1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Daniel Echeverría Jadraque jauna Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko Kanpo Sustapenaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Lurralde Kohesiorako Departamentuaren adostasuna.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Daniel Echeverría Jadraque jauna Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko Kanpo Sustapenaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko urtarrilaren 27tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiari, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2500846