26. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

1/2025 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Basaburuko udalerriko Aizarozko Kontzejua sortzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, udalerriez gain beste batzuek ere badute Nafarroako toki entitateen izaera, hala nola kontzejuek.

Aipatutako arauaren 37. artikuluak ezartzen duenez, kontzejuak udalaren dermioaren barrenean kokaturiko entitate lokalak dira, harek baino biztanlego eta lurralde esparru gutxiago dutenak, ondasun eta nortasun juridikoaren jabe direlarik beren interesak kudeatu eta administratzeko, Foru Lege honetan ematen zaizkien eskumenen barrenean.

Kontzejuek, legeek ematen dizkieten eskumen esparruaren barrenean, eta horietatik sortzen diren mugekin, udalei onartutako ahalmen eta eskubideak izanen dituzte.

Kontzejuaren izaerako toki entitatea izateko, frogatu beharko da foru lege honen 39. artikuluan aurreikusitako eskumenak egoki betetzeko behar adina baliabide edukitzea. Baliabideak behar adinakoak direla ulertuko da kontzejuak aski sarrera duenean, propioak nahiz Nafarroako Gobernuarengandiko edo kontzejua sartzen deneko udalarengandiko transferentzia arrunten bidezkoak.

Aipatutako arauaren 42. artikuluak xedatzen duenez, kontzeju berriak sortzen ahalko dira baldintza hauek batera betetzen direnean:

a) Haien helburuak betetzeko behar adinako baliabide izatea.

b) Kontzejua eratzeak udalaren zerbitzu orokorren kalitate galerarik ez ekartzea.

c) Kontzeju berria eratzeko beharra dakarten inguruabarrak izatea, geografikoak, historikoak, sozialak, ekonomikoak edo administratiboak.

Ez da kontzejurik eratzen ahalko biztanleria 100dik goitikoa ez denean.

Basaburuko Udalaren osoko bilkurak, 2022ko irailaren 29an, Basaburuko udal mugartean dagoen Aizarotz herriko kontzejua eratzea eskatzeko erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

2022ko urriaren 3an eta 7an, Udalak Aizarozko Kontzejua sortzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari eta, eskaerarekin batera, kontzejua sortzeko beharra eta haren finantza nahikotasuna justifikatzen dituzten txosten juridiko eta ekonomikoak eta bestelako dokumentazio osagarria aurkeztu zituen.

Kontzejua eratzeko espedienteari buruzko txostena egin zuen Lurralde Mugaketako Batzordeak 2023ko maiatzaren 24an, eta eskaeraren aldekoa izan zen.

Espedientea jendaurrean jarri zen, horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Basaburuko Udalaren ediktuen taulan argitaratuta, Basaburuko Udalak eskatuta Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea jendaurrean jartzen duen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 361/2023 Ebazpenaren bidez.

Jendaurrean izan den aldian ez da alegaziorik aurkeztu, ez Udalean ez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian.

Behin izapidetutako espedientea aztertu ondoren, egiaztatuta geratu da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako baldintza formal eta material guztiak betetzen direla, hau da, kontzeju berriak baliabide nahikoak dituela bere helburuak betetzeko, kontzejua eratzeak ez dakarrela berekin udalerriko zerbitzu orokorren kalitatea galtzea, eta kontzeju berria eratzeko behar diren inguruabar geografiko, historiko, sozial, ekonomiko edo administratiboak daudela, zeinak, gainera, populazio baldintza betetzen baitu, ehun biztanle baino gehiago dituelako.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Eraketa.

Aizarozko kontzejua sortzen da Basaburua udal mugartean, eta toki entitatearen izaera eta nortasun juridiko propioak izanen ditu.

2. artikulua. Lurralde eremua.

Toki entitate berriari dagokion lurralde eremua Foru Dekretu honetako I. eranskinean zehaztutakoa da.

3. artikulua. Gobernu organoak.

Kontzejuaren gobernua eta administrazioa lehendakari batek eta batzar batek osatuko dute, Batzarrean lehendakaria eta lau eledun izanen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin..

4. artikulua. Eskumenak.

Kontzejuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako eskumenak izanen ditu.

5. artikulua. Ondarea.

Kontzejuaren ondarea da foru dekretu honetako II: eranskinean jasotakoa.

6. artikulua. Kudeaketa batzordea.

Nafarroako Gobernuak kudeaketa batzorde bat izendatuko du, kontzeju berrian aginduko duena berori eratzen denetik tokiko lehenengo hauteskundeak egiten direnera arteko aldian.

7. artikulua. Erregistroak.

Aizarozko Kontzejua Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan inskribatuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Erregistroa sortzen duen urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

8. artikulua. Komunikazioa.

Foru dekretu hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko zaio Toki Entitateen Erregistroan inskribatzeko.

9. artikulua. Errekurtsoen araubidea.

Foru dekretu hau Basaburuko Udalari jakinarazi beharko zaio. Aditzera ematen zaio beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

I. ERANSKINA.–LURRALDE EREMUA

Aizarozko Kontzejuaren lurralde eremua, espedienteari lotutako dokumentazio planimetrikoan jasoa, honako nodo hauen arabera ezarriko da, jarraian azaltzen diren koordenatuekin bat:

NODOA

EREMU MUGATZAILEAK

X KOORD.

Y KOORD.

Z KOORD.

1 = 293

Arrarats-Beruete-Aizarotz

597102,31

4764541,84

679,9

2

Arrarats-Aizarotz

597108,08

4764540,43

683,0

3

Arrarats-Aizarotz

597143,69

4764526,86

694,7

4

Arrarats-Aizarotz

597165,65

4764520,23

702,4

5

Arrarats-Aizarotz

597195,12

4764501,46

711,0

6

Arrarats-Aizarotz

597206,50

4764495,84

715,1

7

Arrarats-Aizarotz

597223,86

4764485,89

720,3

8

Arrarats-Aizarotz

597250,58

4764472,00

727,6

9

Arrarats-Aizarotz

597270,67

4764462,77

730,0

10

Arrarats-Aizarotz

597289,70

4764456,64

731,1

11

Arrarats-Aizarotz

597309,45

4764453,20

730,6

12

Arrarats-Aizarotz

597325,54

4764448,89

728,5

13

Arrarats-Aizarotz

597326,81

4764448,55

728,3

14

Arrarats-Aizarotz

597345,64

4764444,15

726,7

15

Arrarats-Aizarotz

597362,90

4764438,34

724,6

16

Arrarats-Aizarotz

597390,30

4764429,94

723,3

17

Arrarats-Aizarotz

597408,07

4764425,80

722,2

18

Arrarats-Aizarotz

597417,01

4764423,87

721,8

19

Arrarats-Aizarotz

597428,22

4764421,44

721,1

20

Arrarats-Aizarotz

597450,81

4764415,10

721,2

21

Arrarats-Aizarotz

597467,82

4764409,26

724,2

22

Arrarats-Aizarotz

597471,36

4764408,31

724,4

23

Arrarats-Aizarotz

597475,87

4764407,10

724,9

24

Arrarats-Aizarotz

597479,69

4764406,23

725,0

25

Arrarats-Aizarotz

597480,68

4764406,02

725,2

26

Arrarats-Aizarotz

597484,76

4764405,14

725,7

27

Arrarats-Aizarotz

597497,65

4764400,72

726,5

28

Arrarats-Aizarotz

597518,97

4764394,78

728,7

29

Arrarats-Aizarotz

597539,32

4764388,14

729,4

30

Arrarats-Aizarotz

597558,80

4764379,77

730,0

31

Arrarats-Aizarotz

597577,72

4764372,47

730,3

32

Arrarats-Aizarotz

597585,83

4764369,45

730,2

33

Arrarats-Aizarotz

597594,01

4764366,40

730,1

34

Arrarats-Aizarotz

597615,03

4764357,00

729,3

35

Arrarats-Aizarotz

597617,19

4764356,04

729,3

36

Arrarats-Aizarotz

597633,34

4764348,01

728,0

37

Arrarats-Aizarotz

597652,80

4764342,77

725,4

38

Arrarats-Aizarotz

597679,13

4764332,54

721,2

39

Arrarats-Aizarotz

597705,06

4764323,23

715,1

40

Arrarats-Aizarotz

597730,48

4764313,42

701,9

41

Arrarats-Aizarotz

597756,60

4764303,09

693,6

42

Arrarats-Aizarotz

597779,77

4764300,81

684,9

43

Arrarats-Aizarotz

597782,79

4764300,70

684,3

44

Arrarats-Aizarotz

597814,57

4764299,55

671,5

45

Arrarats-Aizarotz

597837,65

4764299,67

679,7

46

Arrarats-Aizarotz

597859,69

4764297,74

686,4

47

Arrarats-Aizarotz

597887,73

4764296,71

695,1

48

Arrarats-Aizarotz

597916,24

4764296,80

701,7

49

Arrarats-Aizarotz

597946,78

4764295,05

707,2

50

Arrarats-Aizarotz

597948,66

4764295,10

707,2

51

Arrarats-Aizarotz

597967,04

4764295,56

708,6

52

Arrarats-Aizarotz

597971,12

4764295,66

708,5

53

Arrarats-Aizarotz

597998,51

4764295,66

706,9

54

Arrarats-Aizarotz

598024,38

4764295,96

699,9

55

Arrarats-Aizarotz

598057,65

4764294,40

698,1

56

Arrarats-Aizarotz

598067,82

4764294,06

702,0

57

Arrarats-Aizarotz

598090,00

4764300,48

705,7

58

Arrarats-Aizarotz

598110,65

4764305,38

710,1

59

Arrarats-Aizarotz

598136,08

4764310,21

716,3

60

Arrarats-Aizarotz

598157,90

4764314,19

724,8

61

Arrarats-Aizarotz

598160,47

4764314,47

725,1

62

Arrarats-Aizarotz

598179,20

4764316,50

731,6

63

Arrarats-Aizarotz

598197,45

4764318,76

737,4

64

Arrarats-Aizarotz

598215,34

4764318,85

741,9

65

Arrarats-Aizarotz

598225,77

4764319,55

744,9

66

Arrarats-Aizarotz

598240,10

4764320,53

746,3

67

Arrarats-Aizarotz

598264,54

4764320,99

748,7

68

Arrarats-Aizarotz

598267,50

4764320,67

749,0

69

Arrarats-Aizarotz

598283,49

4764318,98

750,4

70

Arrarats-Aizarotz

598307,62

4764318,02

751,4

71

Arrarats-Aizarotz

598326,57

4764317,03

747,7

72

Arrarats-Aizarotz

598344,25

4764315,23

743,8

73

Arrarats-Aizarotz

598365,69

4764315,09

736,2

74

Arrarats-Aizarotz

598381,75

4764313,96

733,0

75

Arrarats-Aizarotz

598403,26

4764312,08

725,2

76

Arrarats-Aizarotz

598404,40

4764311,98

724,4

77

Arrarats-Aizarotz

598407,42

4764311,71

723,8

78

Arrarats-Aizarotz

598422,03

4764310,39

716,2

79

Arrarats-Aizarotz

598444,63

4764306,18

704,9

80

Arrarats-Aizarotz

598462,53

4764299,49

698,5

81

Arrarats-Aizarotz

598482,22

4764292,34

693,6

82

Arrarats-Aizarotz

598504,04

4764284,07

691,1

83

Arrarats-Aizarotz

598523,87

4764276,20

688,0

84

Arrarats-Aizarotz

598549,34

4764266,49

684,7

85

Arrarats-Aizarotz

598569,48

4764259,13

682,2

86

Arrarats-Aizarotz

598588,97

4764252,24

678,6

87

Arrarats-Aizarotz

598611,96

4764246,76

673,6

88

Arrarats-Aizarotz

598631,96

4764241,44

668,7

89

Arrarats-Aizarotz

598647,23

4764290,49

637,2

90

Arrarats-Aizarotz

598651,54

4764308,31

629,8

91

Arrarats-Aizarotz

598666,30

4764369,41

588,1

92

Arrarats-Aizarotz

598668,84

4764379,91

589,2

93

Arrarats-Igoa-Aizarotz

598675,29

4764406,58

591,0

94

Igoa-Aizarotz

598679,38

4764403,56

590,9

95

Igoa-Aizarotz

598685,50

4764400,30

590,8

96

Igoa-Aizarotz

598695,32

4764395,41

590,4

97

Igoa-Aizarotz

598709,59

4764389,79

589,8

98

Igoa-Aizarotz

598719,40

4764385,66

589,4

99

Igoa-Aizarotz

598728,83

4764382,04

589,5

100

Igoa-Aizarotz

598735,82

4764380,43

589,5

101

Igoa-Aizarotz

598743,58

4764378,84

589,4

102

Igoa-Aizarotz

598751,09

4764376,98

589,3

103

Igoa-Aizarotz

598758,97

4764376,53

589,1

104

Igoa-Aizarotz

598768,12

4764375,19

588,7

105

Igoa-Aizarotz

598776,51

4764374,74

588,3

106

Igoa-Aizarotz

598788,62

4764375,23

587,1

107

Igoa-Aizarotz

598789,35

4764375,26

587,1

108

Igoa-Aizarotz

598849,57

4764379,80

585,5

109

Igoa-Aizarotz

598858,65

4764377,05

585,8

110

Igoa-Aizarotz

598866,27

4764369,44

585,9

111

Igoa-Aizarotz

598872,43

4764359,40

586,8

112

Igoa-Aizarotz

598899,02

4764292,70

585,1

113

Igoa-Aizarotz

598909,07

4764272,14

584,8

114

Igoa-Aizarotz

598920,58

4764254,82

584,5

115

Igoa-Aizarotz

598931,77

4764245,59

584,0

116

Igoa-Aizarotz

598950,74

4764237,66

584,4

117

Igoa-Aizarotz

598970,19

4764225,68

583,0

118

Igoa-Aizarotz

598980,25

4764214,67

582,7

119

Igoa-Aizarotz

598983,33

4764204,47

582,8

120

Igoa-Aizarotz

598982,35

4764190,06

582,6

121

Igoa-Aizarotz

598970,84

4764160,44

581,9

122

Igoa-Aizarotz

598954,47

4764130,65

581,8

123

Igoa-Aizarotz

598959,30

4764127,92

584,2

124

Igoa-Aizarotz

598964,63

4764124,84

590,0

125

Igoa-Aizarotz

598970,22

4764121,92

590,3

126

Igoa-Aizarotz

598971,46

4764121,32

590,3

127

Igoa-Aizarotz

599061,07

4764078,28

611,9

128

Igoa-Aizarotz

599072,55

4764070,66

605,7

129

Igoa-Aizarotz

599075,88

4764068,44

604,0

130

Igoa-Aizarotz

599078,49

4764066,71

602,3

131

Igoa-Aizarotz

599080,26

4764065,53

602,4

132

Igoa-Aizarotz

599127,29

4764034,28

608,6

133

Igoa-Aizarotz

599195,32

4763989,07

626,6

134

Igoa-Aizarotz

599210,17

4763979,36

631,2

135

Igoa-Aizarotz

599258,14

4763948,01

644,1

136

Igoa-Aizarotz

599286,66

4763929,59

646,9

137

Igoa-Aizarotz

599291,91

4763926,20

643,4

138

Igoa-Aizarotz

599295,43

4763923,93

642,9

139

Igoa-Aizarotz

599339,34

4763895,57

656,9

140

Igoa-Aizarotz

599401,40

4763854,63

683,5

141

Igoa-Aizarotz

599611,67

4763786,33

784,1

142

Igoa-Aizarotz

599674,57

4763775,38

790,2

143

Igoa-Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599817,47

4763754,54

747,1

144

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599817,30

4763752,08

746,1

145

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599800,77

4763221,93

647,8

146

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599803,09

4763172,95

657,0

147

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599803,85

4763154,42

652,0

148

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599816,83

4763050,08

658,9

149

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599816,83

4763050,08

658,9

150

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599820,65

4762974,96

664,0

151

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599806,77

4762827,97

637,6

152

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599797,69

4762764,04

613,4

153

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599796,64

4762756,68

611,3

154

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599794,02

4762738,27

607,5

155

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599790,59

4762719,55

602,2

156

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599782,91

4762696,33

603,1

157

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599774,31

4762674,63

603,8

158

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599764,31

4762653,28

602,1

159

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599754,16

4762633,33

608,0

160

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599739,30

4762624,24

606,7

161

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599737,54

4762623,82

606,6

162

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599730,50

4762622,17

606,2

163

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599710,04

4762617,36

603,1

164

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599688,69

4762608,93

597,4

165

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599664,66

4762601,11

595,5

166

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599641,00

4762593,67

591,9

167

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599628,50

4762591,04

589,9

168

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599611,36

4762587,42

587,2

169

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599593,14

4762581,71

585,4

170

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599580,29

4762577,79

584,6

171

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599576,57

4762576,66

584,7

172

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599551,32

4762565,26

581,8

173

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599524,28

4762554,47

580,7

174

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599490,77

4762542,83

576,9

175

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599455,52

4762528,38

570,9

176

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599430,75

4762518,89

565,9

177

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599377,42

4762498,22

558,9

178

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599321,07

4762470,06

554,3

179

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599314,59

4762466,79

554,1

180

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599289,91

4762453,93

549,6

181

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599286,47

4762452,13

547,7

182

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599289,73

4762442,35

547,8

183

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599289,98

4762441,61

548,0

184

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599290,14

4762441,11

548,0

185

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599290,19

4762440,97

548,0

186

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599290,59

4762439,76

547,5

187

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599290,80

4762439,14

547,5

188

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599301,50

4762407,05

547,0

189

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599304,52

4762386,97

546,1

190

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599303,62

4762357,77

546,0

191

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599301,03

4762343,26

546,5

192

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599300,57

4762321,03

546,1

193

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599300,05

4762308,88

545,6

194

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599299,36

4762292,34

545,5

195

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599297,88

4762257,24

545,3

196

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599298,83

4762233,89

545,5

197

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599297,63

4762220,25

545,7

198

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599297,07

4762213,87

546,0

199

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599294,80

4762188,03

544,8

200

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599296,53

4762162,98

544,7

201

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599296,31

4762146,57

544,9

202

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599295,43

4762140,68

545,4

203

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599290,04

4762105,00

544,2

204

Orokieta–Erbiti-Aizarotz

599289,05

4762102,80

544,8

205

Orokieta–Erbiti-Gartzaron-Aizarotz

599282,20

4762087,67

544,7

206

Gartzaron-Aizarotz

599271,89

4762066,85

543,5

207

Gartzaron-Aizarotz

599268,13

4762062,49

544,1

208

Gartzaron-Aizarotz

599261,23

4762059,85

543,4

209

Gartzaron-Aizarotz

599253,93

4762060,16

543,1

210

Gartzaron-Aizarotz

599237,78

4762062,62

542,6

211

Gartzaron-Aizarotz

599218,84

4762063,53

544,4

212

Gartzaron-Aizarotz

599171,92

4762057,37

543,3

213

Gartzaron-Aizarotz

599119,50

4762044,53

545,2

214

Gartzaron-Aizarotz

599113,54

4762044,07

543,1

215

Gartzaron-Aizarotz

599100,32

4762044,67

544,4

216

Gartzaron-Aizarotz

599092,17

4762046,86

544,3

217

Gartzaron-Aizarotz

599078,52

4762052,02

543,4

218

Gartzaron-Aizarotz

599052,57

4762065,42

543,4

219

Gartzaron-Aizarotz

599032,47

4762078,76

543,5

220

Gartzaron-Aizarotz

598989,17

4762088,64

541,9

221

Gartzaron-Aizarotz

598970,47

4762091,97

541,8

222

Gartzaron-Aizarotz

598954,02

4762097,23

541,9

223

Gartzaron-Aizarotz

598936,01

4762105,89

541,9

224

Gartzaron-Aizarotz

598900,26

4762132,13

541,2

225

Gartzaron-Aizarotz

598869,75

4762155,88

541,3

226

Gartzaron-Aizarotz

598839,93

4762174,44

541,2

227

Gartzaron-Aizarotz

598818,36

4762183,19

541,1

228

Gartzaron-Aizarotz

598803,83

4762188,09

541,1

229

Gartzaron-Aizarotz

598787,41

4762190,94

540,9

230

Gartzaron-Aizarotz

598763,80

4762189,88

540,9

231

Gartzaron-Aizarotz

598753,81

4762186,20

540,8

232

Gartzaron-Aizarotz

598747,61

4762190,68

543,0

233

Gartzaron-Aizarotz

598737,10

4762198,61

545,5

234

Gartzaron-Aizarotz

598729,64

4762205,21

545,6

235

Gartzaron-Aizarotz

598685,49

4762239,92

549,2

236

Gartzaron-Aizarotz

598476,45

4762404,29

592,7

237

Gartzaron-Aizarotz

598457,89

4762418,89

586,6

238

Gartzaron-Aizarotz

598374,04

4762484,82

596,9

239

Gartzaron-Aizarotz

598340,21

4762510,31

596,7

240

Gartzaron-Aizarotz

598327,66

4762518,92

597,6

241

Gartzaron-Aizarotz

598317,22

4762521,75

600,0

242

Gartzaron-Aizarotz

598316,45

4762521,96

600,0

243

Gartzaron-Aizarotz

598291,37

4762526,98

606,0

244

Gartzaron-Aizarotz

598173,17

4762555,37

615,1

245

Gartzaron-Beruete-Aizarotz

598054,97

4762583,38

625,0

246

Beruete-Aizarotz

598132,71

4762646,19

615,7

247

Beruete-Aizarotz

598188,36

4762722,77

611,2

248

Beruete-Aizarotz

598225,66

4762774,09

637,9

249

Beruete-Aizarotz

598228,55

4762781,45

642,1

250

Beruete-Aizarotz

598263,62

4762870,71

692,2

251

Beruete-Aizarotz

598281,77

4762979,58

749,0

252

Beruete-Aizarotz

598282,57

4762984,36

753,7

253

Beruete-Aizarotz

598077,89

4763050,63

770,3

254

Beruete-Aizarotz

598011,25

4763072,21

770,9

255

Beruete-Aizarotz

597908,91

4763102,45

779,1

256

Beruete-Aizarotz

597823,02

4763116,12

784,3

257

Beruete-Aizarotz

597737,28

4763128,02

790,2

258

Beruete-Aizarotz

597689,92

4763135,19

792,9

259

Beruete-Aizarotz

597651,97

4763140,93

795,7

260

Beruete-Aizarotz

597640,33

4763142,70

796,4

261

Beruete-Aizarotz

597541,82

4763159,52

794,8

262

Beruete-Aizarotz

597490,06

4763170,56

793,0

263

Beruete-Aizarotz

597393,67

4763191,13

802,1

264

Beruete-Aizarotz

597330,84

4763204,54

805,6

265

Beruete-Aizarotz

597234,22

4763229,95

814,3

266

Beruete-Aizarotz

597172,00

4763246,30

814,6

267

Beruete-Aizarotz

597160,12

4763249,43

816,0

268

Beruete-Aizarotz

597217,18

4763305,33

784,6

269

Beruete-Aizarotz

597366,22

4763451,35

697,4

270

Beruete-Aizarotz

597439,32

4763522,97

677,0

271

Beruete-Aizarotz

597572,40

4763653,36

658,8

272

Beruete-Aizarotz

597631,71

4763711,47

655,5

273

Beruete-Aizarotz

597547,82

4763771,57

669,5

274

Beruete-Aizarotz

597476,31

4763822,79

727,2

275

Beruete-Aizarotz

597469,79

4763827,46

729,3

276

Beruete-Aizarotz

597467,20

4763829,70

730,1

277

Beruete-Aizarotz

597437,21

4763855,66

730,9

278

Beruete-Aizarotz

597406,75

4763882,04

719,2

279

Beruete-Aizarotz

597348,56

4763932,41

689,5

280

Beruete-Aizarotz

597339,23

4763940,49

691,9

281

Beruete-Aizarotz

597327,96

4763950,24

697,9

282

Beruete-Aizarotz

597255,68

4764012,82

754,7

283

Beruete-Aizarotz

597254,96

4764013,45

754,7

284

Beruete-Aizarotz

597199,78

4764061,21

772,5

285

Beruete-Aizarotz

597194,51

4764082,26

768,0

286

Beruete-Aizarotz

597192,76

4764089,29

766,2

287

Beruete-Aizarotz

597169,38

4764182,75

733,5

288

Beruete-Aizarotz

597147,05

4764293,93

711,5

289

Beruete-Aizarotz

597125,42

4764397,99

691,8

290

Beruete-Aizarotz

597122,21

4764418,54

690,2

291

Beruete-Aizarotz

597108,46

4764506,40

682,1

292

Beruete-Aizarotz

597106,36

4764518,51

682,9

293 = 1

Beruete-Arrarats-Aizarotz

597102,31

4764541,84

679,9

(*) Erreferentzia sistema ETRS89 UTM-30N.

(**) Z koordenatuaren datuak honetatik abiatuta lortu dira: MDT 2017, 2 m-koa.

II. ERANSKINA.–ONDAREA

A.–Ondasun higiezinak.

–Aizarozko Igoabide karrikako 1ean kokatutako orubea. 940 m² ditu eta Aizarozko 46. partzelarekin egiten du muga iparraldean, NA 4351 errepidearekin ekialdean, Aizarozko 32. herri partzelarekin mendebaldean eta bide publikoarekin hegoaldean. Aizarozko 10. industrialdeko 45. partzelarekin bat dator. Katastroaren arabera higiezin horren balioa 20.673,62 eurokoa da.

–Aizarozko Igoabide karrikako 3an kokatutako orubea. 591 m² ditu eta Aizarozko 10. industrialdeko 47. partzelarekin egiten du muga iparraldean, NA 4351 errepidearekin ekialdean, Aizarozko 32. herri partzelarekin mendebaldean eta Aizarozko 10. industrialdeko 45. partzelarekin hegoaldean. Aizarozko 10. industrialdeko 46. partzelarekin bat dator. Katastroaren arabera higiezin horren balioa 12.993,64 eurokoa da.

–Lucía Goñi Kultur Etxea izeneko eraikina. Aizarozko 10. industrialdeko 51. partzelarekin bat dator. 351,07 m² ditu, eta horien barnean bi solairuko eraikin bat. Beheko solairuan taberna-jatetxeko espazioa dago, eta lehenengo solairuan, berriz, erabilera anitzeko aretoa.

Eraikinak portxe itxi bat eta zoladura eta terrazako zona bat ditu atxikita.

Katastroaren arabera higiezin horren balioa 125.338 eurokoa da. Higiezinak bide publikoekin egiten du muga alde guztietan.

–Pilotalekua, 642,33 m²-ko azalera duena. Aizarozko 10. industrialdeko 52. partzelarekin bat dator. Iparralde, hegoalde eta ekialdean bide publikoekin egiten du muga, eta mendebaldean, berriz, Aizarozko 10. industrialdeko 32. herri partzelarekin. Katastroaren arabera, balioa, inbentarioaren kargura, 259.208,01 eurokoa da.

–Aizarozko Mendialde karrikan kokatutako orubea. Aizarozko 10. industrialdeko 53. partzelarekin bat dator, eta 477 m²-ko azalera hartzen duelarik. Iparraldean muga egiten du Mendialdea karrikarekin, mendebaldean NA 4351 errepidearekin, eta hegoalde eta ekialdean Aizarozko 10. industrialdeko 25. partzelarekin. Katastroaren arabera, balio ekonomikoa 10.492,68 eurokoa da.

–Aizarozko Mendialde karrikan kokatutako orubea, 565 m²-ko azalera duena. Aizarozko 10. industrialdeko 67. partzelarekin bat dator. Mendebaldean muga egiten du Mendialde karrikarekin, hegoaldean 66. partzelarekin eta gainerakoetan bidezidorren sare publikoarekin. Katastroko datuen arabera, orube horrek 11.871,72 euroko balioa du.

–Aizarozko Olaondo karrikan kokatutako orubea. 4182 m²-ko azalera du, eta 92.011,04 euroko katastro balioa. Aizarozko 10. industrialdeko 75. partzelarekin bat dator.

Partzelaren iparraldeko eta ekialdeko mugak Aizarozko 10. industrialdeko 25. partzelarekin dira, mendebaldekoa NA-4351 errepidearekin eta hegoaldekoa Olaondo karrikarekin.

–Aizarozko 10. industrialdeko 32. partzelan kokatutako biltegia. 515 m²-ko azalera du. Biltegi hori baratzeak dituen eremu baten barnean dago kokatuta. Baratzeen eremu horrek 17.718,70 m²-ko azalera du, eta Aizarozko 10. industrialdeko 32. partzelatik banatuta daude. Partzela horren balioa, eraikin barne, 10.724,40 eurokoa da.

B.–Eskubide errealak: Ez dago.

C.–Altzari historiko edo artistikoak, edo balio ekonomiko handia dutenak: Ez dago.

D.–Udalbatzaren balore higigarriak, kredituak eta eskubide pertsonalak: Ez dago.

E.–Ibilgailuak: Ez dago.

F.–Aziendak: Ez dago.

G.–Aurreko apartatuetan ez jasotako higigarriak: Ez dago.

Iragarkiaren kodea: F2500876