26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-15 unitatean. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko urriaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Pisos Mendavia SLk sustatua, aldaketa puntuala egiteko Mendabiako Plan Orokorrean, UE-15 unitatearen esparruan.

Dagokion iragarkia argitaratu zen 2023ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2023ko urriaren 16an, eta ez zen aurkeztu haren aurkako alegaziorik. Hortaz, Udalbatzak, 2024ko abenduaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako Hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500372