2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Haur hezitzaileen lanpostuetarako izendapenak
Tafallako Udaleko alkatearen 2025eko urtarrilaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzearen bidezkotasuna haur-hezitzailearen lanpostuak betetzeko, eta lanpostuak esleitzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesuaren esparruan, bat etorriz Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin.
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.
2024ko abenduaren 23an emandako ebazpen baten bidez, onetsi zen Milka Arriaga Torres andreak eginiko eskaera, ezinbertzeko kausa alegatuta. Hala, eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea eten egin zaio, aipatutako inguruabarra desagertu arte.
Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoa egitea honako hauei, haur eskolako hezitzailearen lanpostua betetzeko;
M.ª CRUZ DÍAZ BARBARIN
CRISTINA MATEO ÚRIZ
KATIXA ARIZMENDI GONZÁLEZ
AMAYA JIMENEZ VELASCO
ALICIA ORZANCO PERELLO
LAURA ETXEBERRIA TORRECILLA
SILVIA M.ª GARCÍA ALBA
IKERNE CEBERIO ALONSO
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
–Gaztelaniazko plazak:
ORDENA-ZENBAKIA | IZENA | PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
2. | DÍAZ BARBARIN, M.ª CRUZ | 06.4.3 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
3. | MATEO ÚRIZ, CRISTINA | 06.4.4 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
4. | ARIZMENDI GONZÁLEZ, KATIXA | 06.4.5 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
5. | JIMÉNEZ VELASCO, AMAIA | 06.4.6 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
6. | ORZANCO PERELLÓ, ALICIA | 06.4.7 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
–Euskarazko plazak:
ORDENA- ZENBAKIA | IZENA | PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
7. | ETXEBERRIA TORRECILLA, LAURA | 06.4.9 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
8. | GARCIA ALBA, SILVIA MARIA | 06.4.10 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
9. | CEBERIO ALONSO, IKERNE | 06.4.11 | Haur eskolako hezitzailea | C | Lan-kontratuduna | Osoa |
Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiek 2025eko urtarrilaren 22an sinatu beharko dute dagokien lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Tafallako Udaleko Langileria Unitateari, Zerbitzu Soziokulturalak-Haur Eskola Alorrari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2500829