258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2025eko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026ko ekitaldirako, 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei jarraikiz (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.

Torres del Rion, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2516348