26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

353E/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 2025eko Industriako doktoregoak"; DDBN identifikazioa: 805228.

2022ko ekainaren 29an, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (2021-2025) onetsi zuen. Planaren 1. erronkak talentua erakarri eta mantentzeko hainbat neurri jasotzen ditu, eta bigarren neurriak –industriako doktoregaiak kontratatzea– ulertzen du I+G+Baren oinarria pertsonak direla. Beraz, neurriak bideratuta daude ikerkuntza alorreko talentu hori prestatzeko, mantentzeko eta erakartzeko.

"2025eko Industriako doktoregoak" kontratatzeko laguntzen deialdiaren bidez urte anitzeko finantzaketa eskema ezarri nahi da talentuaren harrobi egokia osatzeko, Nafarroako berrikuntza sistemaren eragile estrategiko horietan dauden premiak kontuan harturik: enpresak, ikerketa zentroak eta zentro teknologikoak.

Laguntza neurri honek ibilbide luzea du, eta 2016. urtetik 2024.era bitarteko edizioetan 124 doktoregai kontratatzea ahalbidetu du.

Uztailaren 4ko 576/2023 Errege Dekretuak doktoregaien irakaskuntzen iraupena ikasleen benetako beharretara egokitu zuen. Errege dekretu horren bidez aldatu egin zen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua, Doktorego Ikasketa Ofizialak arautzen dituena. Horrenbestez, 99/2011 Errege Dekretuaren 3. artikulua aldatu zen doktorego ikasketen gehieneko iraupena lanaldi osoko 4 urtetan ezartzeko, doktoregaia programan matrikulatzen denetik doktorego tesia gordailutzen den egunera arte.

Deialdiaren helburuak erdiesteko eta doktorego ikasketak arautzen dituen araudiaren eguneratzera egokitzeko, egokitzat jotzen da laguntzen denbora muga lau urtera arte luzatzea.

Laguntzen deialdi hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren parte da. Plan hori 2024ko ekainaren 19an onetsi zuen Nafarroako Gobernuak erabaki bidez.

Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabakiaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari baimena eman zaio 1.600.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa har dezan honako deialdi hau onesteko: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 2025eko Industriako doktoregoak".

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 2025eko Industriako doktoregoak" deialdia onestea.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdiaren konpromisoei aurre egiteko 1.600.000 euroko kreditua baimentzen da, 2024ko gastuen aurrekontuko G20001-G2100-4701-467300 "Ikerketa eta teknologia langileak kontratatzea, Industriako doktoregoak" partidaren baliokide den partidaren kargura, kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintza etengarriarekin, honela banatuta:

EKITALDIA

ZENBATEKOA
(eurotan)

2026

400.000

2027

400.000

2028

400.000

2029

400.000

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 23an.–Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

1. Laguntza hauen xedea da enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoen ikerketa ildoak eta garapen esperimentala sendotzea prestakuntzaldian doktorego bat ikasten ari diren ikertzaileak kontratatuz, eta, orobat, ikertzaile horiek errazago izatea lanean hastea edo lana finkatzea.

2. Horretarako, doktoregoa ikasten ari den pertsona bat (aurrerantzean, doktoregaia) prestakuntzaldian kontratatzea lagunduko da diruz, ikerketa proiektu bat egiteko (aurrerantzean, ikerketa proiektua) bere doktorego tesiaren esparruan, unibertsitate batekin lankidetzan, entitate kontratatzailearen intereseko gaietan.

3. Dirulaguntza erabiltzen ahalko da, halaber, eremu akademikoko, mugikortasuneko eta ikerketa proiektuaren zabalkundeko gastuetarako.

2. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Onuradun izan daitezke enpresa pribatuak eta publikoak eta Nafarroako I+G+b Sistemako exekuzioko eragile egiaztatuak (SINAI), unibertsitateak izan ezik, doktoregai bat kontratatzen badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Lantokia Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea eta lantoki horretan egitea diruz lagundutako jarduera.

b) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea, sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku kasuetan ez egotea (https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=4460).

2. Ezin dira onuradun izan:

a) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden entitateak, Europako Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren; ez eta, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan definitzen den gisan, krisian dagoen enpresatzat sailkaturik daudenak ere.

b) "Krisian dauden enpresak", 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbuespena dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeudenak baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko aldian krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak.

c) 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluan ezarritako sektoreetan eta baldintzetan jarduten duten entitateak.

3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ez dira onuradunak izaten ahalko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituzten irabazi-asmoko erakundeak. Lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu.

Honako agiri hauen bidez frogatuko da ordainketa epe horiek bete direla:

a) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio-organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak. Egoera hori egiaztatzeko, hurrengo apartatuan adierazitako frogabideren bat ere erabiltzen ahal dute.

b) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoen kasuan, honako hauen bidez:

1. Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, zeinetan xehaturik jasoko baita auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioa, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeko maila, apartatu honetan zehaztutakoa (% 90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.

Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.

2. Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako "Adostutako prozeduren gaineko txostena", non adieraziko baita ezen, berrikuspena eginda sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bati (betetzea ziurtatzeko kontuan hartutako data deialdiaren argitalpen data baino geroagokoa izan beharko da), ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze maila lortzea.

Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeko maila % 90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezarritako ehunekoa).

Nahi izanez gero, 3. apartatuko dokumentazio hori laguntza-eskaerarekin batera aurkezten ahalko da, eta, une horretan aurkeztu ezean, hilabeteko epea emanen da horretarako, dirulaguntza emateko ebazpenean. Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortutakoan, bost egun naturaleko epe luzaezinean aurkeztuko da.

Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea dirulaguntza ematen duen organoari zuzenean edota datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bidez, bitarteko telematikoen bidez, deialdi honen jarraipena eta kontrola egiteko behar den informazio pertsonala eskuratzeko, honako datu hauei dagokienez: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzea, eta kontratatutako pertsonaren lan-bizitza egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian. Erakunde eskatzaileak horri berariaz uko egiten badio eskaeran, dagozkion informazioa eta ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

5. Betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, 8.3.a) oinarrian adierazitako eskaera telematikoan bertan jasotako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

6. Laguntza hauen onuradun izateko betebeharrak eskabidea aurkezten den unean bete beharko dira, eta dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu.

3. oinarria.–Kontratatutako pertsonak egin beharreko jarduerak.

1. Doktoregaiaren jarduerek barnean hartuko dute entitate kontratatzailearen intereseko ikerketa proiektu bat egitea, haren doktorego tesiaren esparruan. Horretarako, proposatutako jarduerak berriak izanen dira, edo entitateak bere I+Gko ohiko jardueren barruan gauzatuko ez lukeen ikerketa edo ikerketa-ildo bat hobetzea, zabaltzea edo gauzatzea ekarriko dute. Eskabidean, laguntzaren beharra eta eragin sustatzailea justifikatu beharko dira. Efektu pizgarria betetzen dela bermatzeko, I+G proiektuak ez dira hasten ahalko laguntzaren eskaera aurkeztu baino lehen.

2. Egin beharreko ikerketa proiektua "industria ikerketakoa" edo "funtsezko ikerketakoa" izanen da, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 85) eta 86) apartatuetako definizioei jarraituz, hurrenez hurren. Antzeko jarduerek ere jasotzen ahalko dute dirulaguntza, hala nola ikerketa proiektuaren jarduna eta zabalkundea osatzeko xedez egiten diren ikerketa egonaldiek eta unibertsitate bateko doktorego ikasketen barnean dauden jarduerek.

3. Halaber, ikerketa proiektu hori kokatu beharko da Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategian identifikatutako lehentasun tematiko eta trantsizio batean edo batzuetan:

a) Mugikortasun elektrikoa eta konektatua.

b) Elikadura osasungarria eta jasangarria.

c) Energia berdearen industria.

d) Medikuntza pertsonalizatua.

e) Turismo jasangarria.

f) Ikus-entzunezkoen industria.

g) Trantsizio ekologikoa.

h) Trantsizio digitala.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren xedeko kontratazioa.

1. 6.2 oinarrian adierazitako aldi diruz lagungarria hasten denean, doktoregaiak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ez du partizipaziorik izaten ahalko entitate kontratatzailearen kapitalean, ez eta entitate horrekin akzio edo sozietate bidezko harremana duten entitateen kapitalean ere, baldin horren ondorioz entitatearen benetako kontrola –zuzena edo zeharkakoa– izateko ahalmena badu.

b) Doktorego programa ofizial batean sartzeko baldintzak betetzea, Doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluak zehaztutakoaren arabera.

c) Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek emandako doktore titulurik ez izatea.

d) Entitate eskatzaileak laguntza eskabidea egin baino 4 urte lehenago doktorego programa batean matrikulatuta ez egotea.

e) Kontrataziorako dirulaguntzarik ez da emanen baldin eta kontratatzen den pertsona honako hauen ezkontidea, ondorengoa edo bigarren mailara arteko ezkontza edo odol ahaidea bada (ahaidetasun maila hori barne): entitate onuradunaren enpresaburua edo entitatearen kontrola bere gain daukaten pertsonak, entitatearen zuzendaritzako karguak betetzen dituztenak edo entitatearen administrazio organoetako kide direnak.

Horretarako, erakunde eskatzaileek, 8.3.a) oinarrian adierazitako eskabide telematikoarekin batera, baldintza horiek betetzen dituztela adierazteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute.

2. Erakunde onuradunak doktoregaiarekin egiten dituen kontratuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratu horiek sinatzea 2. oinarrian onuraduntzat ezarririko entitateek eta oinarri honetako 1. puntuko baldintzak betetzen dituzten doktoregaiek.

b) Idatziz formalizatuko da, espresuki adieraziz honako hauek:

I. Kontratatutako pertsonaren prestakuntza maila eta titulazio espezifikoa.

II. Hasiera eta bukaera datak (salbu eta kontratua mugagabea bada); aldi horrek proiektuko jarduerak gauzatzeko behar den aldia barne hartuko du gutxienez, 8.3.b) oinarrian adierazitakoaren arabera. Ez dira onartuko "proiektuen datak", "obraren bukaera" eta horrelako aipamenak.

III. Beteko den lanpostua edo eginkizuna.

IV. Urteko soldata gordina eurotan adierazia, eta ez dira onartuko "hitzarmenaren arabera" eta horrelako aipamenak.

V. Deialdi honen bidezko dirulaguntzaren aipamena.

c) Lanaldi osokoa izatea.

d) Kontratazioa Gizarte Segurantzaren 1. kotizazio-taldean sartuko da.

e) Kontratatuak Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko lantokietan emanen ditu zerbitzuak.

f) Ez dira kontratatzen ahalko norberaren konturako langileak.

g) Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kontu-kodeari dagokionez, kontratatzen den pertsona entitatearen Nafarroako lantoki batean sartua egonen da.

h) Ordainsariak kasuan kasuko lan hitzarmenean ezarritakoan oinarrituko dira, eta urteko soldata gordina 27.000 eurokoa izanen da gutxienez.

i) Langileen Estatutuan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa beteko dute.

Entitate onuradunak doktoregaia kontratatua badu laguntza eskatu aitzinetik, kontratuak puntu honetako baldintzak bete beharko ditu. Bestela, kontratu hori aldatu egin beharko da.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak diren gastuen lau multzo hauek bereizten dira:

1. Kontratazio gastua.

Onartuko dira kontratatutako doktoregaiaren lan- eta soldata-kostuekin lotutako gastuak, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztiengatiko kotizazio-gastuak barne.

2. Doktorego ikasketetako gastu akademikoak.

Gastu hauek onartuko dira:

a) Gehienez ere lau ikasturteko doktorego ikasketen matrikula-gastuak.

b) Tesia defendatzearen eta/edo doktore-titulua lortzearen tasak, betiere 6.2 oinarrian aipatutako aldi diruz lagungarrian gertatzen badira.

Unibertsitateak egindako jarraipen eta koordinazio gastuak kanpo geldituko dira.

3. Mugikortasun gastuak.

Diruz lagunduko dira entitate kontratatzailean eta doktoregaia doktorego ikasketetan matrikulatuta dagoen unibertsitatean ez beste ikerketa entitate batzuetan egindako egonaldien gastuak. Gastu horiek kontzeptu hauek hartzen dituzte:

a) Ostatua eta mantenua: kontzeptu honengatik ematen den dirulaguntza zenbateko baten gisan ezartzen da, egonaldiko egun bakoitzeko, helmugako herrialdearen arabera (I. eranskinean jaso dira zenbatekoak).

b) Garraioa: kontzeptu honengatik ematen den dirulaguntza egonaldiaren helmugara joateko joan-etorrien zenbateko baten gisan ezartzen da, II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera.

c) Atzerriko laguntza-asegurua eta bisatua: ikerketa entitateetan egonaldiak egiteko eta egonaldiaren helmuga den lekura garraiatzeko beharrezkoak diren kostuak izanen dira diruz lagungarriak.

4. Zabalkunde gastuak.

Diruz lagundutako ikerketa proiektuaren aurrerapenen edo emaitzen zabalkundearekin lotutako gastu hauek onartuko dira:

a) Doktoregaia jardunaldi teknikoetan, hitzaldietan edo kongresuetan inskribatzea.

b) Doktoregaiak jardunaldi teknikoetan, hitzaldietan edo kongresuetan parte hartzeko egindako mugikortasuneko gastuak. Oinarri honetako 3. atalean (Mugikortasun gastuak) ezarritakoaren arabera onartuko dira.

c) Aldizkari espezializatuetan argitaratzeko kostua. Argitaratzeko aurkeztutako lana doktoregaiak sinatu beharko du.

Zabalkunde gastuak onargarriak izateko, 17. oinarriko publizitate- eta zabalkunde-baldintzak ere bete beharko dituzte.

6. oinarria.–Laguntzaren iraupena.

1. Laguntzak 48 hilabetekoak izanen dira gehienez, lau urtetan banatuta, eta hasiera eta bukaera datak honela mugatuko dira:

a) 1. urtea: hasiera data 2025eko irailaren 30a baino lehenago izan beharko da, eta honela zehazten da:

I. Erakunde eskatzaileak doktoregaiarekin duen kontratua 10.2 oinarrian adierazitako laguntza eman dela jakinarazten den egunean edo geroago hasten bada, kontratuaren hasiera data horixe izanen da.

II. Erakunde eskatzaileak doktoregaiarekin duen kontratua 10.2 oinarrian adierazitako laguntza eman dela jakinarazi aurretik hasten bada, hasiera data jakinarazpenaren datarena izanen da. Nolanahi ere, aipatu jakinarazpena egiten den egunean, kontratuak 4.2 oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

1. urtea 12 hilabete betetzean bukatzen da.

b) 2. urtea: 1. urteko epealdia bukatu eta hurrengo egunean hasten da, eta 12 hilabete betetzean bukatzen.

c) 3. urtea: 2. urteko epealdia bukatu eta hurrengo egunean hasten da, eta tesia gordailutzen den egunean bukatzen, edo, gordailutzen ez bada, 12 hilabete betetzean.

d) 4. urtea: 3. urteko epealdia bukatu eta hurrengo egunean hasten da, eta tesia gordailutzen den egunean bukatzen, edo, gordailutzen ez bada, 12 hilabete betetzean.

2. 11.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Ezagutza Transferitzeko Atalak (aurrerantzean, organo kudeatzailea) txosten bat eginen du eta erakunde onuradunei jakinaraziko die. Txostenean, aldi diruz lagungarria, urteko epealdien datak eta laguntza justifikatzeko epeak zehaztuko dira.

Urteko epealdi bakoitzaren datak eta, hala badagokio, justifikatzeko epeak aldatu eginen dira, eta organo kudeatzaileak jakinaraziko ditu, kontratazioa 14. oinarriaren arabera eteten bada.

7. oinarria.–Laguntzen moduluak eta intentsitatea.

1. Dirulaguntza emateko eta 5.1 oinarrian adierazitako kontratazio gastuak justifikatzeko, moduluen araubidea erabiliko da, bat etorriz uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 76. artikulutik 79. artikulura bitartean ezarritakoarekin.

Lan eta soldata kostuak konpentsatzeko laguntza moduluak, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztiengatiko kotizazio gastuak barne, III. eranskinean adierazitakoak izanen dira.

2. 5.2, 5.3 eta 5.4 oinarrietan adierazitako doktoregoko irakaskuntzetako gastu akademikoei, mugikortasuneko gastuei eta zabalkundeko gastuei aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatea III. eranskinean adierazitakoa izanen da.

3. Ez dira inoiz gaindituko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako gehieneko laguntza intentsitateak.

Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragile akreditatuek laguntzaren intentsitatea "gainerako entitate" gisa eskuratzen ahalko dute, baldin eta gauzaturiko jarduerak ez-ekonomikokoak badira. Ondorio horietarako, "jarduera ez-ekonomikotzat" hartuko da Europako Batzordeak 2022ko urriaren 28ko EBAOn argitaratutako "Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu laguntzei buruzko esparruaren" 2.1.1 apartatuko 19. paragrafoan zehaztutakoa, hain zuzen ere.

Erkidegoko Esparru horrek ezartzen duenez, entitate horien jarduera ez-ekonomikoen finantzaketa publikoari ez zaio aplikatuko Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa. Hau da, ez da Estatuaren laguntzatzat hartuko, baldin eta argi bereizten ahal badira bi jarduera motak (ekonomikoak eta ez-ekonomikoak), baita bakoitzaren kostu eta finantzaketa ere, jarduera ekonomikoari zeharka diruz laguntzea benetan saihesteko.

4. Eskabide bakoitzeko, gehieneko laguntza 112.000 eurokoa izanen da, urteko epealdi oso bakoitzeko 28.000 euro, hain justu.

8. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean (https://bon.navarra.es/eu/) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko apirilaren 30ean bukatuko (egun hori barne), 23:59an.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko Tramiteen Katalogoko webgunearen bitartez https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/ayudas-para-la-contratacion-de-doctorandos-y-doctorandas-doctorados-industriales-2025, aurrerantzean, laguntzen webgunea.

Eskabide horretan adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, nahitaezkoa da gaitutako helbide elektronikoa izatea (aurrerantzean, GHE), bai eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena emanda egotea ere.

Nolanahi ere, dirulaguntza eskatzeak berekin dakar Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari baimena ematea jakinarazpenak eta entitate eskatzaileekin egiten diren komunikazio guztiak bitarteko telematiko hutsak erabiliz egiteko.

3. Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen webgunean eskura dauden ereduen arabera:

a) Eskabide telematikoa, 2., 4.1) eta 8.3.c) IV oinarrietan aipatzen diren alderdiak jasotzen dituen erantzukizunpeko adierazpena barne, III. eranskinean adierazitako zabalkunde handiko laguntza osagarriaren intentsitatea aukeratuko den ala ez adierazita.

b) Ikerketa proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa, 9. oinarriko balorazio irizpideak aplikatzeko.

Adierazi beharko da doktore-tesiaren ikerketa jarduerak zenbateraino diren erakunde eskatzaileak garatzen duen ikerketa ildo edo proiektu baten parte. Proposatutako jarduerak berriak izanen dira edo ikerketa edo ikerketa ildo bat hobetu, handitu edo gauzatzekoak, entitateak bere I+G jarduera arrunten barnean eginen ez lituzkeenak.

Memorian hau ere sartuko da:

–Ikerketa proiektuko jarduerak gauzatzeko lan plana eta kronograma.

–Aurrekontua, aurreikusten diren gastu diruz lagungarriak zehaztuta: kontratazioa, matrikula, mugikortasuna eta zabalkundea.

–Intentsitate osagarriari heldu nahi izanez gero ikerketa proiektuaren aurrerapenen edo emaitzen zabalkunde handiarengatik, zabalkunde plan zehatza dakarren atal bat, balorazio tekniko-ekonomikorako.

Ez da zuzentzeko aukerarik izanen "Ikerketa proiektuko memoria zientifiko-teknikoa" aurkezten ez bada.

c) Doktoregoa egiteko kontratatuko den pertsona doktoregoa egiteko gisan dagoela frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, agiri hauetako bat aurkez daiteke:

I. Doktorego programa bateko onarpena.

II. Doktorego programa batean onartua izateko eskabidea.

III. Doktoregoko sarbidea ematen duen master bateko matrikula. Doktoregaia matrikulaturik egon behar da masterra 2024-2025 ikasturtean bukatzeko behar diren kreditu guztietan, master bukaerako lanekoak barne, edo 2023-2024 ikasturtean masterra bukatua izan beharko du.

IV. Doktoregoa egiteko prest dagoela egiaztatzen duen beste dokumentu edo adierazpen bat.

d) Doktoregaiaren curriculum vitae normalizatua (CVN). CVN formatua erabili beharko da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioan eskura dagoen ereduaren araberakoa (https://cvn.fecyt.es).

e) Eskatzailea irabazi-asmoko entitatea bada, 2.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa, ordainketa epeak betetzeari buruzkoa.

f) Entitate eskatzailea enpresa txiki edo ertain bat bada, enpresaren tamaina egiaztatu ahal izateko formularioa, eta, horrez gainera, azken 3 ekitaldietako kontuak, itxiak eta merkataritza-erregistroan erregistratuak, bai eskatzailearenak, bai hari elkartutako eta lotutako enpresenak.

Dokumentazio hori aurkezten ez bada, ez da gerora zuzentzen ahalko; beraz, organo kudeatzaileak, eskaeraren egunean duen informazioarekin, enpresaren tamaina zehaztu ezin badu, III. eranskinean enpresa handietarako ezarritako laguntza ehunekoak eta moduluak aplikatuko ditu.

4. Eskaera bakoitzak kontratazio bakar bati eginen dio erreferentzia.

5. Aurkeztutako dokumentazioak adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, oinarri honen 3. puntuko b) eta f) epigrafeetan adierazitako kasu espezifikoetan izan ezik, organo kudeatzaileak hamar egun baliodun emanen dizkio erakunde eskatzaileari dokumentazioa zuzen dezan, eta ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da.

9. oinarria.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira; hala, IV. eranskineko irizpideen arabera baloratutako eskaerak elkarrekin konparatu eginen dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko.

Laguntzen zenbatekoa honela kalkulatuko da: baloraziorik handiena lortu duten eskaerei III. eranskinean ezarritako moduluak eta laguntza intentsitatea aplikatuko zaizkie, bai eta 7. oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoak ere, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

2. Organo kudeatzaileak IV. eranskinean ezarritako irizpideen arabera baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak.

3. Kudeaketa organoak entitate eskatzaileei eskatzen ahal die eskaerak ebaluatzeko egoki iruditzen zaizkion agiri eta informazio guztiak.

4. Laguntza eskaera ezetsi eginen da baldin eta balorazioak ez badu lortzen IV. eranskineko A ataleko irizpidean ezarritako gutxieneko puntuazioa.

5. Eskabideei emandako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, IV. eranskineko ataletan eta ordenan lortutako puntuak kontuan hartuta ebatziko da berdinketa: A), B) eta C).

10. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. Organo kudeatzaileak, eskaerak ebaluatu ondotik, ebazpen proposamena aurkeztuko dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari (aurrerantzean, organo eskuduna). Proposamen horretan, adieraziko du entitate onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenean honako hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, laguntzen zenbatekoa adierazita.

Zerrenda hori konfiguratzeko, kontuan hartuko da hasiera batean dirulaguntza bakarra emanen dela entitate onuradun bakoitzeko. Hala ere, eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk badago, bigarren dirulaguntza bat ematen ahalko da entitate bakoitzaren eskaeren artean bigarren balorazio handiena kontuan hartuta, eta prozedura bera errepikatuko da hirugarren eta hurrengo eskaeretarako, harik eta kreditu erabilgarria agortu arte.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Organo eskudunak ebatziko du dirulaguntzak ematearen gainean. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, onuradunen helbide elektroniko gaitu bakarrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio-isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onetsi edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legediari jarraikiz.

3. Entitate onuradun batek laguntzari uko egiten badio edo hura kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratzen bada, eta aurrekontuan nahikoa diru badago, laguntza ematen ahalko zaie aurrekontuan krediturik ez egoteagatik baztertuta gelditu diren eskaerei. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio. Laguntza berri horiek noiz ematen diren kontuan hartuta, organo kudeatzaileak epe berriak ezartzen ahalko ditu konpromisoen aurkezpenerako, kontrataziorako eta laguntzaren justifikaziorako.

11. oinarria.–Laguntza eman ondotik dokumentazioa aurkezteko modua eta epeak.

1. Entitate onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu, laguntzen webgunearen bidez, hilabeteko epean gehienez ere, laguntza ematen dela jakinarazten denetik:

a) Entitate onuradunaren eta doktoregoa ematen duen unibertsitatearen arteko konpromisoen agiria. Atal hauek izanen ditu, gutxienez: doktore-tesiko proiektuaren aipamena, lan denboraren banaketa, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, finantzaketaren baldintzak eta jarraipen mekanismoak; halaber, beste atal batzuk ere izaten ahalko ditu, alderdiek beharrezkotzat jotzen badituzte.

b) Tesi konpromisoa, doktoregaiak eta tesiaren zuzendariak sinatua.

Doktoregaiak unibertsitateak izendatutako tesi tutore bat izanen du, bai eta entitate onuradunak izendatutako arduradun bat ere; hala badagokio, tesiaren zuzendaria izan daiteke, doktorego ikasketei dagokien araudiaren arabera.

c) Onuraduna izaera pribatuko entitatea bada, gardentasunari buruzko adierazpena, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluaren arabera.

d) Eskatzailea irabazi-asmoko entitatea bada eta eskaeran aurkeztu ez badu, 2.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa, ordainketa epeak betetzeari buruzkoa.

2. Entitate onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu laguntzen webgunearen bidez, 2025eko irailaren 30a baino lehen, hura barne:

a) Doktoregaiarekin formalizatutako kontratuaren kopia.

Erakunde onuradunak doktoregaia kontratatua badu laguntza eman zaiola jakinarazi aurretik, 4.2 oinarrian ezarritako kontratazio baldintzak 6.2 oinarrian adierazitako aldi diruz lagungarriaren hasieran betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da, hala nola kontratuaren eranskina, soldata fitxa edo bestelakoak.

b) 2025/2026 ikasturtean doktorego programa batean matrikula formalizatu izana edota, salbuespenez, onartua egotea frogatzen duen agiria. Programaren ardura duen unitateak edo, bestela, dagokion unibertsitatearen legezko ordezkariak emaniko agiria izanen da.

3. Unibertsitatean matrikula egiteko gaitutako aldia 2025eko irailaren 30a baino aurrerago bada, oinarri honetako 1.a), 1.b) eta 2.b) puntuetan adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzen ahalko da, erakunde onuradunak aldez aurretik hala eskatuz gero eta betiere 2025eko azaroaren 30a gainditu gabe.

4. Goiko 1. edo 2. puntuetako dokumentazioa aurkezten ez bada, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

12. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua.

1. Oro har, entitate onuradunek epe hauek bete beharko dituzte:

a) 2026ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne: 1. urteko epealdiaren egiaztagiriak aurkeztea.

b) 2027ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne: 2. urteko epealdiaren egiaztagiriak aurkeztea.

c) 2028ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne: 3. urteko epealdiaren egiaztagiriak aurkeztea.

d) 2029ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne: 4. urteko epealdiaren egiaztagiriak aurkeztea.

Tesia gordailutzeko data oinarri honetan adierazitako edozein epe baino lehenagokoa bada, justifikazio dokumentazioa bi hilabeteko epean aurkeztuko da, gordailutze-datatik zenbatzen hasita.

Era berean, aipatutako justifikazio epeak organo kudeatzaileak aldatu eta jakinaraziko ditu 6. oinarrian adierazitako urteko epealdiak ezartzean, edo kontratazioa 14. oinarriaren arabera eteten bada.

2. Entitate onuradunek kasuan kasuko urteko epealdiko justifikazio agiri hauek aurkeztu beharko dituzte laguntzen webgunearen bidez, hango ereduei jarraikiz:

a) Jardun memoria zientifiko-teknikoa, bertan deskribatuta doktoregaiak egindako jarduerak, barne daudela zabalkunderako jarduerak eta doktorego programako prestakuntza jarduerak, kasuan kasuko urtekoak. Bai eta, kasua bada, laguntzaren gainerako iraunaldirako lan plana, zehazki aipatuz doktore-tesiaren egoera, bilakaera eta lorpena, baita egindako egonaldi eta zabalkunde ekintzak edo horiek egiteko plana ere.

b) Egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:

I. 5.2 oinarrian adierazitako doktorego ikasketetako gastu akademikoak:

i. Matrikula-agiriaren kopia eta dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiria.

ii. Hala badagokio, tesiaren defentsaren agiriaren kopia eta/edo doktore-tituluarena, baita dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiria ere.

II. 5.3 oinarrian adierazitako mugikortasun gastuak:

i. Egonaldiaren ikerketa entitateak emaniko agiria, egonaldiaren datak adierazita.

ii. Erabilitako garraiobideen txartelak eta horien ordainagiriak. Entitate onuradunaren jabetzakoa den ibilgailua edo doktoregaiaren ibilgailu partikularra erabiliz gero, entitate onuradunak emandako agiria, bidaia, kilometrajea eta, hala badagokio, ordainagiria egiaztatzen dituena.

iii. Atzerriko laguntza-aseguruen fakturen eta ordainagirien kopia eta bisatua.

III. 5.4 oinarrian adierazitako zabalkunde gastuak:

i. Doktoregaia jardunaldi teknikora, konferentziara edo kongresura joan dela egiaztatzeko ziurtagiria, jardunaldia noiz egin den adierazita.

ii. Jardunaldi teknikoan, hitzaldian, biltzarrean, posterrean edo argitalpenean ikerketa proiektuaren aurrerapenak edo emaitzak aurkezteko erabilitako dokumentua, justifikatzen duena 17. oinarriko publizitate- eta zabalkunde-baldintzak betetzen direla.

iii. Zabalkunde gastuen fakturen kopia eta haiek ordaindu izanaren frogagiriena.

iv. Erabilitako garraiobideen txartelak eta horien ordainagiriak. Entitate onuradunaren jabetzakoa den ibilgailua edo doktoregaiaren ibilgailu partikularra erabiliz gero, entitate onuradunak emandako agiria, bidaia, kilometrajea eta, hala badagokio, ordainagiria egiaztatzen dituena.

v. Atzerriko laguntza-aseguruen fakturen eta ordainagirien kopia eta bisatua.

vi. Gastu guztiek trazabilitatea egiaztatu beharko dute, eta entitate onuradunak ordaindu beharko ditu, 5.3.a) (ostatua eta mantenua) eta 5.3.b).III (kilometraje gastuak) oinarrietan adierazitakoak izan ezik.

c) Unibertsitateko doktorego programaren batzorde akademikoak tesiaren bilakaerari buruz emandako txostena.

d) Hala badagokio, doktorego tesia gordailutu dela egiaztatzen duen dokumentua.

e) Hala badagokio, gordailututako doktorego tesiaren ale bat.

f) Deialdi honetan diruz laguntzen diren kontzeptuengatik beste dirulaguntza batzuk jaso ez izanaren adierazpena.

Adierazpen hori izapide honetan sartutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da.

g) Azkeneko urteko epealdiaren aurrekoak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztuta, egindako gastua dagokion urteko epealdiaren zenbatekoa justifikatzeko adinakoa ez bada, hurrengo hiru hilabeteetako gastuaren aurreikuspenaren adierazpena, dagokion urte naturaleko abenduaren 31 gainditu gabe.

h) III. eranskinean ezarritako hedapen handiko proiektuei dagokien laguntzaren intentsitatea eman bada (6.2 oinarrian adierazitako aldi diruz lagungarri osorako), gutxienez 5 jarduera aurkeztu beharko dira modalitate hauetako batean:

I. Hitzaldiak.

II. Posterrak, komunikazioak edo kongresuetan, jardunaldi teknikoetan eta abarretan zabaldutako beste lan batzuk.

III. Aldizkari espezializatuetako argitalpenak.

IV. Komunikabideetako argitalpenak.

V. Interneteko zabalkundea (entitatearen webgunea, eginiko lana sustatzeko bideoak, etab.).

VI. Irispide libreko datu baseetan sartu izana.

VII. Doako edo kode irekiko programa informatikoak.

VIII. Patenteen edo Erabilera Modeloen eskabidea.

Jarduketak zenbatzeko, jarduketaren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da: jarduketa bistaratzeko gertaeraren webgunerako esteka, ekitaldian aurkeztutako dokumentazioa (posterra, komunikazioa, etab.), argitalpenaren laburpena, Patenteen edo Erabilera Modeloen eskabidea, etab.

Halaber, jarduketek apartatu honetan xedatutakoaren arabera zenbatzeko, 17. oinarrian deskribatutako publizitate- eta zabalkunde-baldintzak bete beharko dituzte.

3. 16.1.l) oinarriko ausazko kontrola duten entitate onuradunek, gainera, kontratazio gastuei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Nominen kopia.

b) Nominak ordaindu izanaren justifikazio agiriak.

c) "Langilearen kalkulu globalak" dokumentua (Kalkuluen Kontsulta Zerbitzuaren Likidazio Zuzenerako Sistema), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Organo kudeatzaileak aurkeztutako agiriak aztertuko ditu, eta dena delako urteko epealdiaren saria ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamenean, ikerketa proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboa jasoko da, eta adieraziko da entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten baldintzak betetzen dituztela.

Horrekin batera, 12.2.g) oinarriaren araberako gastu-aitorpena aurkeztu bada, gastu-aitorpenari dagokion dirulaguntzaren konturako ordainketa eginen da.

2. Ordaintzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, 12. oinarrian adierazitako agiriak aurkezten direnetik zenbatzen hasita. Epe hori geldiaraziko da entitate onuradunari eskatzen bazaio aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko.

3. Laguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da, entitate onuradunek frogatzen badute funtsak jaso behar dituztela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako bermeekin.

4. Azken urteko epealdiaren ordainketarekin, laguntza osoaren likidazioa eginen da, eta itzulketa bat eginen da baldin eta entitate onuradunak gauzatutako gastuari dagokion laguntza baino gehiago ordaindu bada edo diruz lagundutako aldia 6.2. oinarriaren arabera hasieran zehaztutakoa baino laburragoa bada.

14. oinarria.–Kontratazioa etetea.

1. Deialdi honen babesean sinatzen diren kontratuak honako egoera hauetan eteten ahalko dira:

a) Aldi baterako ezintasun egoera batengatik, gutxienez 2 hilabetez jarraian.

b) Amatasunagatik edo aitatasunagatik.

c) Haurdunaldiko arriskuagatik.

d) Edoskitzaro naturaleko arriskuagatik.

e) Adopzio edo harrerarako zaintzagatik.

f) Langileen estatutuari buruzko legearen testu bateginaren 45.1.n) artikuluan xedatutako egoerak (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2015-11430), genero indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko neurri gisa.

2. Aurreko puntuan adierazitako egoeraren bat gertatuz gero, laguntzen webgunearen bidez, entitate onuradunek eskatzen ahal dute epe horretan laguntza ere eten dadila; beraz, ez dira diruz lagunduko erakunde onuradunak aldi horretan dituen soldata gastuak. Organo kudeatzaileak baimendu beharko du etete hori, eta, horretarako, egokitzat jotzen dituen txostenak eskatzen ahal ditu.

Etetea eragin zuen egoera bukatu ondotik, erakunde onuradunak laguntza berraktibatzeko eskatuko du, laguntzen webgunearen bidez. Organo kudeatzaileak, bidezkotzat jotzen dituen txostenak eskatu ondotik, laguntza aktibatuko du etendako denbora bererako.

3. Baimen horrek ez du inola ere ekarriko hasieran emandako laguntzaren zenbatekoa handitzea.

15. oinarria.–Kontratazioa azkentzea.

1. Kontratua azkentzen bada, entitate onuradunak horren berri eman beharko dio laguntzak kudeatzen dituen organoari eta azkentze horren frogagiriak aurkeztu beharko ditu laguntzen webgunearen bidez, kontratua azkendu eta hilabeteko epean gehienez.

2. Kontratua azkentzen bada, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Kontratua lehen urteko epealdian azkentzen bada, edo azkentzeko arrazoiak entitate onuradunari egoztekoak bazaizkio, ez da dagokion urteko epealdiaren laguntza ordainduko.

b) Kontratua 2., 3. edo 4. urteko epealdian azkentzen bada, eta horretarako arrazoiak ez badira entitate onuradunari egoztekoak, kontratua azkendu izanaren komunikazioari 12.2 oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsi beharko zaizkio. Behar bezala justifikatzen bada, gauzatutakoaren laguntza zati proportzionala ordainduko da.

Tesia aurkeztu ez bada, azken urteko epealdiko laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, bestela, azken urte horretan eman eta ordaindutako laguntzaren % 25 itzuli beharko da.

c) Bidegabetzat jotako kaleratzeagatik kargua utziz gero, ez da ordainduko ordaintzeke dagoen laguntza.

16. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Onuraduna izaera pribatuko entitatea bada, dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du laguntzen webgunearen bitartez, webgune horretan eskuragarri dagoen eredua erabiliz.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluak eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzen ez bada, ez da emandako dirulaguntza ordaintzen ahalko eta, zerbait aurreratu bada, itzuli egin beharko da.

b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko araudia betetzea, bereziki Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua eta 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuak. Hau da, 50 langile edo gehiago dituzten enpresen, ikerketa zentroen eta zentro teknologikoen kasuan, indarrean dagoen emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat edukitzea, Berdintasun planak eta horien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua.

Berdintasun Plana egiteko edo gordailutzeko izapideak martxan badaude, 2027ko irailaren 30era arteko epea ezartzen da hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroan erregistratzeko (aurrerantzean, REGCON) (www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Registro-de-Convenios-Colectivos).

Plantillan 50 pertsona baino gutxiago dituzten erakundeen kasuan, 2028ko irailaren 30era arteko epea ezartzen da berdintasun plan bat inplementatzeko eta REGCONen erregistratzeko, edo, bestela, berdintasunerako neurriak eta delituak eta sexu askatasunaren eta laneko osotasun moralaren aurkako bestelako jokabideak prebenitzeko neurriak inplementatzeko eta REGCONen gordailutzeko.

c) Diruz lagundutako kontratazioa justifikatzea, 11. eta 12. oinarrietan adierazten den moduan.

d) Jasotako dirulaguntzaren kontabilitatea bereiz eramatea.

e) Begiratzea behar bezala garatzen direla kontratatuak egin beharreko ikerketa jarduerak.

f) Kontratatuaren jardueraren garapenean eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri ematea organo kudeatzaileari.

g) Aitzinetik jakinaraztea organo kudeatzaileari kontratatuak doktorego tesia defendatuko duen eguna. Kontratatutako pertsonak jakinarazi egin beharko dio entitate onuradunari zer egunetan izanen den defentsa hori; halaber, organo kudeatzaileari bidali beharko dio, laguntzen webgunearen edo Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, doktore-tesiaren ale bat.

h) Kontratua azkendu izanaren berri ematea 15.1 oinarrian adierazten den gisan.

i) Ikerketa proiektuaren aurrerapenak edo emaitzak jakitera emateko eta zabaltzeko betebeharrak, 17. oinarrian aipatzen den gisan.

j) Kontratatutako pertsonari aukera ematea parte har dezan bikaintasun zientifikoko prestakuntzan eta ikerketa jardueran generoari buruzko prestakuntzan, halakorik emanez gero (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusia da sustatzailea).

k) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiari eman behar diote hark laguntza ebaluatzeko eskatzen dien informazioa, gauzapenari, emaitzari eta inpaktuari buruzko adierazleak lortze aldera. Betebehar hori doktoregaiari ere aplika dakioke.

l) Organo kudeatzaileak egin beharreko egiaztapen jarduketak onartzea; besteak beste, egindako kontratazio gastu errealen espedienteen zorizko kontrolaren zati gisa, 12.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa eskatzea erakunde onuradunei. Era berean, kasuan-kasuan bidezko diren finantza kontroleko jarduketen mende jarriko dira.

m) Bioetikari, animalien esperimentazioari, biosegurtasunari, segurtasun biologikoari, ingurumenaren babesari, natura-ondareari eta biodibertsitateari eta datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzea laguntza hauen babesean kontratatutako pertsonek parte hartzen duten proiektuetan eta gainerako jardueretan.

n) Europako Batzordearen martxoaren 11ko (2005/251/EE) Gomendioan (2005eko L75. EBAO, martxoaren 22koa) xedatutakoa betetzea. Gomendio hori ikertzaileen Europako Gutunari eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodeari buruzkoa da.

o) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

p) Doktore-tesia diruz lagundu daitekeen aldia bukatu baino lehen gordailutzea (12. oinarrian adierazitako justifikazio epea barne).

2. Entitate onuradunek betetzen ez badute dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat, onetsitako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko dute, edo, hala badagokio, laguntzaren dirua itzuli beharko dute, foru lege horren 35. artikuluan xedatuarekin bat.

Gertatzen ahal diren ez-betetzeak mailakatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

a) Jarraipen eta kontrol zientifiko-teknikorako mekanismoen bidez eta frogagiriak azterturik ondorioztatzen bada laguntzaren helburuak nabarmen eta erabat bete gabe gelditu direla, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, kasua bada, laguntza osorik itzuli beharko da.

b) Helburuak edo dagozkion jarduerak partzialki bete gabe gelditu badira, kobratzeko eskubidea galduko da, edo, kasua bada, dagokion dirulaguntza itzuli beharko da.

Ildo horretan, 3. edo 4. urteko epealdiari dagozkion jarduketa zientifiko-teknikoek jasotako balorazioa kontrakoa bada, aitortu egin beharko da eskubidea galdu dela dagokion urteko epealdi horri dagokion laguntza kobratzeko.

c) III. eranskinean adierazitako hedapen handiko proiektuei dagokien laguntzaren intentsitatea eman bazaie eta diruz laguntzeko aldia bukatzean 12.2.h) oinarrian adierazitakoa egiaztatu ez bada, % 10 murriztuko dira bai kontratazio gastuaren modulua, bai doktoregoko ikasketen gastu akademikoen, mugikortasuneko gastuen eta hedapeneko gastuen laguntzaren intentsitatea, eta itzulketa-espedientea hasiko da.

d) Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako neurriei buruzko 16.1.b) oinarrian ezarritakoa egiaztatzen ez bada, % 10 murriztuko dira kontratazio gastuaren modulua eta doktoregoko ikasketen gastu akademikoen, mugikortasuneko gastuen eta hedapeneko gastuen laguntzaren intentsitatea, bai iragan diren urteetarako, bai diruz lagundutako aldia bukatu arte gelditzen diren urteetarako.

e) Ez badira betetzen deialdi honetan ezarritako betebehar formalak, finkatutako epeak 10 egunez edo gehiagoz gainditu gabe, ordaintzekoa den laguntza % 5 gutxituko da. Deialdi honen ondorioetarako, betebehar formaltzat jotzen dira diruz lagundutako jarduketaren dokumentazioa aurkeztearen ingurukoak (12.2 oinarria).

f) Tesia gordailutu edo defendatzen ez bada, azken urteko epealdiko laguntzaren % 25 kobratzeko eskubidea galduko da, edo, bestela, laguntzaren % 25 itzuli beharko da.

3. Goian aipatutako ez-betetzeen arrazoiak ezin bazaizkio entitate onuradunari egotzi, edo ezinbesteko kasu bat baldin bada, organo kudeatzaileak proposatzen ahalko du ordura arte jasotako zenbatekoaren edo haren zati baten itzulketa ez eskatzeko.

4. Emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratzen bada eta zenbateko horiek askatzen badira, erabiltzen ahalko dira zati batean onartuta gelditu diren eskaerak osatzeko, edo, emakida ebazpenaren urte naturalean kobratzeko eskubidea galdu bada, dirulaguntza emateko kreditu nahikorik ez izateagatik ezetsi diren entitateei.

17. oinarria.–Ikerketa proiektuaren emaitzak jakinaraztea eta zabaltzea.

1. Entitate onuradunek eta kontratatutako pertsonek argitalpenen bat edo aipamen publikoren bat egiten badute diruz lagundutako kontratazioaren gainean edo kontratatutako pertsonak parte hartzen duen ikerketa proiektuaren gainean, Nafarroako Gobernuak finantzatu duela adierazi beharko dute. Halaber, doktorego tesian finantzaketa hori aipatuko da, bai agirian bertan bai tesia defendatzeko ekitaldian.

Tesiaren dokumentuan zein argitalpen edo aipamen publiko batean testu hau edo antzeko bat sartuko da:

"Nafarroako Gobernuak doktoregaien kontratazioa finantzatu du ‘2025eko Industriako doktoregoak’ laguntzen deialdiaren barruan".

"Nafarroako Gobernua" terminoaren ordez, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiltzen ahal da. Hemen dago eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Era berean, "doktoregai" terminoaren ordez, doktoregaiaren izena eta abizenak jartzen ahalko dira.

2. Diruz lagundutako proiektuaren inguruan sortzen den dokumentazio guztian nahiz proiektu horren emaitzei zabalkundea emateko materialetan hizkera inklusibo eta ez-sexista erabiliko da betiere, eta begiratuko da berdintasunezko irudi bat transmititzen dela, genero-rolei lotu gabekoa eta aniztasun-irudia emanez, bai emakumeei, bai gizonei dagokienez, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuarekin bat.

18. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta entitate eskatzaileek edo onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko da, laguntzen webgunearen bitartez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauen gaineko emakida-prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eskatzaileen edo onuradunen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez eginen dira (GEH), bai eta herritarren karpetan ere: https://carpetaciudadana.gob.es/carpeta/clave.htm.

Gaitutako helbide elektroniko bakarra Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren helbide honetan lor daiteke (https://dehu.redsara.es/). Horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektroniko bakarra lortzen den helbide berean.

19. oinarria.–Laguntzen araubidea.

Deialdi honen xede diren laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eta III. kapituluen mende daude, zehazki 25. artikuluaren mende (erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz; 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa); horrenbestez, aitzinetik jakinarazteko betebeharretik salbuetsirik daude.

Erregelamendu horren aplikazio aldia 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 (EB) Erregelamenduaren bidez (2023ko L 167/1 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).

Laguntza hauek pizgarriak izan daitezen bermatzeko, eskatzaileek ez diete ekintza diruz lagungarriei ekiten ahalko eskaera aurkeztu baino lehen.

20. oinarria.-Laguntzen bateragarritasuna eta metaketa.

Diruz lagundutako gastuak bateraezinak izanen dira beste laguntza publiko batzuk jasotzearekin, gastu berak estaltzeko.

Bereziki, diruz lagundutako kontratazioak bateraezinak dira doktoregaiaren beste lan kontratu oro indarrean edukitzearekin, bai eta soldata izaera duen edozein zenbateko jasotzearekin ere, baldin horrek kalte egiten badio ikerketaren eta prestakuntzaren xedeari edo ordutegi berean gauzatzen bada. Halaber, dirulaguntza hau bateraezina izanen da antzeko helburua duten beste laguntza batzuekin.

21. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Organo kudeatzaileak ikusgai paratuko ditu emandako dirulaguntzak Ogasun Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/inicio), honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, entitate onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzen helburua.

Era berean, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntzen webgunean ere jakinaraziko ditu, honako hauek adierazita: laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzen helburua.

22. oinarria.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak parte hartzen duten entitateen datuak tratatzea.

Datu pertsonalen babesari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren jarduketa bat etorriko da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (2016/679 EB Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin.

Bildutako datu pertsonalen tratamenduaren xedea izanen da foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea eta helburu estatistikoetarako erabiltzea. Datu horiek beharrezkoak dira interes publikoaren mesederako misio bat betetzeko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari emandako ahal publikoak betez. Datuak lagatzen ahalko zaizkie Nafarroako Gobernuko beste organo batzuei, baita beste administrazio publiko batzuei edo kontroleko agintari, epaitegi eta erakunde publikoei ere, beren egitekoak bete ditzaten.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatzen ahal dituzte; horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali beharko dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari zuzendua (Cabárceno kalea 6, Sarriguren, edo sgt.uitd@navarra.es). Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza laguntzen webgunean kontsultatzen ahalko da.

23. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–OSTATU ETA MANTENUAGATIKO KOSTU DIRUZ LAGUNGARRIA

HERRIALDEA

KOSTUA

(euro/egun)

HERRIALDEA

KOSTUA (euro/egun)

HERRIALDEA

KOSTUA (euro/egun)

Alemania

70

Estatu Batuak

70

Maroko

60

Angola

70

Etiopia

60

Mexiko

60

Saudi Arabia

60

Finlandia

70

Montenegro

60

Aljeria

60

Frantzia

70

Nikaragua

60

Argentina

60

Gabon

60

Nigeria

60

Australia

60

Guatemala

60

Norvegia

70

Austria

60

Ekuatore Ginea

60

Herbehereak

70

Belgika

70

Hungaria

60

Pakistan

60

Bosnia-Herzegovina

60

India

60

Peru

60

Brasil

70

Indonesia

60

Polonia

60

Kanada

60

Iran

60

Portugal

60

Kamerun

60

Irlanda

60

Erresuma Batua

70

Txile

60

Israel

60

Txekia

60

Txina

60

Italia

70

Errumania

60

Kolonbia

70

Jamaika

60

Errusia

70

Kongo

60

Japonia

70

Serbia

60

Korea

60

Jordania

60

Singapur

60

Kroazia

60

Kenya

60

Siria

60

Danimarka

70

Kuwait

60

Suedia

70

Egipto

60

Libano

60

Suitza

70

Arabiar Emirerri Batuak

60

Libia

60

Taiwan

60

Eslovakia

60

Luxenburgo

70

Yemen

70

Espainia

60

Malaysia

60

Gainerako herrialdeak

50

Doktoregaiak tesiaren xede den proiektuaren aurrerapenak edo emaitzak zabaltzeko jardunaldi teknikoetan, konferentzietan edo kongresuetan parte hartzen badu, eta joateko eta itzultzeko egunak aintzat hartuta bost egun balioduneko edo gutxiagoko iraupena badu, aurreko taulan adierazitakoaren bikoitza izanen da kostu diruz lagungarria.

II. ERANSKINA.–GARRAIOAGATIKO KOSTU DIRUZ LAGUNGARRIA

Kontzeptu honi dagokion gastuagatik dirulaguntza hau emanen da:

I. 400 euro bitarte joan-etorrietarako, helmuga Espainian dagoenean.

II. 1.200 euro bitarte joan-etorrietarako, helmuga Espainiatik kanpo dagoenean.

III. Dirulaguntza emanen da helmugarainoko joan-etorriak entitate onuradunaren ibilgailuan edo ibilgailu partikularrean egiteagatik, 0,36 euro/km, aitzineko I. eta II. puntuetan adierazitako gehieneko zenbatekoetaraino.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZEN MODULUAK ETA INTENTSITATEA

1. Kontratazio gastua.

Lan eta soldata kostuak konpentsatzeko laguntza moduluak, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztiengatiko kotizazio gastuak barne, honako zenbateko hauek izanen dituzte kontratatutako pertsona eta hilabete bakoitzeko:

Erakunde onuradun mota

Industria ikerketako edo oinarrizko ikerketako proiektua (euro)

Hedapen handiko industria ikerketako edo oinarrizko ikerketako proiektua (euro) (c)

Enpresa handia (a)

1.200

1.500

Enpresa ertaina (b)

1.500

1.700

Gainerako entitateak

1.700

1.900

2. Doktorego ikasketetako gastu akademikoak, mugikortasuneko gastuak eta zabalkundeko gastuak.

Laguntzaren intentsitatea, kostu diruz lagungarrien gaineko ehunekoetan adierazia, 5.2, 5.3 eta 5.4 oinarrietan adierazitako doktoregoko ikasketen gastu akademikoei, mugikortasuneko gastuei eta zabalkundeko gastuei aplikatu beharrekoa, honako hau izanen da:

Erakunde onuradun mota

Industria ikerketako edo oinarrizko ikerketako proiektua (euro)

Hedapen handiko industria ikerketako edo oinarrizko ikerketako proiektua (euro) (c)

Enpresa handia (a)

45

55

Enpresa ertaina (b)

55

65

Gainerako entitateak

65

75

(a) Enpresa handiak: 651/2014 EB Erregelamenduaren 1. eranskinean enpresa txiki eta ertainerako emandako definizioarekin bat heldu ez direnak.

(b) Enpresa ertainak: 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinaren arabera.

(c) Halako proiektuen aurrerapenen edo emaitzen zabalkunde handia egin beharko da, 12.2.h) oinarrian adierazitako jarduketen bidez.

IV. ERANSKINA.–ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

BALORAZIO ETA PUNTUAZIO IRIZPIDEAREN XEHETASUNA

GEHIENEKO NOTA

GUTXIENEKO NOTA

A. Proposatutako ikerketa proiektuaren balorazio zientifiko-teknologikoa

50

30

A.1

Proposamenaren aurkezpenaren kalitatea eta argitasuna

Proposamen osoa deskribatzeko eta aurkezteko izandako zehaztasun, argitasun eta egokitasun maila baloratuko da.

10

-

A.2

Helburu zientifiko-teknologikoak: proiektuak erantzuten dien premien definizioa eta azalpena

Tesiaren xede den proiektuaren helburu zientifiko-teknologikoak zehazteko argitasuna eta egokitasuna, egin beharreko jarduerekiko korrelazioa eta proiektuaren helburuarekiko ikuspegia baloratuko dira. Helburu horien kuantifikazioa ere baloratuko da, ahal den neurrian.

10

-

A.3

Proiektuaren berrikuntza maila, erronka teknologikoa

Honako hauek baloratuko dira: teknikaren aurrekarien deskribapena eta egungo egoera tesiaren xede den proiektuaren esparruan; abiapuntuaren deskribapena ezagutzari, prozesuari edo aurreko produktuari dagokionez; proiektuak deskribatutako aurrekariekiko dakartzan hobekuntzak eta zailtasunak; proiektuan aurretik aurkitu diren eta konpondu nahi diren konplexutasunen eta zailtasunen deskribapena; maila teknikoak eta proiektuak planteatzen dituen ezaugarri bereizgarriak.

10

-

A.4

Metodologia eta lanerako plana

Egin beharreko zereginak eta jarduerak deskribatzea eta xehe zehaztea, planteamenduko eta plangintzako argitasuna, eta planteatutako helburuak lortzeko koherentzia eta orientazioa baloratuko dira.

10

-

A.5

Proiektuaren arrisku teknologikoak aztertzea eta horiek gainditzeko gaitasuna

Honako hauek baloratuko dira: identifikatutako arrisku teknologikoak aztertzearen egokitasuna; arrisku horiek agertzeko probabilitatea; identifikatutako arriskuak dakarren larritasun maila zehaztea; identifikatutako arriskua agertuz gero, zehaztutako prebentzio neurriak eta/edo kontingentzia neurriak hartzea proiektuak aurreikusitakoaren arabera aurrera egiten jarraitzeko eta planteatutako helburuak eta emaitzak lortzeko.

10

-

B. Erakundearen balorazioa industriako doktoregoari eta proiektuaren garrantziari dagokienez

10

-

B.1

Erakundearen inplikazioa industriako doktoregoaren garapenean

Erakundeak industria doktoregoaren garapenean duen inplikazio maila baloratuko da, honako hauek zehaztuta: inplikatutako giza baliabideak eta erakundean duten jarduketa eremua (bereziki tesiaren xede den erakundeko proiektuaren arduraduna, hala badagokio, IP), erakundeak tesiaren xede den proiektuaren eta doktoregaiaren esku jarriko dituen ekipoak eta materialak.

5

-

B.2

Proiektuaren garrantzia, ezagutzari begira espero diren emaitzak, etorkizuneko ikerketa ildoak, produktu edo prozesu berriak, espero den inpaktu ekonomikoa

Honako hauek baloratuko dira: tesiaren xede den proiektua egin ondoren eskuratu/lortu nahi diren ezagutzen/produktu berriaren/prozesuaren deskribapena edo hobekuntza; erakunderako duen garrantzia, ezaugarri tekniko eta funtzional nagusiak nabarmenduz, baita alderdi diferentzial esanguratsuenak ere; tesiaren xede den proiektua bukatzean merkatuan espero diren ezagutzari/aukerari buruzko emaitzak.

5

-

C. Zeharkako irizpideak

40

-

C.1

Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategia: proiektuaren lehentasun tematikoaren fokuak eta/edo lan ildoak identifikatzea

Proiektuaren lehentasun tematikoaren azterketa sakon eta egokia, gutxienez Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiaren foku eta/edo lan ildo bat identifikatuz (5)

5

-

Proiektuaren lehentasun tematikoaren azterketa diskretua eta egokia, gutxienez foku eta/edo lan ildo bat identifikatuz (3)

Lehentasun tematikoaren azterketarik eza, edo azterketa hori eginda ez da egokitzat jotzen eta/edo ez da Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiaren fokurik edo lan ildorik identifikatu (0)

C.2

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko izandako inpaktua eta ekarpena¹

Proiektuak GJHak lortzeko ekarpen bat egiten duen GJHen azterketa sakon eta egokia, gutxienez inpaktua duen adierazle bat adieraziz (5)

5

-

Proiektuak GJHak lortzeko ekarpen bat egiten duen GJHen azterketa diskretu eta egokia, gutxienez inpaktua duen adierazle bat adieraziz (3)

Ez dira aztertu proiektuak GJHak lortzeko ekarpen bat egiten duen GJHak, edo azterketa hori eginda ez da egokitzat jotzen eta/edo ez da aipatu inpaktua duen adierazle bat gutxienez (0)

C.3

Sexu/genero alderdia I+Gn

Sexuaren/generoaren alderdia sakon aztertzea eta proiektuan txertatzea (5)

5

-

Sexuaren/generoaren alderdia diskretuki aztertzea proiektuan, hura txertatu gabe edo proiektuan txertatzea aztertu gabe (3)

Sexuaren/generoaren alderdia ez aztertzea eta/edo ez txertatzea proiektuan, aukera hori egonda (0)

C.4

Lurralde kohesioa²

Entitate eskatzailea Iruñerritik kanpoko eta 1.500 biztanletik gorako udalerri batean egotea: (10)

10

-

Entitate eskatzailea Iruñerritik kanpoko eta gehienez 1.500 biztanleko udalerri batean egotea: (5)

Gainerako egoerak (0)

C.5

Onuradun berria

Laguntza hauen 2022ko, 2023ko edo 2024ko edizioetan onuradun izan ez diren erakunde eskatzaileak (15)

10

-

Laguntza hauen 2022ko, 2023ko edo 2024ko edizioetako batean gutxienez onuradun izan den erakunde eskatzailea (0)

GUZTIRA

95

50

(1) C.2 atalaren baloraziotik kanpo geratzen dira 4. GJHa (kalitatezko hezkuntza), 5. GJHa (genero berdintasuna), 9. GJHa (industria, berrikuntza eta azpiegitura) eta 17. GJHa (helburuak lortzeko aliantzak), tesi proiektuekiko zeharkakotzat hartzen baitira, tesiaren xede den proiektua GJH horien berezko gaietan berariaz agertzen denean izan ezik. 2030 Agendari eta GJHei buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://www.2030nejnavarra.es/. Adierazleak hemen kontsulta daitezke: https://ods-agenda2030.navarra.es/pages/resumen.

(2) C.4 apartatua Nafarroako Estatistika Institutuaren (NaStat - https://nastat.navarra.es/eu/) webgunean eskuragarri dagoen informazioaren arabera baloratuko da, eskaerak aurkezteko epea ixten den eguneko datuak kontuan harturik.

Iragarkiaren kodea: F2418820