaren araberakoa.

Kontu bati lotutako ezarpen eta/edo berritze bat baino gehiago dauden kasuetan, etekinak eta konturako sarrerak erregistro bakarrean metatuko dira, edo aitortutako kopuruaren arabera behar direnetan. Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

KontSar*

Salbuespena*

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek establezimendu iraunkorrik gabe ez-egoiliarren kontuetan lortutako etekinak salbuetsita daude konturako sarrerak egitetik, baldin entitate erregistratuetan frogatzen bada salbuetsita izateko eskubidea; horretarako, foru agindu honen xedapen gehigarri bakarrean zehaztutako adierazpen edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Agiri hori aurkezten ez bada, edo berritzen ez bada, konturako sarrera eginen da.

Eremu honetan dagokion gakoa paratuko da, adierazteko kontuaren etekinen gainean konturako sarrerarik egin den ala ez. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan, egin diren konturako sarrerak, halakorik izan bada, ez dira sartuko 196 ereduan, eta 296 ereduan emanen da haiei buruzko informazioa.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Alfanumerikoa (1)

Z15

Aitortua* (N)

KontuarenErregistroa*

GauzazkoEtekinak

LurraldeBerezia*

‘1’ zenbakia paratuko da, baldin eta, Ceutan edo Melillan lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea dutenak (aipatu legea Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzkoa da eta hein batean aldatzen ditu Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko zergei buruzko legeak), ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

‘2’ zenbakia paratuko da, baldin eta beste lurralde berezi batzuk badira. ‘0’ zenbakia paratuko da, aurrekoak ez diren kasuetan.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa (1)

Z18

Oinarria

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Konturako sarreraren oinarriaren zenbatekoa adieraziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Zenbatekoa

Aitortuaren gakoak N, T, U edo B badira soilik beteko da eremu hau. Egiaz eginiko konturako sarrera adieraziko da.

Aitortu bat baino gehiago badira, haietako bakoitzarentzat adieraziko da egiaz egindako konturako sarreren zenbatekoa, duen partaidetzaren araberakoa.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau 12. aldian soilik beteko da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

(¹) Jakinarazpenetarako helbidearen eremua eta haren azpieremuak 12. aldian soilik beteko dira, aitortuaren gakoak A ez diren kasuetan.

(²) Aitorpenaren xede den hilean gertatu badira bai baimena bai haren errebokatze edo deuseztatzea, daten bi eremuak beteko dira. Aitorpenaren xedeko hilean, kontu bererako eta baimendu berarekin loturik ondoz ondoko baimenak eta errebokatzeak gertatu badira, hil horretan izan diren baimenen aldiak adina erregistro aurkeztuko dira, eta haietako bakoitzaren daten eremuak beteko dira, aurreko paragrafoen arabera.

II.–Zerrenda motako eremuetan onartutako gakoak eta balioak.

Z0-BertsioIDa170E.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1.0

Informazioa trukatzeko erabilitako eskemaren egungo bertsioa.

Z1-Jakinarazpen mota.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

A0

Erregistroaren alta.

A1

Aldaketa (erregistroko akatsen zuzenketa).

A2

Erregistroaren baja.

Z2-Aldia.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

01

Urtarrila.

02

Otsaila.

03

Martxoa.

04

Apirila.

05

Maiatza.

06

Ekaina.

07

Uztaila.

08

Abuztua.

09

Iraila.

10

Urria.

11

Azaroa.

12

Abendua.

Z3-Aitortuaren gakoa.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

T

Jabari osoko titularra.

U

Gozamenduna.

O

Jabe soila.

B

Beste onuradun bat.

A

Baimendua.

N

Finantza entitateari IFZa jakinarazi ez dion titularra, finantza entitateak inguruabar horri jakinarazi badio Zerga Administrazioari 195 ereduaren bidez.

Z4-Herrialdearen kodea.

Informazioa emateko, erabiliko da abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean agertzen den herrialdeen eta lurraldeen kodeen zerrenda (agindu haren bidez onetsi zen egoitza fiskalaren adierazpena, kreditu entitateekiko eragiketetan identifikazio fiskaleko zenbakia jakinarazi beharretik salbuesteko, baita herrialdeen eta lurraldeen kodeen zerrenda ere).

Z5-Identifikazio motak.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

02

BEZ-IFZa.

03

Pasaportea.

04

Egoitzako herrialdean duen identifikazio fiskaleko zenbakia (TINa).

05

Egoitza ziurtagiria.

06

Froga balioa duen beste agiri bat.

07

BIC kodea (BANK IDENTIFIER CODE).

08

LEI kodea (LEGAL ENTITY IDENTIFIER).

Z6-Numerazio motak (JakinarazpHelbidea).

BALIOAK

DESKRIBAPENA

ZK.

Zenbakia.

KM

Kilometroa.

Z.G.

Zenbakirik gabe.

BES

Beste bat.

Z7-Probintziaren kodea.

Adieraziko dira probintziari dagozkion bi digituak edo, kasua bada, hiri autonomoarenak, hurrengo zerrendaren arabera (egoitza atzerrian denean izan ezik, kasu horretan 99 gakoa adierazi behar baita):

BALIOAK

DESKRIBAPENA

01

ARABA.

02

ALBACETE.

03

ALACANT.

04

ALMERÍA.

05

ÁVILA.

06

BADAJOZ.

07

BALEAR UHARTEAK.

08

BARTZELONA.

09

BURGOS.

10

CÁCERES.

11

CÁDIZ.

12

CASTELLÓ.

13

CIUDAD REAL.

14

KORDOBA.

15

CORUÑA.

16

CUENCA.

17

GIRONA.

18

GRANADA.

19

GUADALAJARA.

20

GIPUZKOA.

21

HUELVA.

22

HUESCA.

23

JAÉN.

24

LEÓN.

25

LLEIDA.

26

ERRIOXA.

27

LUGO.

28

MADRIL.

29

MÁLAGA.

30

MURTZIA.

31

NAFARROA.

32

OURENSE.

33

ASTURIAS.

34

PALENTZIA.

35

LAS PALMAS.

36

PONTEVEDRA.

37

SALAMANCA.

38

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik).

39

KANTABRIA.

40

SEGOVIA.

41

SEVILLA.

42

SORIA.

43

TARRAGONA.

44

TERUEL.

45

TOLEDO.

46

VALENTZIA.

47

VALLADOLID.

48

BIZKAIA.

49

ZAMORA.

50

ZARAGOZA.

51

CEUTA.

52

MELILLA.

53

LA PALMA UHARTEA.

Z8-Kontu motak.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Kontu korrontea.

2

Aurrezki kontua.

3

Eperako ezarpenak.

4

Finantza kontuak.

5

Kreditu kontuak.

6

Kontratu finantzario atipikoetan jasandako kontuak.

7

Ordainketa kontuak.

8

Diru elektronikoko kontuak.

9

Beste kontu batzuk.

Z9A-Altaren gakoa (urtarriletik azarora bitarteko aldiak).

BALIOAK

DESKRIBAPENA

0

Lehendik zegoen kontua, aurre-aurreko hilarekiko.

1

Aitorpenaren hilean alta eman zaion kontua.

2

Aitorpenaren hilean itxi den kontua.

3

Alta eta itxiera aitorpenaren hilean izan dituen kontua.

4

Aitorpenaren hilean izaera aldaketa izan duen kontua, titular egoiliar batena izatera pasatuz.

5

Aitorpenaren hilean izaera aldaketa izan duen kontua, titular ez-egoiliar batena izatera pasatuz.

6

Aitorpenaren hilean alta eman zaion kontua, finantza entitatearen bat-egitearen edo berregituratzearen ondorioz.

7

Aitorpenaren hilean izaera aldaketa izan duen kontua, 4 eta 5 gakoetan azaldutakoez bestelako inguruabarrengatik.

Z9B-Altaren gakoa (abendua).

BALIOAK

DESKRIBAPENA

0

Lehendik zegoen kontua, aurre-aurreko urtearekiko.

1

Aitorpenaren urtean alta eman zaion kontua.

2

Aitorpenaren urtean itxi den kontua.

3

Alta eta itxiera aitorpenaren urtean izan dituen kontua.

4

Aitorpenaren urtean izaera aldaketa izan duen kontua, titular egoiliar batena izatera pasatuz.

5

Aitorpenaren urtean izaera aldaketa izan duen kontua, titular ez-egoiliar batena izatera pasatuz.

6

Aitorpenaren urtean alta eman zaion kontua, finantza entitatearen bat-egitearen edo berregituratzearen ondorioz.

7

Aitorpenaren urtean izaera aldaketa izan duen kontua, 4 eta 5 gakoetan azaldutakoez bestelako inguruabarrengatik.

Z10-Abandonua.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

B

Ustez abandonatua.

E

Ez da ustez abandonatua.

Z11-IDMota Kontu Kodea.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Entitatearen barnekoa ez den kontua.

2

Entitatearen barneko kontua.

Z12-Moneta.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

E

Euroak.

D

Dibisak.

Z13-Egoiliar izaeraren adierazlea.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Beste egoera batzuk (egoiliarrak eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrak).

2

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarra.

Z14-Egoiliarra ez izatearen egiaztagiria.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Espainiako agintaritza kontsularrak egindako ziurtagiria, pertsona fisiko espainiarrei emana.

2

Egoiliar izaeraren ziurtagiri negatiboa, agintaritza eskudunak egin eta pertsona fisiko atzerritarrei emana.

3

Egoitza atzerrian duten pertsona juridikoen izaera eta egoitza frogatzen dituen dokumentu fede-emailea.

4

Nortasun txartela, Kanpo Arazoetarako Ministerioak Espainian egiaztatuta dauden atzerriko diplomatikoei eta atzerriko enbaxadetan eta kontsuletxeetan edo Espainian dauden nazioarteko erakundeetan zerbitzuak egiten dituztenei emana.

5

Beste batzuk.

6

Egoitzako herrialdeko zerga agintaritzak egindako ziurtagiria edo adierazpena, esaten duena Espainiako edo atzerriko pertsona fisikoek establezimendurik gabeko ez-egoiliarren izaera dutela.

Z15-Atxikipenaren edo konturako sarreraren adierazlea.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Ez da atxikipenik edo konturako sarrerarik egin.

2

Atxikipena edo konturako sarrera egin da.

Z16-Nortasunaren gakoa.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

F

Pertsona fisikoa.

J

Pertsona juridikoa.

Z17-Identifikatzeko salbuespena.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Deklaratu da salbuetsia dagoela benetako titularra identifikatzeko betebeharretik.

2

Deklaratu da ez dagoela salbuetsia benetako titularra identifikatzeko betebeharretik.

Z18-Lurralde berezia.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Ceuta eta Melilla.

0

Gainerako kasuak.

2

Egoera bereziko beste lurralde batzuk.

Z19-Ez behartua.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Ustez abandonaturik dagoen kontua.

2

Aldi batez IFZrik gabe deklaratu da (otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuaren 12.3 art.)

II. ERANSKINA.–Egoitza fiskalaren adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2517147