258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

Castejóngo Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea "La Malacena" bazkatokiko larreen aprobetxamendua esleitzeko, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez. Hori guztia, bi arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Interesdunek esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta udal herri-lurretako bazkatokietako larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Castejónen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2516259