2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, musika eskola bereziko irakasle lanpostu 1, piano espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako musika eskola bereziko irakasle lanpostu bat, piano espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 21ean–, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:
–Txanda irekia:
JOEL IVÁN REYNOSO ABBRUZZESE
Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiari 30 egun naturaleko epea ematea, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkezteko Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2500838