2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan. Izendapen-proposamena
Deialdiko epaimahaiak (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa) Elena Duarte Badía izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2500839