2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak. Behin betiko onespena
2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, iragarki bat, azaltzen zuena hasiera batez onetsi zela aldaketa bat, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
ALDAKETA:
2.2 puntua, 5. artikulua. "Zerga-oinarriak, kuotak eta tarifak".
Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:
0,3820 euro/m³.
Kuota finkoa, finantzatzen duena Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa, eta erabiltzaileak ordaintzen duena aldian behin, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera:
1.714,35 euro/l/s.
Tafallan, 2025eko abenduaren 23an.– Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2516970