2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskalaren aldaketa 2026rako. Behin betiko onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko urriaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskala aldatzea 2026rako.
Jendaurreko epea iraganik, iragarkia argitaratu baitzen 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, plantilla behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatuarekin, honako testu honen arabera:
TARIFEN ERANSKINA, 2026
Honela idatzita gelditu da:
A.–Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira.
A-1) tarifa Etxekoak - etxebizitza: 73,71 euro.
A-2) tarifa Saltoki txikiak, janari-dendak eta dendak oro har, salbu A-5, A-6, A-7 eta A-8 tarifetan sartuak. Enpresa txikiak, tailerrak eta garajeak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko sozietateak. Aparkalekua: 170,71 euro.
A-3) tarifa Handizkako salmentetarako eta banaketarako biltegiak. Supermerkatuak. Enpresa eta lantegi ertainak. Ikastetxeak, institutuak, akademiak, haurtzaindegiak. Zinemak. 100 oherainoko klinikak eta ospitaleak. Zahar etxeak. 500 bazkidetik gorako elkarteak: 437,22 euro.
A-4) tarifa 50 langiletik gorako fabrikak. 100 ohetik gorako klinikak eta ospitaleak. 1.476,24 euro.
A-5) tarifa Profesionalen bulegoak (gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, etab.), bitxi-dendak - erloju-dendak, ehungintzako dendak, zapata-dendak, estankoak, jendearentzat irekitako establezimendurik ez duten instalatzaile profesionalak. Alderdi politikoen egoitzak: 132,65 euro.
A-6) tarifa Arrandegiak, fruta-dendak eta hondakin organiko ugari sortzen duten dendak: 241,93 euro.
A-7) tarifa Tabernak, kafetegiak, disko-tabernak, ostatuak eta pentsioak: 530,57 euro.
A-8) tarifa Jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak eta hotelak: 712,34 euro.
(Erabilera esklusiboko edukiontziak dituzten establezimenduei ez zaie halakorik aplikatuko).
A-CE) tarifa Industria-, merkataritza- edo zerbitzu-izaerakoak, beren egoera, ezaugarri edo hondakin-kopuru bereziagatik erabilera esklusiboko edukiontziak dituztenak, ordenantza arautzaileak ezarritakoaren arabera:
a) 360 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 773,72 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.
b) 1.000 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 1156,51 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.
c) 1.000 litroko edukiontzi horien kasuan, bilketa sailkaturako baitira, urteko 1127,45 euroko tasa, astean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.
d) Iglu erako 3.000 litroko edukiontzi urdin edo berdeen kasuan, papera edo beira sailka biltzeko baitira, urteko 1127,45 euroko tasa, hilabetean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.
e) Supermerkatuak eta jatetxeak, erabilera esklusiboko edukiontzia dutenak:
–Edukiontzi bat biltzea: 1842,24 euro urtean.
–Bi edukiontzi biltzea: 2701,94 euro urtean.
Zalantzarik baldin bada subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan, Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko den tarifa.
TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO ARAUAK
Baldin tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati (halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena), bakar-bakarrik aplikatuko zaio aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena.
Ikuskatze lana eginik –ofizioz edo interesdunak eskaturik–, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, fakturatu dadin egiaztatutako erabilera egiazkoaren arabera.
Azkoienen, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2516611