2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ekonomia eta finantza plana 2025-2026rako. Onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko azaroaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Ekonomia eta finantza plan bat onestea, bete ez izateagatik aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta gastuaren araua, 2014ko aurrekontuaren likidazioan agerian gelditu zen bezala.
Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua (lege horrek hizpide ditu aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna) eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).
Aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Mankomunitatearen batzarrak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ezkarozen, 2025eko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2515940