Iragarkia
258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2026rako karga-tasak
Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak egin eta izapidetzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta gizarte-etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, finkatu zituen udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2026. urteko ekitaldirako.
Hasierako onespena 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14koan, eta Udalaren ediktu taulan eta webgunean argitaratu zen, jendaurreko epean alegazio, kexa edo oharrak aurkez zitezen.
Jendaurrean egon den bitartean espedientearen aurkako alegaziorik jarri ez denez, onetsitako testua osorik ematen da argitara; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarrita dagoenarekin.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2026ko ekitaldian indarra izanen dutenak.
ZERGAK
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.
*Ikus eranskinean zer hobari dauden lurraren kontribuziorako.
Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3,5.
*Ikus eranskinean zer hobari dauden energia berriztagarriko sistemak dauzkaten instalazioetarako.
Ekonomia-jarduerak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.
Hiri-lurren balio-gehikuntza:
a) Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean, sortzealdiaren arabera kalkulatuak: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (indarrean dagoen idazketaren arabera).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %13koa, alegia.
Etxebizitza hutsen gaineko zerga:
–Karga-tasa, 1. urterako: %0,12.
–Karga-tasa, 2. urterako: %0,60.
–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: 1,20.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
1. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:
1. Agiriak.
a) Kopiak, fotokopiak eta eskanerrak, edozein udal agirirenak.
–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,10 euro.
–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,35 euro.
–DINA A-3 tamainako folio bakoitzeko: 0,15 euro.
–DINA A-3 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,50 euro.
–DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.
–DINA A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.
–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.
b) Agiriak konpultsatzea.
–Konpultsa bakoitza: 1,20 euro.
–2 eta 20 arteko konpultsa, bakoitza: 0,65 euro.
–21 konpultsa baino gehiago, bakoitza: 0,55 euro.
c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.
d) Plastifikatzea.
–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 0,60 euro.
e) Koadernatzea.
–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 10,50 euro.
2. Ziurtagiriak.
–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,10 euro.
–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.
–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15,00 euro.
3. Arma txartelak izapidetzea.
–Arma-txartel 1: 5,50 euro.
4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 10,00 euro.
5. Ahalordeak askiestea.
–Askiespen bakoitza: 6,25 euro.
6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.
–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.
7. –Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 12,00 euro.
8. Hartze-agiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): jasanaraziko da banku entitateak Udalari kobratutako gastua. Datu hori ezagutzen ez bada edo bakantzea ezinezkoa bada, 2 euro kobratuko dira helbideratutako hartze-agiri bakoitzeko.
9. Udalak langileak hautatzeko edo kontratatzeko antolatzen dituen deialdietan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa: 15 euro.
2. ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
Lehen epigrafea.
Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena.
–Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624,00 euro.
–Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208,00 euro.
–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200,00 euro.
–Jardueraren aldaketa ez-funtsezkoaren baimena: 100,00 euro.
Bigarren epigrafea.
Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.
–Irekitzeko lizentzia bakoitza. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da, 250,00 euro gutxienez eta 720,00 euro gehienez.
–Espedienteak tramitatzeagatik eta, behar bada, aurreko apartatuetan jaso gabeko baimenak emateagatik: 100,00 euro.
Hirugarren epigrafea.
Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.
A) Jarduera handitzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da, 260,00 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez.
B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260,00 euro.
C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260,00 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260,00 euro ordainduko baitira.
Laugarren epigrafea.
Aurretik aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:
–Erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura jarraitzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa prozedura normalean ezarritakoaren %50 izanen da.
–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan argitaratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izanen da.
–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab. azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.
–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
3. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK
Tarifak
"Kirol plus" txartelaren titularrak doan sartzen ahalko dira programa horren parte diren Ultzamako Udalaren kirol instalazioetan, instalazio bakoitzaren ordutegiaren eta egutegiaren barnean.
3. epigrafe honetako prezio eta tarifen zenbatekoan balio erantsiaren zerga sartzen da, berariaz kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik.
Prezioaren zenbatekoan ez da sartzen instalazio bakoitzerako argiaren edo beste baldintza batzuen kostua, hori aparte kobratuko baita.
Tarifa merkatzeko, desgaitasuna Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).
Deskontuei dagokienez, familia-unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua, bizikidetza agiria antzinatasuna adierazten duena). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia-unitateko gainerako kideei.
Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, 6 hilabeteko antzinatasunez bederen.
Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.
Erabiltzaileek bitarteko "fisikoak" (giltzatakoak eta abar) erabiltzen ahalko dituzte pilotalekura eta kiroldegira sartzeko. Bitarteko horrengatik 12, 00 euro ordainduko beharko dituzte (giltzaren, kudeaketaren eta konfigurazioaren kostua).
Instalazio guztietarako urteko abonua dutenei, bi alditan kobratuko zaizkie kuotak.
Urteko lehen 6 hilabeteen barnean egiten diren abonuetan urteko kuota osoa ordaindu beharko da; aldiz, urteko azken 6 hilabeteen barnean egiten direnetan, urteko kuotaren erdia.
Pilotalekuko eta gimnasioko instalaziorako urteko abonuaren kasuan, urteko bi aldietarako egiten bada, %10eko deskontua aplikatu zaio bi instalazioetako prezioen baturari.
Pilotalekuko eta/edo gimnasioko (+ igerilekua) urteko abonuen ordainketa helbideratzen ahalko da, baina hori berariaz adierazi beharko da eskaera-orrian. Helbideratzea eta ordainketa modu automatikoan berrituko dira hurrengo urteari begira, salbu eta interesdunak baja eskatzen badu urtea hasi baino 15 egun lehenago.
Ordainketak (bat edo bi) egiteko beste modu bat da transferentzia edo diru-sarrera egitea, edo, bestela, banku-txartelaz ordaintzea udaletxean bertan. Ordainketa helbideratuta dutenen kasuan, baja emanen zaie baldin eta ordainketa ezin bada behar bezala egin, eta akats hori ez bada zuzentzen 3 egun balioduneko epean, gorabeheraren berri ematen zien egunetik zenbatzen hasita.
Abonuak: gimnasioa, kiroldegia, pilotalekua eta igerilekuak
1.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.
a) 1.–Denboraldiko abonua (erroldatuak):
- 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
- Haurrak (5-16 urte): 38,00 euro.
- Helduak: 56,00 euro.
- Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak: 26,00 euro.
a) 2.–Denboraldiko abonua (erroldatu gabeak).
- 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
- Haurrak (5-16 urte): 47,00 euro.
- Helduak: 71,00 euro.
- Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak: 36,50 euro.
- Deskontuak: familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: ehuneko 20.
b) 1.–Eguneko sarrerak (erroldatuak):
4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak):
- Egun osoa: 6,00 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 4,00 euro.
–Helduak:
- Egun osoa: 8,50 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 5,00 euro.
–Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
- Egun osoa: 6,00 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 4,00 euro.
b) 2.–Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak):
4 urte bitarte: doan.
–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak):
- Egun osoa: 7,50 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 5,00 euro.
–Helduak:
- Egun osoa: 10,50 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 7,00 euro.
–Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
- Egun osoa: 7,50 euro.
- Egun erdia (14:30era arte edo 15:00etatik aurrera): 5,00 euro.
2.–Igeriketa ikastaroak.
–Erroldatuak: 48,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 64,00 euro.
Igeriketa ikastaroetan igerilekuetako denboraldiko abonua dutenek baizik ezin dute izena eman edo kirol instalazioetako bazkideek edo abonatu edo bazkide horien seme-alabek, 4 urte baino gutxiago badituzte.
3.–Futbol zelaia.
a) Ordu eta erdiko alokairua: 47,00 euro.
%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.
b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 21,00 euro.
c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 21,00 euro.
4.–Pilotalekua.
1.–Urteko abonua pilotalekuko instalazioak erabiltzeko:
–Erroldatuak: 48,00 euro/urtea.
–Erroldatu gabeak: 65,00 euro/urtea.
Argiztapena (kostu bera erabiltzaile guztiendako): ordubete, 4,00 euro. Txanponekin dabil.
Berokuntza: erabiltzaileek nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Udalari, behar besteko aurrerapenarekin. Zerbitzu horren kostua 65 eurokoa izanen da orduko, eta 2. ordutik aurrera 55,00 euro orduko.
Ordukako sarrerak:
a) Abonatuek kantxa erabiltzea:: 0,00 euro.
b) Abonatu gabeek kantxa erabiltzea: 1 ordu: 12,00 euro.
c) Kantxa erabiltzea profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduetarako: 1 ordu: 16,50 euro.
Oharra: 6 lagunetik gora, taldetzat hartuko da.
d) Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:
–Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 110,00 euro.
–Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 55,00 euro.
e) Ostatu-gauak:
–20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.
–20 lagunetik gorako taldeak: 150,00 euro/gaua.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeek doan erabiliko dute pilotalekua, baldin eta sarrerarik kobratzen ez badute.
Udala laguntzaile den jardueretan, doan erabiliko dira pilotalekua, berogailua eta argia.
5.–Kiroldegia.
Argiztapena: 1 ordu: 4,00 euro.
Taldeendako abonuak:
–Urritik ekainera bitarteko abonuak, eskubidea ematen dutenak aste barnean egun batez (bi orduz) eta asteburuko egun batez (bi orduz) erabiltzeko: 220,00 euro.
–Uztailetik irailera bitarteko abonuak, eskubidea ematen dutenak astean bi egunez (bi orduz) erabiltzeko: 100 euro.
Ordu gehiagotan erabili nahi izanez gero, abonu bat baino gehiago eskuratzen ahal da.
–Egun solteetarako alokairua: Ordu bat: 30,00 euro. 50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.
–Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.
–Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 19,00 euro.
–Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:
a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.
b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.
c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro eguneko.
Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.
d) Ostatu-gauak:
- 20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.
- 20 lagunetik gorako taldeak: 150,00 euro/gaua.
6.–Gimnasioa.
Gimnasioko instalazioak erabiltzeko abonua:
–Urtean:
- Erroldatuak: 132,00 euro/urtea.
- Erroldatu gabeak: 168,00 euro/urtea.
Arrazoia edozein delarik ere, baja eman nahi dela jakinarazten bada lehenbiziko astearen barnean, urteko guztizko kostuaren %5 itzuliko da. Behin baino ez da onartuko "probatzeko astea"ren aukera hori.
–Igerileku denboraldia:
- Erroldatuak: 75,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 115,00 euro.
–Baterako abonua, urte osoan erabiltzeko gimnasioko instalazioak eta igerilekuak:
- Erroldatuak: 170,00 euro/urtea.
- Erroldatu gabeak: 225,00 euro/urtea.
7.–Udal karpa alokatzeagatik.
- 740,00 euro (gehi dagokion BEZa), karparen %100 alokatzeagatik (karpa osoa).
- 670,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 3/4 alokatzeagatik.
- 600,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 1/2 alokatzeagatik.
Udalak dohainik lagatzen ahalko du, antolatu nahi diren jarduerak Ultzamarako interesekoak badira gizartearen, kulturaren edo kirolaren ikuspegitik eta Udalak berak sustatu edo haietan parte hartzen badu.
Ohar orokorrak:
Entitate errentariak gutxienez ere lau lagunen ekarpena egin beharko du, bere kargura, karpa muntatu eta desmuntatzeko.
Karpa itzultzeko epea betetzen ez denean entitate erabiltzaileak behar adina langile ez ekartzeagatik hura kentzeko, 500,00 euroko tasa osagarria kobratuko da, udal bitartekoak erabili behar izateagatik.
Udalari karpa lagatzeko eskatzen zaionean, zehatz-mehatz adieraziko da zer egunetan erabiliko den.
Erabiltzeko eskaerak Udalean aurkeztuko dira, gutxienez ere erabili baino astebete lehenago; bestela, 30,00 euroko zigorra aplikatuko da eguneko.
4. ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Eranskina.–Prezio publikoak
A) Pisaldi bakoitza:
–0 eta 10 tona arte: 1,00 euro.
–10 eta 20 tona arte: 1,50 euro.
–20 tonatik gora: 2,50 euro.
B) Urteko giltza (ibutton) erostea:
–Giltza bakoitza: 190,00 euro.
C) Giltzaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 36,00 euro.
4. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan balio erantsiaren zerga sartzen da.
5. ORDENANTZA, HIRIGINTZA-JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
I. epigrafea. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean emandako lizentziak.
1.1. Partzelazio-lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasa: 63,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe partzelazioa azkenik gauzatzen den ala ez.
Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
1.2. Obra lizentziak, bizitegi-eraikinak birgaitzeko. Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez. Energia berriztagarrien arloko obrei dagokienez, hobaria eskatzeko eskubidea egonen da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin ordenantza honetako eranskinean.
Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
1.3. Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako. Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro.
Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez.
Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
1.4. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz erabili edo okupatzeagatik. Eraikinak lehenbizikoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.
Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak. Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 156,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe interesdunak eskatutako erabileraren aldaketa gauzatzen duen ala ez.
Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
Ohar orokorra: aipatu zenbatekoak, era berean, kobratuko dira erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura jarraitzen den kasuetan.
II. epigrafea. Hirigintzako kontsultei erantzutea.
Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52,00 euro.
Txostenak egiteagatik: 21,00 euro.
III. epigrafea.
Hirigintzako Udal Plana eta plan partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100,00 euro.
Xehetasun-azterketen espedienteak, hirigintza-hitzarmenak, birpartzelazio proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80,00 euro.
Katastroan aldaketa egiteko espedienteak tramitatzeagatik: 50,00 euro. Gainera, tramitatze hori egiten denean katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo, interesdunaren/eskatzailearen kargura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.
Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:
–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan argitaratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izanen da.
Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak uko egiten dion.
–Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.
6. ARAU FISKALA, "LARRAINTZARKO BENTA" GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Arau orokorrak
1. taldea: gizarte-etxea kudeatzen duten udal eremu edo mugarteetatik kanpoko sindikatuek, elkarteek, entitateek edo taldeek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.
2. taldea: enpresa pribatuek edo antzekoek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.
3. taldea: gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruko herritarrek beren izenean antolatutako ekitaldiak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen bazaie eta/edo irabazi asmorik bada.
Ordaintzetik salbuesten diren kasuak:
a) Kultur, kirol edo bestelako jarduerak, bilerak edo ikastaroak, gizarte-etxea kudeatzen duten udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek eta udal horien barreneko kontzejuek antolatuak.
b) Gizarte-etxea kudeatzen duten udal eremu edo mugarteetan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.
c) Aralar musika-eskola.
d) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunendako ikastaroak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen ez bazaie eta/edo irabazi-asmorik ez bada.
e) Cederna Garalur elkartea.
f) Gizarte-etxea kudeatzen duten udal eremu edo mugarteetako bizilagunek antolatutako bilerak edo jarduerak, baldin eta irabazi-asmorik ez bada edo kobratzen ez bada.
Tarifen eranskina
A) Ekitaldi aretoa.
–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.
- 1. taldea: 70,00 euro.
- 2. taldea: 100,00 euro.
- 3. taldea: 15,00 euro, 2 ordu bitarte. 25,00 euro, 4 ordu bitarte.
–Lagatzea, 4 ordutik gora.
- 1. taldea: 15,00 euro/ordu.
- 2. taldea: 25,00 euro/ordu.
- 3. taldea: 5,00 euro/ordu.
B) Aretoak.
–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.
- 1. taldea: 15,00 euro.
- 2. taldea: 30,00 euro.
- 3. taldea: 10,00 euro, 2 ordu bitarte. 15,00 euro, 4 ordu bitarte.
–Lagatzea, 4 ordutik gora.
- 1. taldea: 3,00 euro/ordu.
- 2. taldea: 7,00 euro/ordu.
- 3. taldea: 3,00 euro/ordu.
C) Ikus-entzunezko materiala.
–Erabilitako elementu bakoitzeko; egunean:
- Musika-ekipoa + 3 mikrofono kabledun: 25,00 euro eguneko. Aldez aurretik 100,00 euroko fidantza eskatuko da.
- Monitorea / in bozgorailua: 15,00 euro eguneko.
- Proiektorea + pantaila: 25,00 euro. Aldez aurretik 50,00 euroko fidantza eskatuko da.
–Ordaintzetik salbuesten diren kasuak:
- Gizarte-etxean parte hartzen duten udalak edo mankomunitateak, zeinetan udal horiek parte hartzen baitute.
- Ekitaldiak, herri-interesekoak badira edo Ultzamako Udalerako interesekoak badira kulturaren edo kirolaren ikuspegitik eta sarrera librea badute.
Kudeatzeko eta erreserbak egiteko arauak.
Larunbatetan eta jaiegunetan ezin izanen da giltzarik eman edo itzuli. Hortaz, egun horiek ere ordaindu egin beharko dira.
Erreserba bertan behera utzi edo aldatu nahi bada, eta izapidea ez bada egiten erreserba eguna baino, gutxienez, 7 egun natural lehenago, ezarritako tarifaren %30 kobratuko da, eta, gutxienez, 5 euro. Baldintza hori ez zaie aplikatuko tasa ordaintzetik salbuetsita daudenei.
Irizpide berekin, tarifa hauek guztiak aplikatuko dira era berean, gainerako udal eraikinetan dauden beste areto edo toki batzuk alokatzen direnean.
6. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan balio erantsiaren zerga sartzen da.
7. ULTZAMAKO UDALAREN JABETZAKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUEI BURUZKO ORDENANTZAK
Epaitzen aprobetxamendua:
–Egur epaitza bakoitzagatik, "banaturik" modalitatean: 58,00 euro tonako.
Udalak urtero zehaztuko ditu, bando bidez, etxerako egurraren aprobetxamendu modalitateak urte horretarako.
Eroritako zuhaitzen aprobetxamendua:
–20,00 euro/Tm kobratuko da.
Herri-larreetan bazkatzeko aprobetxamendua:
Bazkatzeagatik azienda mota bakoitzak ordaindu beharreko kanona (ordenantzaren 20. artikulua) honako parametro hauen arabera ezarriko da:
–1. taldea.–Goiko larreak edo irekiak:
- Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
- Behi aziendako buru bakoitzeko: 8,00 euro urtean.
- Ardi aziendako buru bakoitzeko: 1,00 euro urtean.
- Zaldi txikien aziendako (poney-ak) buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
- Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.
–2. taldea.–Hegoaldeko larreak edo itxiak:
- Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
- Behi aziendako buru bakoitzeko: 12,00 euro urtean.
- Ardi aziendako buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
- Zaldi txikien aziendako (poney-ak) buru bakoitzeko: 4,00 euro urtean.
- Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.
7. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da, aplikatzekoa den araudi fiskalaren arabera nahitaezkoa den kasuetan.
8. UDAL ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ZAKURRAK ETA BESTELAKOAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA
Arriskutsua izan daitekeen animalia edukitzeko lizentzia lortzeko beharrezko dokumentazioa tramitatzeagatik: 20,00 euro.
9. UDAL ORDENANTZA, IBILGAILU ELEKTRIKOEN KARGA ERDILASTERREKO (POTENTZIA ≤ 22KW) TOKIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
Karga "erdilasterreko" zerbitzua (potentzia ≤ 22 kW): 0,40 euro/kWh.
Kostua eguneratzen ahalko da Udalak kontratatutako energia-kostuaren arabera, zeina hiru hilabetetik behin eguneratzen ahal baita.
9. epigrafe honetan adierazitako banakako tarifa eta prezioen zenbatekoan balio erantsiaren zergaren zenbatekoa sartzen da, aplikatzekoa den araudi fiskalaren arabera nahitaezkoa den kasuetan.
10. ORDENANTZA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA ULTZAMAKO UDALAREN KIROL ETA KULTURA INSTALAZIOETAN PUBLIZITATEA JARTZEAGATIK
i. Eranskina.–Publizitaterako tokien eta prezioen inbentarioa
Udal kiroldegia.
Ateen atzeko paretak, ateen gainekoak (guztira, 2 toki).
–Gehieneko neurria: 100 x 210 cm.
–Euskarri mota: euskarri zurruna.
–Urteko prezioa, toki bakoitzeko: 100,00 euro.
–Garaiera lurzorutik: 310 cm (gutxi gorabehera).
Iparraldeko pareta (A aukera): toki bat pistaren alde banatan (guztira, 2 toki).
–Gehieneko neurria: 90 x 360 cm.
–Euskarri mota: euskarri zurruna.
–Urteko prezioa, toki bakoitzeko: 150,00 euro.
–Garaiera lurzorutik: 270 cm (gutxi gorabehera).
Iparraldeko pareta (B aukera): toki bat pistaren alde banatan (guztira, 2 toki).
–Gehieneko neurria: 110 x 150 cm.
–Euskarri mota: euskarri zurruna.
–Urteko prezioa, toki bakoitzeko: 150,00 euro.
–Garaiera lurzorutik: 270 cm (gutxi gorabehera).
Udal pilotalekua.
Txaparen azpiko bigungarria, unitate bat.
–Neurria (olanaren neurria): 90 x 1100 cm.
–Euskarri mota: euskarri malgua (olana).
–Urteko prezioa, toki bakoitzeko: 160,00 euro.
Erreboteko pareta (toki bat).
–Gehieneko neurria: 100 x 400 cm.
–Euskarri mota: euskarri malgua (pegatina).
–Urteko prezioa, toki bakoitzeko: 100,00 euro.
–Garaiera lurzorutik: 310 cm (gutxi gorabehera).
* Urtebetea zenbatzen hasiko da jartzen den egunean.
Prezio horiei dagokien BEZa erantsiko zaie.
Azken oharra: zehaztutako artikuluek eta tarifen eranskinek ordeztuko dituzte ordenantzetan agertzen zirenak, eta indarrik gabe geldituko dira lehenagoko horiek, hemen azaldutakoei kontra egiten dieten guztian.
I. ERANSKINA.–HOBARIAK
1.–LUR-ONDASUNEN GAINEKO KONTRIBUZIOAREN ZERGARAKO HOBARIAK
Hobariak, familia-errenta edo antzekoak direla eta.
–Onuradunak:
1.–Familia ugari edo guraso bakarreko familia baten titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboak.
2.–Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboak, baldin eta errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen badute.
–Hobariaren zenbatekoa:
Zergaren kuotaren %25 eta %90 arteko hobaria; gehienez ere, 170 euro.
–Subjektu pasiboen errenta tarteak eta hobarien portzentajeak:
FAMILIAREN ERRENTA TARTEAK | HOBARIAREN PORTZENTAJEA |
5000,00 euro baino gutxiago | %90 |
5000,00 euro eta 12.000,00 euro artean | %50 |
12.000,00 euro eta LGSa halako 3 artean | %25 |
LGSa halako 3tik gora | %0 (hobaririk gabe) |
Familiaren diru sarrera gordinak hartuko dira kontuan (PFEZaren aitorpeneko 507, 524, 8810 eta 8808 laukitxoen batura), eta hortik ateratzen dena familia-unitateko kideen artean zatituko da.
–Baldintzak:
Hobari hau soilik aplikatu da subjektu pasiboaren jabetzako ondasun higiezin batean. Bizitegi-erabilerako hiri-unitate horrek onuradun diren subjektu pasiboen ohiko bizilekua izan behar du, eta bertan egon behar dute erroldatuta.
Hobari hau aplikatzeko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiru baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).
Hobaria aplikatzeko, baldintza izanen da gehienez ere bost urte igaro izana Ultzamako balorazio txostenaren azken berrikuspena onetsi zenetik.
Hobari hau aplikatzeko, subjektu pasiboak ez du zorrik eduki behar Ultzamako Udalarekin.
Onuradun diren subjektu pasiboek nahitaez komunikatu beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.
Ohiko etxebizitzaren erroldatze-helbidea aldatzen bada indarrean den urtean, horrek eraginen du hobarirako eskubidea galtzea urte horretan. Dena den, hurrengo ekitaldietan berriro eskatzen ahalko da.
–Izapidetzeko modua:
Hobaria zer urtean eskatu eta eman den, urte horretan soilik izanen du indarra.
Hobarirako eskaera Udalean aurkeztu beharko da, kasuan kasuko ekitaldiko urtarrilaren 1etik martxoaren 10era (edo hurrengo egun balioduna) bitartean.
–Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Eskabidea, sinatuta.
b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularra edo gurasobakartasun egoeran dagoela, edo jasotzen dituela kotizazio gabeko pentsioak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta.
c) Familia-unitatea osatzen duten kide guztien azken PFEZaren aitorpena edo aitorpenik egin ez dela ziurtatzen duen Nafarroako Foru Ogasunaren agiria (baldin eta ez badute aitorpena egiteko obligazioa). Bestela, aurkeztu beharko da familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa, agiri bidez frogaturik.
Agiriren bat falta bada, errekerimendu bakarra eginen da, eta hamar egun naturaleko epea emanen da agiri zuzenak aurkezteko, jakinarazpena egiten denetik aurrera zenbatuta.
2.–ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGARAKO HOBARIAK
Hobaria, energia berriztagarrien arloko obrak egiteagatik.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokionez, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak dituzten eraikuntzek, instalazioek edo obrek, baldin eta autokontsumorako badira, %30eko hobaria izanen dute dagokion zenbatekoaren gainean, eta, gehienez ere, 800 eurokoa. Hobari honen aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
Hobaria aplikatzeko, obrarako hirigintza lizentzia eskatzearekin batera eskatu beharko da hobaria. Hobari hau soilik aplikatuko da energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetara bideratutako gauzatze materialaren kostuaren zatian, betiere sistema horiek instalatzea nahitaezkoa ez denean, arloaren gaineko araudi espezifikoaren arabera.
Hala, aurrekontuan helburu espezifiko horrekin bat ez datozen obrak jasotzen badira, obra horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa behar bezala xehatua aurkeztu beharko da.
Hobaria aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
b) Hobariaren eskaera eta frogagiriak eskabide baten bitartez aurkeztea obrarako lizentzia eskatzean edo erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.
c) Eskatzaileak ez edukitzea zorrik Ultzamako Udalarekin.
3.–HIRIGINTZA-JARDUKETAK EGITEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN EZARRITAKO TASETARAKO HOBARIAK
Hobaria, energia berriztagarrien arloko obrak egiteagatik.
Hirigintza-jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan ezarritako tasei dagokienez, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak dituzten eraikuntzek, instalazioek edo obrek, baldin eta autokontsumorako badira, %30eko hobaria izanen dute dagokion zenbatekoaren gainean, eta, gehienez ere, 800 eurokoa. Hobari honen aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
Hobaria aplikatzeko, obrarako hirigintza lizentzia eskatzearekin batera eskatu beharko da hobaria. Hobari hau soilik aplikatuko da energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetara bideratutako gauzatze materialaren kostuaren zatian, betiere sistema horiek instalatzea nahitaezkoa ez denean, arloaren gaineko araudi espezifikoaren arabera.
Hala, aurrekontuan helburu espezifiko horrekin bat ez datozen obrak jasotzen badira, obra horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa behar bezala xehatua aurkeztu beharko da.
Hobaria aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
b) Hobariaren eskaera eta frogagiriak eskabide baten bitartez aurkeztea obrarako lizentzia eskatzean edo erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.
c) Eskatzaileak ez edukitzea zorrik Ultzamako Udalarekin.
Iragarkiaren kodea: L2516094
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
