2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran, 206rako karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak onetsi zituen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tebasen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2516175