2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
2026ko tarifa fiskalak, herri-lurren kanona eta egutegi fiskala
Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2025eko azaroarren 26an egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:
Tasak:
Tasa hauek onestea, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko.
–Udal pilotalekua erabiltzeko tasak: 1,5 euro/fitxa.
Ur-horniduraren tasak:
1. Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro urtean + BEZa.
2. Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabetea + BEZa.
3. Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko tarifa.
3.1. Etxeetan erabiltzeko horniduragatik.
a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
4. Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: 10 m³-ren kuota hiruhilekoan.
5. Ur-sareen hargune berria: kuota bakarra (300 euro + BEZa).
6. Saneamendurako hargune berria: kuota bakarra (400 euro + BEZa).
–Bide publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak: Festetako barrakak: 30 euro.
–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro bizitegi-unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.
–Karabina lizentziaren tasa: 10 euro.
Herri-lurren kanona:
Erabaki da ez aldatzea herri-lurren kanonak 2026ko ekitaldirako; hortaz, aurreko urtekoak izanen dira indarrean. Hona hemen:
–Epaitza: 13 euro urtean.
–Lurzatiak: 12 euro urtean.
Egutegi fiskala:
Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2026ko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan. Hona hemen egutegia:
–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.
–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.
–Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): martxotik 1etik 31ra.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): uztailaren 1etik 31ra.
–Herri-lurretako belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.
–Herri lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urriaren 1etik 31ra.
–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.
Orotz-Betelun, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.
Iragarkiaren kodea: L2515920