26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Oiza Solano andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 30eko 24E/2024 Foru Aginduaren bidez, María Oiza Solano andrea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario María Oiza Solano andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuari atxikitako Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun eta Farmazia Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2501135