2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, laneko harremanen arduradun lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko
Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau eman du 2025eko urtarrilaren 21ean:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Laneko Harremanen Arduradun lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 2024ko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
–Onartutako izangaiak:
Bat bera ere ez.
–Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b apartatuetako betekizunak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**4176*** | CIAURRIZ AIZPURUA, IDOIA |
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2500845