1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 27ko 2066E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 76 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 17ko 80E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts hauek esleitzea izangai hauei:
IZANGAIA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA |
ELSO IRIBARREN, ANTONIO JAIME | 65256 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
AVILA VICIOSO, ARTURO | 68139 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
MARTI AYERDI, JON | 69553 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
GORDILLO SANTESTEBAN, AINHOA | 62778 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
PEREZ CINTAS, ALBA | 67211 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
CUNCHILLOS PASCUAL, JORGE | 64784 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA |
2. Izendatutako lehiakideek 2025eko otsailaren 12an hartu beharko dute lanpostuen jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2500085