26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Javier Fernando Albistur Lecea jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren Finantza Fluxuen Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Fernando Albistur Lecea jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren Finantza Fluxuen Ataleko burua. Kargu-uzteak 2025eko urtarrilaren 21ean izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2500791