2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 874. eta 875. lurzatietan. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2024ko irailaren 12an egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Honako hau ezartzen du xedapen-zatiak:
1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 874. eta 875. lurzatietan, Villatuertako arau subsidiarioen AR-1 sektorearen eremuan baitaude. Jorge Iriberri Romerok eta Patricia Gorricho Aramendíak sustatua.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behin betiko onespen erabakia eta hark ezartzen duen araudia.
3. Erabakiaren berri ematea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat bidaltzea.
Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.
Villatuertan, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2500745