2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDABIA
Deialdia, ikastetxeko atezain lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
2025eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, deialdi bat, Mendabiako San Francisco Javier ikastetxeko atezain lanpostua, D mailakoa, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Probak kalifikatzeko epaimahaiak 2025eko urtarrilaren 27an egin proposamenari jarraikiz, alkate udalburuak, 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, Ramón Caspe Sainz izendatu du Mendabiako San Francisco Javier ikastetxeko atezain, funtzionarioen araubidean bete dezan plantilla organikoan 4.1 zenbakia duen lanpostua, bera baita deialdia gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia eta egiaztatu baitu deialdi honetako baldintza guztiak betetzen dituela.
Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 23. artikulutik 41.era bitarteko artikuluak eta Mendabiako Udaleko Alkatetzaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena.
Mendabian, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2501364