26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostu hauetarako izendapenak: zuzendaria, musika irakaslea (tronpetako espezialitatea tronpako oinarrizko ezagutzekin) eta musika irakaslea (tronboiko espezialitatea, bonbardinoko oinarrizko ezagutzekin)

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta honako lanpostuak esleitzea;

–Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 16an eman 158 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Silvia María García Albari lan-araubideko kontratu finkoa egitea Tafallako Udalean, haur eskolako zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

06.4.1

Haur eskolako zuzendaria

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko urtarrilaren 21ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 16an eman 160 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Iñigo Remírez de Ganuza Valenciari lan-araubideko kontratu finkoa egitea Tafallako Udalean, tronpetako espezialitateko (tronparen oinarrizko ezagutzekin) musika irakaslearen lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

06.5.13

Musika irakaslea, tronpetako espezialitatea (tronpako oinarrizko ezagutzak)

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko urtarrilaren 21ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 16an eman 161 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Alberto Mediavilla Fernándezeri lan-araubideko kontratu finkoa egitea Tafallako Udalean, tronboiko espezialitateko (bonbardinoaren oinarrizko ezagutzak) musika irakaslearen lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

06.5.12

Musika irakaslea, tronboiko espezialitatea (bonbardinoko oinarrizko ezagutzak)

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko urtarrilaren 21ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2500828