2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udaltzaingoaren ordainsarien erregelamendua. Jendaurrean jartzea
Iruñeko Udalak ERABAKI hau hartu zuen 2025eko abenduaren 11ko osoko bilkuran:
1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udaltzaingoaren Ordainsarien Erregelamendua.
2.–30 egun balioduneko epea ireki dadin agintzea informazioa publikoa egin eta interesdunei entzunaldia emateko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzen denetik aitzina.
Hasierako onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Hala gertatzen bada, ondorio juridikoak izan ditzan, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera. Halaber, Udalaren webgunean ere argitaratuko da.
Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2516495