26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1316E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita "Plastikoen birziklatze mekanikorako instalazioa" izeneko proiektuaz. Sustatzailea HAHN Iberia Plástico Reciclado SLU da.

2024ko urriaren 3an, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, organo eskuduna den aldetik, goian aipaturiko espedienteari dagokion ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9.b) multzoan.

Proiektua plastikozko hondakinen tratamendu mekanikorako instalazio bat da. Bertan, tratamendu horren ondoren sortutako pelletekin, plastiko birziklatuzko produktuak fabrikatuko dira, hala nola itxiturak, hesiak, zoladurak, estalkiak, hiri-altzariak eta lorategiko altzariak. Txosten honen I. eranskinean proposamenaren deskribapena jasotzen da, eta II. eranskinean proposamenaren informazio kartografikoaren irudia.

–Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren izapidetzea:

Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten den edukiarekin.

21/2013 Legearen 46. artikuluaren arabera, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei. Zehazki, Los Arcosko Udalari eta Hondakinen Atalari (Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) egin zaie kontsulta. Erantzuteko ezarritako epea igaro ondoren, Hondakinen Atalak jakinarazi du proiektua baimen substantiboaren izapidean berrikusiko dela.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanez erabaki behar du proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duen edo ez duen eragin kaltegarri nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txostenean ezarritako baldintzekin.

Proiektuaren azterketa, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Nafarroan hondakinak minimizatzen laguntzen du proiektuak, eta ekonomia zirkularra bultzatzen. Proposamenari buruzko ingurumen baimen bateratuaren espedientean baloratu eta kontrolatuko dira jarduerak ingurumenaren kalitatean (airearen kalitatea, zarata, hondakinak, etab.) dituen ondorioak. Hondakin horiek tratamendu mekanikoaren bidez kudeatzeak inpaktu txikiagoa du, zabortegian ezabatzearekin edo beste balorizazio mota batekin alderatuta, energetikoarekin (errekuntza), adibidez.

Instalazioa zelaituta eta hein batean urbanizatuta dauden lurzatietan dagoenez, "Perguita" industrialdearen barruan, jarduerak ez du eragin zuzenik industrialdetik kanpo, landaredi berezkoa edo baso-landaredia duten eremu edo soroetan.

Egindako kontsulten emaitzatik abiatuta, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren bitartez, zehaztu du jarduerak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, baldin eta betetzen badira jardueraren ingurumen baimen bateratuan ezartzen diren baldintzak eta ingurumen inpaktuaren txosten honetakoak; horrek guztiak ez du galarazten indarreko legeriaren arabera beharrezkoak diren beste baimen batzuk lortu beharra.

Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. "Plastikoen birziklatze mekanikorako instalazioa" izeneko proiektuak ez du ondorio nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txosten honetan ezarritako baldintzekin. Proiektuaren sustatzailea HAHN Iberia Plástico Reciclado SLU da.

2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri, proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Los Arcosko Udalari, Basozaintzari (9. barrutia, "Lizarra Hegoa") eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Deskribapen laburra.

INSTALAZIOAREN DATUAK

Ekoizpen jarduera

EJSN 2009

< >

ADIERAZLEA

ZENBATEKOA

UNITATEA

Plantilla

74

Langileak

Ordutegiak

24 ordu

Astelehenetik ostiralera:

Lan egindako egunak

360

egunak urtean

Instalatutako potentzia elektrikoa

kW

KUDEATZEN DIREN HONDAKINAK

Prozesua eta kudeaketa

Hondakinaren deskribapena

EHZ HONDAKINA
(1)

R0305 Hondakin organikoak birziklatzea produktu berrien fabrikazioan

Plastikozko ontziak

150102

Plastikoak

200139

PARAMETROA

KOPURUA

UNITATEA

Gehieneko ekoizpen-gaitasun nominala

90

tona egunean

Kontsumoa

Ura:

1000

m³/urtean

Energia, guztira:

20.200

MWh/urtean

Elektrizitatea

20.200

MWh/urtean

Lehengaiak, guztira:

340

tona urtean

Masterbach

210

tona urtean

Profil galbanizatua

130

tona urtean

Azalera

6.230

m²

15G04029090372024 BAIMENA

PROZESUAREN URTEKO
GAITASUN NOMINALA
(t)

HONDAKINAK BILTEGIRATZEKO GAITASUNA
(t)

PROZESUAK

Plastikoaren tratamendu mekanikoa

32.500

472,5

Eraikin, esparru, instalazio eta ekipamendu garrantzitsuenak.

IZENA

DESTINOA / ERABILERA

AZALERA
(m²)

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

Hondakinak jasotzeko eraikina

Plastiko hondakin gordinak

444

Aurrealde irekiko nabea, hondakin plastiko gordinak jasotzeko eta biltegiratzeko

Prestaketa-instalazioa

Hondakina egokitzea

1.460

Errefuserako eremua

Errefuserako biltegia

300

Aire zabaleko eremua

Estrusio instalazioa

Estrusioa

2.163

12 estrusio-makina

Mihiztatzea eta mekanizazioa

Mihiztatzea eta mekanizazioa

1.679

Amaierako produktua fabrikatzeko nabea

Biltegia

Bukatutako produktua

5.165

Aire zabaleko eremua

Bidalketa eremua

Bidalketa

550

Bulegoen eraikina

Administrazioa

466

–Estrusio-makinetarako hotz-ekipamendua, konpresorea, isurketak xurgatzeko sistema (zikloia, hauts-iragazkia eta ikatz aktiboko iragazkiak).

Energiaren eta erregaien erabilera.

IZENA

DESTINOA / ERABILERA

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

Transformadorea

Prestaketa-prozesua

2.000 kVA

Transformadorea

Estrusioa

1.600 kVA

Transformadorea

Bulegoak eta muntaketa

630 kVA

Uraren erabilera.

Sareko urez hornitzen da jarduera.

Lur kutsatuak.

Garatzen den jarduera urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean aipatzen diren jardueren artean dago, haren EJSN 2009 kodea 38 delako (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

Ekoizpen prozesuaren azalpena.

–Hondakin plastikoak jasotzea eta sailkatzea.

–Birrintzea.

–Garbiketa-prozesua (desegokiak bereiztea), tratamendu mekanikoa eta peletizazioa.

–Nahastea.

–Estrusioa.

–Mekanizatzea eta muntatzea.

II. ERANSKINA.–PROPOSAMENAREN PLANOA

Iragarkiaren kodea: F2418640