6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
TULEBRASKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta
Tulebrasko Ureztatzaileen Elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten die elkarteko kideei. 2025eko otsailaren 12an eginen da, Tulebrasko jarduera-aretoan (Tuterako errepidea 14). Lehenengo deialdia 18:45ean izanen da, eta nahikoa boto biltzen ez badira, bigarren deialdia eginen da, 19:00etan. Gai-zerrenda hau jorratuko da:
Gai-zerrenda:
1.–Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta, egoki bada, onestea.
2.–2024. urteko ekitaldia aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
3.–2025erako aurrekontua aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
4.–2024ko kanpainako ureztatzeen laburpena eta Val urtegiaren egoera.
5.–2025eko kanpainako ureztatzeen egutegia.
6.–Kide bat hautatzea Gobernu Batzorderako.
7.–Galde-eskeak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tulebrasen, 2025eko urtarrilaren 16an.–Elkarteko burua, Martín Baigorri Jarauta.
Iragarkiaren kodea: P2501636