26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

603E/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Amaia Osaba Olaberri andrea eta Felipe Besada Porto jauna sartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko bi zerrendatan, bai Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 16ko 112/2023 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, bai Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 26ko 77E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitakoan.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 16an emandako 112/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 2022ko kirol emaitzak aintzat hartuta onetsi zen, eta 2023ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.

Ebazpen hartan ez zen sartu Amaia Osaba Olaberri andrea, Nafarroako goi mailako kirolari gisa, ez eta Felipe Besada Porto jauna ere, Nafarroako goi mailako teknikari gisa. 2023ko urriaren 4an emandako DPR 108/2023 eta DPR 109/2023 ziurtagirien bidez, ordea, adierazi zen Amaia Osaba Olaberri andreak eta Felipe Besada Porto jaunak Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolariaren izaera eta teknikariaren izaera eskuratu zutela, hurrenez hurren, aparteko bidetik eskuratu ere, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.1b) artikuluari jarraikiz; izan ere, Amaia Osaba Olaberri andrea sarturik dago Kirol Kontseilu Goreneko burutzaren 2023ko ekainaren 5eko ebazpenean, 2023ko lehen zerrendan ageri diren goi mailako kirolarien artean (2023ko 141. Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 14koa).

Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegiak, 2024ko azaroaren 25ean, 219/2024 epaia eman zuen 263/2023 administrazioarekiko errekurtsoan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilariaren uztailaren 19ko 54/2023 Foru Aginduaren kontrakoan. Foru agindu horren bidez, ezetsi zen Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 12ko 112E/2023 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan, Nafarroako goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan, hain justu, ez ziren sartu Amaia Osaba Olaberri andrea eta Felipe Besada Porto jauna.

219/2024 epaiak baietsi du Amaia Osaba Olaberri andrearen eta Felipe Besada Porto jaunaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako administrazioarekiko errekurtsoa, onartu baitu errekurtsoaren egileak bide arruntetik sartu behar zirela 2023ko goi mailako kirolari eta teknikarien zerrendan, 2022an lortutako emaitzengatik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103. artikuluak xedatzen duenez, aldeak beharturik daude epaiak betetzera bertan ezarritako modu eta baldintzetan (2. apartatua), eta entitate publiko eta pribatu guztiak beharturik daude Administrazioarekiko Auzien epaileek eta auzitegiek eskatutako laguntza ematera, ebatzitakoa behar den bezala eta osotara bete dadin (3. apartatua).

Bestalde, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 77E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 2023ko kirol emaitzak aintzat hartuta onetsi zen, eta 2023ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26koan.

Ebazpen hartan ere ez zen sartu Amaia Osaba Olaberri andrea, Nafarroako goi mailako kirolari gisa, ez eta Felipe Besada Porto jauna ere, Nafarroako goi mailako teknikari gisa. 2024ko azaroaren 11n emandako DPR 136/2024 eta DPR 137/2024 ziurtagirien bidez, ordea, adierazi zen Amaia Osaba Olaberri andreak eta Felipe Besada Porto jaunak Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolariaren izaera eta teknikariaren izaera eskuratu zutela, hurrenez hurren, aparteko bidetik eskuratu ere, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.1b) artikuluari jarraikiz; izan ere, Amaia Osaba Olaberri andrea sarturik dago Kirol Kontseilu Goreneko burutzaren 2024ko urriaren 30eko ebazpenean, 2024ko laugarren zerrendan ageri diren goi mailako kirolarien artean (2024ko 273. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa).

Horrela, epaian adierazitako irizpideak aplikatuta, bidezkoa da Amaia Osaba Olaberri andrea eta Felipe Besada Porto jauna Nafarroako goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 26ko 77E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako hartan, 2023an lortutako kirol emaitzak aintzat hartuta.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Amaia Osaba Olaberri andrea Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea bide arruntetik, piraguismoaren modalitatean. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 16ko 112/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Onestea Amaia Osaba Olaberri andrea Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea bide arruntetik, piraguismoaren modalitatean. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 26ko 77E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

3. Onestea Felipe Besada Porto jauna Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea bide arruntetik, piraguismoaren modalitatean. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 16ko 112/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

4. Onestea Felipe Besada Porto jauna Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea bide arruntetik, piraguismoaren modalitatean. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 26ko 77E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

5. Ebazpen hau igortzea Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari, eta jakinaraztea Amaia Osaba Olaberri andreari eta Felipe Besada Porto jaunari; eta adieraztea, halaber, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2418417