258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, 2026rako, ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2025eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, indarra har dezaten 2026an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, baita Udalaren ediktuen taulan paratu ere, eta espedientea 30 egun baliodunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325. artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Administrazio xedapen orokor bat denez, ezin da administrazio bidean errekurtsorik paratu, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka honako bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2025eko abenduaren 31n.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

ORDENANTZA, TUDELA-CULTURA ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

II. eranskinean (Zerbitzuen prezio publikoak), "Moncayo zinema erabiltzea" atalean, honako literal honen 3. paragrafoa kentzen da: "Sarrerak saltzeko Tudela - Cultura*-ren salmenta plataforma erabili nahi izanez gero, aukera hauek daude:". Horren ordez, hau erabiliko da:

"Horrez gain, sarrerak saltzeko zerbitzua ordaindu beharko dute modalitate hauetako batean:"

Azken paragrafoa kentzen da, gainera: *"Tudela-Culturaren sistema erabiltzen ez bada, ez da aplikatuko".

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN UR BATZORDEAREN TASAK

Ordenantza, arautzen dituena ordainarazi beharreko tasak, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak egindako hainbat zerbitzurengatik:

Tasen eranskinean, proposatzen da %12ko igoera; beraz, honela gelditzen dira:

–Saneamendurako kamioiaren zerbitzua (prezioa orduko).

KONTZEPTUA

PREZIOA
(euro orduko)

a) aukera: gidaria eta langile bat

90,97

b) aukera: gidaria eta bi langile

113,16

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontuan hartuko dira.

–Ur ihesak hautemateko zerbitzua.

KONTZEPTUA

PREZIOA
(euro orduko)

a) aukera: eguneko zerbitzua langile batekin

36,75

b) aukera: eguneko zerbitzua bi langilerekin

71,48

c) aukera: gaueko zerbitzua bi langilerekin

82,59

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontuan hartuko dira.

–Uraren azterketa (Canrasoko EUAko –edateko uren araztegia– laborategia):

A) Parametroen analisia.

PARAMETROAK

ZENBATEKOA
(eurotan)

pH-a

1,84

Eroankortasuna

1,84

Uhertasuna

2,07

Nitratoa

7,36

Nitritoa

4,13

Amonioa

7,59

Hondakin kloroa

1,93

Oxidakortasuna

9,16

Kaltzioa

5,52

Magnesioa

5,52

Fluoruroa

12,96

Kloruroa

12,96

Sodioa

12,96

Zianuroa (erreaktiboa)

13,01

Boroa

22,18

Metalak (unitatea)

15,72

Sulfatoa

10,99

Hondakin idorra

5,52

Kolorea

2,06

Koliformeak (guztira)

9,46

E. coli

9,46

Hesteetako enterokokoak

9,46

Clostridium perfringens

9,46

Klostridio sulfitoerreduktoreak

9,46

Mikroorganismo organokloratuak

8,41

Pestizida organokloratuak

79,96

Hidrokarburo polizikliko aromatikoak

79,96

Konposatu organiko lurrunkorrak

79,96

Herbizidak

79,96

Zenbateko horiek %10 merkeago izanen dira, azterketak egiteko urteko hitzarmenak sinatzen direnean erakunde ofizialekin.

B) Analisiak.

–Tratamendu irteerako kontrolaren analisia: 71,72 euro.

pH-a, eroankortasuna, uhertasuna, hondar kloroa, usaina, kolorea, zaporea, koliformeak (guztira), E. coli, 22 °C-ko zenbaketa, enterokoko fekalak, aluminioa, Clostridium perfringens.

–Sarearen eta deposituen kontroleko analisia: 46,54 euro.

pH-a, eroankortasuna, uhertasuna, hondar kloroa, usaina, kolorea, zaporea, koliformeak (guztira), E. coli, 22 °C-ko zenbaketa, enterokoko fekalak.

–Txorrotaren analisia: 114,88 euro.

Kolorea, pH-a, uhertasuna, eroankortasuna, hondar kloroa, amonioa, koliformeak (guztira), E. coli, beruna, kromoa, kobrea, nikela eta burdina.

–Txorrotaren analisi murriztua: 43,33 euro.

Kolorea, pH-a, uhertasuna, eroankortasuna, hondar kloroa, E. coli, 22 °C-ko zenbaketa eta beruna.

–Analisi osoa: 661,89 euro.

pH-a, usaina, kolorea, eroankortasuna, kloro librea, amonioa, kloruroa, aluminioa, burdina, manganesoa, oxidakortasuna, sulfatoa, sodioa, bakterio koliformeak, kolonien 22 °C-ko zenbaketa, E. coli, enterokokoa, Clostridium perfringens, fluoruroa, nitratoa, boroa, antimonioa, artsenikoa, bentzenoa, bentzo (α)pirenoa, kadmioa, zianuroa, kobrea, kromoa, 1,2-dikloroetanoa, merkurioa, nikela, beruna, selenioa, trihalometanoak, trikloroetenoak, tetrakloroetenoa, hidrokarburo polizikliko aromatikoak, guztizko pestizidak (aldrina, dieldrina, heptakloroa, heptakloro epoxidoa, lindanoa, metakloroa, atrazina...) konposatu lurrunkorrak eta desinfekzioaren produktuak.

–Analisi osoa, murriztua: 263,32 euro.

pH-a, usaina, zaporea, eroankortasuna, uhertasuna, kloro librea, koliformeen guztizkoa, E. coli, enterokoko fekalak, Clostridium perfringens, 22 °C-ko zenbaketa, nitratoak, kloruroak, sulfatoak, gogortasun totala, kaltzioa, magnesioa, sodioa, burdina, aluminioa, manganesoa, beruna, oxidakortasuna, trihalometanoak, bentzenoa, 1,2-dikloroetanoa eta trikloroetenoa.

Tarifa horiei %10eko deskontua aplikatzen zaie, jarraikiz urtero edateko uraren kalitatearen kontrola egiten dugun udalekin ezarritako baldintzei.

–Hirugarrenentzako hainbat zerbitzu (lan egindako ordu bakoitzeko prezioa):

LAN EGINDAKOA

ORDU NORMALA
(eurotan)

ARDURADUNA

33,72

OFIZIALA

30,90

MANTENTZE-LANETAKO LANGILEA

21,97

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO

Tarifen eranskinean, I eta V arteko apartatuak aldatzen dira, biak barne, %12ko igoerarekin. Honela geldituko dira biak:

I.–Ordenantzaren 4.a) artikuluan ezarrita dauden zerga-egitateak.

1.–Kuota finkoak, kontagailuaren kalibrearen arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA
(eurotan)

13

10,94

15

10,94

20

23,31

25

35,01

30

49,02

40

84,15

50

218,85

65

547,12

80

656,54

100

911,83

125

1.458,95

150

1.823,77

200

3.501,57

250

3.647,43

300

5.653,61

2.–Kuota finkoak zigilatutako sute ahoetarako, dagokion hargune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

Aplikatu beharreko tarifa kuoten %20 izanen da, 1. apartatuan adierazitako hargunearen kalibrearen arabera. Hona hemen zenbatekoa:

HARGUNEA, KONTAGAILUA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA
(eurotan)

25

7,00

30

9,80

40

16,83

50

43,77

65

109,42

80

131,31

100

182,37

125

291,79

150

364,75

200

700,31

250

729,49

300

1.130,72

II.–Ordenantzaren 4.b) artikuluan ezarrita dauden zerga-egitateak.

1.–Kuota finkoak (saneamendua-estolderia), hornidurarako paratutako kontagailuaren kalibrearen arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA
(eurotan)

13

5,03

15

5,03

20

10,71

25

16,09

30

22,53

40

38,67

50

100,58

65

251,44

80

301,73

100

419,05

125

670,49

150

838,15

200

1.609,22

250

1.676,25

300

2.598,23

III.–Ordenantzaren 4.c) artikuluan ezarrita dauden zerga-egitateak.

1.–Kuota aldakorra. Prezioa, m³ bakoitzeko.

A) BEHE HORNIDURA

euro/m³

A1 TARIFA

Etxebizitzetako erabilera.

0,4216

A2 TARIFA

Industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie.

0,6860

A3 TARIFA

Hainbesteko finko bateko hornidurak, ur hargune eta sute ahoen bidez, kontagailurik gabe.

0,6860

A4.1 TARIFA

Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera.

0,6860

A4.2 TARIFA

Ureztapen publikoko erabilerak.

0,4637

A6 TARIFA

Ongintzazko zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak.

Honako hauek sartzen dira: ongintzazko zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskolako eta DBHko ikastetxeak eta unibertsitateak eta administrazio publikoko zentroak.

0,4216

A9 TARIFA

Ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa.

0,4216

B) GOI HORNIDURA

euro/m³

TARIFA

Uraren goi hornidura beste udalerri batzuei.

0,3331

A9 tarifa (Ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa) aplikatzeko, ondoko inguruabarrak gertatu behar dira eta horiek behar bezala frogatu:

a) Ezkutuko ur jarioa izan beharko du eta, beraz, abonatuak aitzinetik ez jakin hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

b) Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ez ur jarioa eragin duten egintzetan, ez ur ihesaren ondoko jarduketetan.

Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur jarioa izan duen instalazioa 5 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur jarioa atzematen denetik aurrera.

Ihesa dagoela jakin bezain laster jakinarazi beharko zaio Batzordeari.

IV.–Ordenantzaren 4.d) artikuluan ezarrita dauden zerga-egitateak.

1.–Kuota finkoa hargune eskubideengatik.

hornidura hargunearen diametroaren arabera:

MATERIALA

HAZBETEAK

mm-ak (barne diam.)

KUOTA FINKOA
(eurotan)

POLIETILENOA

1"

22,8

214,76

"

1 1/4"

28,4

294,26

"

1 1/2"

35,6

405,74

"

2"

45

564,17

"

2 1/2"

54,4

750,21

"

3"

65,4

992,10

BURDINURTUA

80

1.334,94

"

100

1.835,53

"

125

2.523,86

"

150

3.331,50

"

200

4.886,19

250

6.718,52

2. Salbuespen kasuetan, uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren arabera, ur horniduraren sareko hargunea izateko eskubidea bakarrik eskatzen denean edo saneamendu sarerakoa soilik, arau hauek ezarriko dira:

a) Hornidura sarerako hargune eskubideak: tarifaren zenbatekoa guztizkoaren %50ari dagokiona izanen da.

b) Hornidura sarerako hargune eskubideak: zenbatekoa tarifa orokorraren %50 izanen da, hargunea baterakoa (ur beltzak eta euri urak batera) edo bereizia izan.

V.–Ordenantzaren 4.e) artikuluan ezarrita dagoen zerga-egitatea.

1.–Egiaztapenetarako kuota finkoa.

KALIBREAK
(mm-tan)

KUOTA
(eurotan)

13,15,20

76,67

25,30,40

91,02

50,65,80

263,93

100.125.150

354,68

200

507,80

250

602,86

300

756,61

Oharra: tasaren zenbatekoak barne hartzen du kontagailua desmuntatu, muntatu eta garraiatzea.

Bertan ez da sartzen egiaztapena egiten duen laborategi homologatuak fakturatzen duen egiaztapenaren kostua. Kostu hori ordainaraziko zaio, hala denean, egiaztapena eskatu duenari.

ORDENANTZA, UDALAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTU ETA ATERATZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

–2. artikuluko 1. apartatua aldatzen da; hori horrela, a) eta b) apartatuetan parentesi artean dagoena kentzen da. Hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

"Hona hemen ordenantza fiskal honen zerga-egitatea:

a) Eraikin eta orubeetan trakzio mekanikoko ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea.

b) Bide publikoetan espazioak erreserbatzea, eraikin eta lokaletara sartu ahal izateko.

c) Bide publikoetan espazioak erreserbatzea, bidaiarientzako zerbitzu erregularren edo eskatu ahalako zerbitzuen geralekuetarako (abiaburuan, erdibidean nahiz helmugan).

d) Bide publikoetan eta lur publikoetan espazioa erreserbatzea, salgaien zamalanak egiteko, erakundeek, enpresek edo partikularrek eskaturik.

e) Espazioa erreserbatzea hainbat erabileratarako, noizbehinkako beharrek eraginda".

–3. artikuluan, ordenantza honen ondorioetarako beste bi definizio sartu dira. Honela zenbakituta daude:

1. Espaloia eta 2. Ibilgailu sarbidea. Gainera, pasabidearen definizioaren lehen paragrafoa aldatzen da. 3 zenbakia egokitu zaio. Hemendik aurrera artikulua honela idatzita geratuko da:

"1. Espaloia: oinezkoek ibiltzeko soilik den bidearen eremua.

2. Ibilgailu sarbidea: ibilgailuak eguneko 24 orduetan espaloitik igarotzea ahalbidetzen du.

3. Pasabidea: ibilgailuak eguneko 24 orduetan espaloitik igarotzea ahalbidetzeaz gainera, automatikoki debekatzen du haren aurrean aparkatzea, baita titularraren jabetzako ibilgailuak badira ere.

Bereizgarriak edo plakak izan beharko dituzte. Haien eredua Udalak ezarriko du, eta xedea izanen dute ibilgailuak aparkatzea galaraztea berariaz seinalatutako aldean. Plaka ofizialak Udaltzaingoaren bulegoetan emanen dira.

Udalak plakak berrerabiltzen ahalko ditu, egoera onean egonik aprobetxatzen ahal direla uste badu; horrek ez du titular berria salbuetsiko eranskineko A) letrako 3. tarifa aplikatzearen ondoriozko tasa ordaintzetik".

–20. artikuluan, ibilgailu sarbideak aintzat hartzea zabalera handitzeko aukeren artean eta galtzadaren kontrako aldean aparkatzea debekatzeko aukeren artean (20. artikuluko bigarren paragrafoa), eta "pasabidea" hitzaren ordez "aprobetxamendua" hitza jartzea. Azken paragrafoaren idazketa aldatzen da, eta hemendik aurrera artikulu hori honela idatzita geratuko da:

"Pasabideen eta ibilgailu sarbideen luzerak, zintarriaren gainean neurtuta, ez du gaindituko lokalaren sarrerak duen zabalera gehi ibilgailuak behar bezala sartu eta irteteko Udaltzaingoak ezinbestekotzat jotzen dituen neurriak.

Salbuespenez, eta aprobetxamendua kokatuko den kalearen ezaugarriak aintzat harturik, Udalak onartzen ahalko du pasabide horren zabalera handitzea, ibilgailuak sartu eta atera ahal izateko, edo pareko espaloiaren ondoan aparkatzea ere debekatzen ahalko du. Azken kasu horretan, titularraren betebeharra izanen da aginduzko seinalea eskuratu eta paratzea, zorrotz betez Udaltzaingoak emanen dizkion jarraibideei.

Piboteak paratu behar izanez gero, 19. artikuluko azken paragrafoko argibideei jarraituko zaie".

22. artikuluko 2. apartatuan, beste arau-hauste bat sartzen da –f)–. 3. apartatuan ere beste arau-hauste bat sartzen da. Hemendik aurrera artikulua honela idatzita geratuko da:

"1.–Arau-hauste arinak dira honako hauek:

a) Udalak ematen dituen plaka edo bereizgarri ofizialak ez direnak jartzea.

b) Pasabidearen plaka ofiziala jarri gabe izatea, alta indarrean izanda.

c) Ez betetzea 21. artikuluko a), b) edo g) letretan ezarritako betebeharrak, edo xedapen iragankorrean ezarritakoak. g) letraren kasuan, arau-haustea izanen da baldin aldaketa gertatu zenetik 3 hilabete baino gehiago igaro badira.

2.–Arau-hauste astunak dira honako hauek:

a) Seinale horizontalak margotzea, baldin aprobetxamendua onartu ez bazaio, edo margotuta mantentzea, aprobetxamenduari baja eman bazaio.

b) Pasabidearen plaka jartzea alta indarrean izan gabe.

c) Espaloian aldaketak egitea, 19. artikuluan jasotako jarraibideak errespetatu gabe.

d) Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduetariko bat egitea, Udalaren nahitaezko kontzesiorik gabe.

e) Ibilgailuak bide publikotik higiezin edo orubeetara sartzea, horretarako arrapalak, zurak edo bestelako elementu mugigarriak behin-behinekoz edo noiz nola erabiliz.

f) 19. artikuluko azken paragrafoko argibideen araberakoa ez den pibote bat paratzea.

3.–Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

a) Espaloian edozein aldaketa egitea, baldin dagokion aprobetxamendua onartu ez bazaio.

b) Pibote bat paratzea nahitaezko baimenik gabe".

–23. artikuluan, zehapen arinen gutxieneko zenbatekoa 100 eurotik 200 eurora handitzen da. Hemendik aurrera artikulua honela idatzita geratuko da:

"Zehapen arinek 200 eurotik 750 eurora bitarteko isuna ekarriko dute; astunek, 751 eurotik 1.500 eurora bitartekoa, eta oso astunek, 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa, betiere kontuan izan gabe jatorrizko egoera leheneratu behar izatea edo egoki dena betetzea, kasuaren arabera".

Tarifen taulan, A) letraren (Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzea) 3. tarifa (Pasabideak identifikatzeko plakak), 16,65 eurotik 23 eurora igoko da.

5. ORDENANTZA.–EREMU PUBLIKOA ETA HERRI-LURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

2. artikuluko b) apartatuan, bide publikoan ispiluak jartzea zerga-egitatetzat hartzen da, baina ez da zehazten zer tarifa aplikatu behar den; beraz, tarifen taulan, 8. tarifan sartzen dira. Hemendik aurrera tarifa hori honela idatzita geratuko da:

"8. Lotura, hornidura edo erregistro kutxak, bai eta segurtasun ispiluak ere, unitate eta urte edo zatikiko".

12. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO EGONALDI MUGATUKO EREMU PUBLIKOETAN

Indarrean dagoen araudiaren artikuluak egokitzean datza.

–10. artikulua hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

"Ordenantza honetan xedatutakoa ez betetzea trafiko eta zirkulazioaren antolamenduaren arau-haustetzat hartuko da, bat etorriz hiri mugikortasun jasangarriari buruzko udal ordenantzaren 70., 71. eta 72. artikuluekin".

–13. artikuluko 2. apartatua hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

"Hori hala izanik ere, zehapenak mailakatzen ahalko dira, oinarriturik honako lege honen 81. artikuluan ezarritako irizpideetan: 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena".

26. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

–2. artikuluko i) letra kentzea (Udaltzaingoak esku hartu duen istripuen gaineko txosten-atestatuak).

–Tarifen azken taulan, hamargarren tarifa kentzea honako literal honetatik:

10. Istripuen gaineko txosten-atestatua: 61,70 euro.

Manu hauek deusezak direla deklaratzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2025eko apirilaren 29ko 746 Ebazpena aplikatuz:

5. artikuluko 2. paragrafotik, "bi" eta "aldiberekoak" hitzak, baita paragrafo horretako b letra ere, honako hau dioena: "b) Beste bat, dokumentazioa bilatu eta biltzeko aldez aurreko lanengatik". Hemendik aurrera 5. artikulua honela idatzita geratuko da:

5. artikulua. 1. Atxikitako eranskinean azaltzen dira ordenantza honetan arautzen diren agiriak emateagatik ordaindu beharreko tarifak.

2. Fotokopiak egiteagatik tasa bat kobratzen ahalko da.

a) Fotokopia egiteagatik.

Eranskineko (Tarifak) fotokopiei buruzko 1. apartatutik, c) letra kentzen da (Fotokopiatu beharreko dokumentazioa bilatu eta biltzeko aldez aurreko lanordu bakoitzeko), bai eta 19 euroko zenbatekoa ere. Hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

–1. Fotokopiak:

a) Orrialde bateko dokumentuak: 0,14 euro.

b) Bi orrialdeko dokumentuak: 0,20 euro.

32. ORDENANTZA.–ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikuluko ehunekoa aldatzen da; %18,84 izanen da.

Iragarkiaren kodea: L2517048