258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2025eko abenduaren 11n hartua, zeinaren bidez Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileen ordainsariak ehuneko 2,5 igotzen baitira, oinarri harturik 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Kontseiluak, 2025eko abenduaren 11n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege-dekretuak, zeinaren bidez sektore publikoaren eremuko ordainsariei buruzko presako neurri batzuk onesten baitira, bere 1. artikuluan ezartzen du sektore publikoko ordainsariak ehuneko 2,5 igoko direla, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera hori kalkulatzeko, 2024ko abenduaren 31n indarra zuten ordainsari-balioak hartuko dira oinarri, eta azken horien barruan sartzen da ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretuaren 6.2 artikuluan jasotako ordainsari-igoera gehigarri eta finkagarria, %0,5ekoa, hain zuzen (4/2024 Errege Lege-dekretu horren bidez, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dira, eta premiazko neurriak hartzen dira zergen, energiaren eta gizartearen arloan).

Bestalde, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 6. artikuluak lehenengo apartatuan ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariei ezarriko zaiela Estatuko legedian sektore publikoko langileentzat 2025erako ezartzen den gehieneko igoera globala, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, deusetan galarazi gabe, hala dagokionean, ordainsarietan behar diren doikuntzak egitea, ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat datozela lanpostuaren zailtasun tekniko bereziekin, arduraldiarekin, erantzukizunarekin, arriskuarekin edo nekagarritasunarekin.

Arestian aipatu den Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 9. artikuluaren 11. apartatuan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

Kontuan hartuta Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoa, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileei aplikatu behar zaiela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei oro har aplikatu beharreko araubide bera, bidezkoa da Nafarroako Kontseiluko langileei langile haiei aplikatu beharreko igoera bera, hau da, ehuneko 2,5, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak oinarri hartuta, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak,

ERABAKITZEN DU

1. Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileen ordainsariak ehuneko 2,5 igotzea, oinarri harturik 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta azken horien barruan sartzen da ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretuaren 6.2 artikuluan jasotako ordainsari-igoera gehigarri eta finkagarria, %0,5ekoa, hain zuzen (errege lege-dekretu horren bidez, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dira, eta premiazko neurriak hartzen dira zergen, energiaren eta gizartearen arloan). Ordainsarien igoera hori gehigarria eta finkagarria izanen da, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, erabaki hau betetzeko behar diren neurriak har daitezen langileen kudeaketa-sisteman.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Kontseiluburua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseilukide idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2516474