26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

163/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 348/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 1007/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 1553/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan.

Lehiaketako elementuak kalifikatu direnez eta hautagaiek lanpostu hutsak hautatu dituztenez, Zuzendaritza Nagusiak bete beharreko plazen kopururako hautagaien izendapen proposamena jaso du.

Horrekin guztiarekin, izendapena eta plazen esleipena egiten du.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea honako hauek, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide lanpostuan aritzeko: Marta Pernaut Ojer andrea, Ana María Román Puerta andrea, Raúl Antonio Cruzado Espinosa jauna, Maite Tellechea Olaiz andrea eta Nerea Macuso Moreno andrea.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek lanpostuan hasi beharko dute Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, hamar egun naturaleko epean, izendapenaren jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

PERNAUT OJER, MARTA

0004045

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ROMAN PUERTA, ANA MARIA

0007427

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

CRUZADO ESPINOZA, RAUL ANTONIO

0004822

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

TELLECHEA OLAIZ, MAITE

0000136

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

MACUSO MORENO, NEREA

0000138

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2501202