26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ELORTZIBAR

Deialdia, lanpostu huts batzuk ezohiko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

2025-0059 Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 21ekoa, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuarena, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzura arituko den funtzionario bat izendatzen duena, bete dezan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lanpostu bat.

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuaren 2022-1401 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk ezohiko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko urtarrilaren 17ko 2023-0067 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Deialdiko oposizio-lehiaketa amaituta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko urtarrilaren 14an, hirugarren puntuaziorik onena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapena (puntuaziorik onena eta bigarren onena eskuratu dutenak borondatezko eszedentzian daude, plaza-erreserbarik gabe), deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Izangai horrek deialdiko 9.2 oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ditu, eta egiaztatu da ezarritako baldintzak betetzen dituela. Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez,

EBAZTEN DUT:

1. Toki-erakundearen zerbitzurako funtzionario izendatzea honako hau:

MIREN JAUREGI KINTANA

2. Lanpostu hauek esleitzea aipatutako pertsonei:

–Miren Jauregi Kintanak beteko du, plantilla organikoan 2.36 zenbakia duen lanpostua. Administrari laguntzailea. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Maila: D.

3. Izendatutako pertsonak 2025eko otsailaren 18an jabetu beharko du lanpostuaz, goizeko 10:00etan.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2500887