1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
562E/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren bidez ematen den laguntzaren urtea. Ebazpen horren bidez ebazten da deialdi bat, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. DDBN identifikazioa: 780468.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 237E/2024 Ebazpenaren bidez deialdi bat onesten da, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan.
Plazaola Turismo Partzuergoak dirulaguntza eskatu du "Plazaolako bide berdea hobetzea eta birgaitzea, Urritzan (Imotz) eta Sanmigeltxon (Mugiro - Larraun)" izeneko jarduketarako. Horretarako, honako hau berariaz adierazten duen proiektua aurkeztu du:
"Proiektu hau, hasiera batean, 2024ko azaroaren 15a baino lehen gauzatzea aurreikusita dago, Nafarroa Ezagutu Sarearen deialdiak 2024ko ekitaldirako laguntzetarako ezartzen dituen epeak kontuan hartuta. Kudeaketa-esleipenari dagozkion izapideak ez badira epe horretan egiten, proiektu hau hurrengo urtean egitea proposatzen da; 2025ean, alegia.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren bidez, 19.759,68 euroko dirulaguntza eman zitzaion Plazaola Turismo Partzuergoari, 2024ko ekitaldiaren kargura.
Imozko Udalak, 2013ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, eta Larraungo Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, onetsi zuten Plazaolako bide berdea San Migeltxon (Larraun) eta Urritzan (Imotz) hobetzeko eta birgaitzeko proiektua, bai eta kudeaketa-gomendioa ere, Plazaola Turismo Partzuergoak, udal bakoitzaren ordezkari gisa, "proiektu hori kudea dezan, laguntza eskatzeko, obra adjudikatzeko eta justifikatzeko ekintzak eginez; horrekin batera, alkateei dagokion hitzarmena sinatzeko ahalmena ematen zaie". Kudeaketa-gomendio horiek berariaz onartu zituen partzuergoak.
Kudeaketa-gomendioa emateko osoko bilkuren erabakiak, partzuergoaren onarpena eta hitzarmenaren testua bera ere argitara eman ziren 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12koan, dirulaguntza emateko ebazpena onetsi zen egun berean.
2024ko azaroaren 14an, inbertsioak justifikatzeko epea amaitu baino lehen, Plazaola Turismo Partzuergoak idazki bat aurkeztu du, non inbertsioa 2025ekoetan sartzeko eskatzen baitu, gogora ekarri ondoren aurkeztutako proiektuan aurreratu zuena eta sinatutako hitzarmenean ezarritakoa; izan ere, bi dokumentu horietan adierazita zegoen inbertsioak gauzatzeko urtea kudeaketa-gomendioa argitaratzeko datak baldintzatuko zuela.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak arauzko txostena eman du, non adierazten baita ezen Partzuergoak, bere eskaeran, kudeaketa-gomendioaren publizitatearekin eta, beraz, eraginkortasunarekin lotzen zuela laguntza zer urtetarako eskatu, eta horrekin ez direla beste inoren eskubideak kaltetzen. Horrenbestez, honako hau proposatzen du:
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez ebazten da deialdi bat, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, lurralde garapen jasangarriko proiektuak egin ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. Aldaketa honen xedea da dirulaguntza ematea 2. eranskinean ageri diren irabazi-asmorik gabeko entitateei; guztira 35.884,93 euro dira 2024ko ekitaldiko gastu aurrekontuko "Ezagutu Sareko proiektuentzako dirulaguntza (elkarteak)" izeneko 210002 21400 7819 922103 partidaren kargura, eta 40.806,94 euro, 2025. ekitaldiko gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura.
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza deialdi bat, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. Hau da aldaketa:
2. eranskinean ageri diren irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntza ematea, 35.884,93 eurokoa guztira, 2024ko ekitaldiko gastu aurrekontuko "Ezagutu Sareko proiektuentzako dirulaguntza (elkarteak)" izeneko 210002 21400 7819 922103 partidaren kargura, eta 40.806,94 eurokoa, 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuan gaituko den partida baliokidearen kargura.
2. ERANSKINA, ALDATUA
ESPEDIENTEA | IFZa | ESKATZAILEA | PUNTUAZIOA | EMANDAKO ZENBATEKOA (2024) | EMANDAKO ZENBATEKOA (2025) |
0011-3626-2024-000001 | G31894173 | Irantzuko Lurrak elkartea | 88,00 | 14.332,02 | |
0011-3626-2024-000025 | G31498371 | Plazaola Turismo Partzuergoa | 72,00 | 0,00 | 15.806,94 |
0011-3626-2024-000003 | G31372063 | Cederna-Garalur elkartea | 41,00 | 2.981,34 | |
0011-3626-2024-000021 | G71350201 | Berdesia elkartea | 33,50 | | 25.000,00 |
0011-3626-2024-000022 | G71350201 | Berdesia elkartea | 24,00 | 18.571,57 | |
| | | | 35.884,93 | 40.806,94 |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Plazaola Turismo Partzuergoari eta deialdian parte hartu duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, eta honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera eta Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura.
3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2418604