1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3778/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 708/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen hogeita hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1625/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2180/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan).
Oposizioaldiko probak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 30 izangaien zerrenda igorri zuen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 618/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion 30 izangaiak, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.
Deialdiaren 10. oinarriak ezartzen du ezen, kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (txanden arabera eta, txanda bakoitzean, oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta izendapen proposamena igorriko diola Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren abenduaren 1eko 192/2025 Ebazpenaren bidez, "Suhiltzaileen Oinarrizko Prestakuntza (2025)" ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira.
Horren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri du prestakuntza ikastaroa gainditu duten 30 izangaiak izendatzeko proposamena. Haietatik 2 igoera txandakoak dira, eta 28 txanda irekikoak.
Jarraian, deialdiaren 11. oinarriak ezartzen duenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak proposatu diren izangaiak izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario.
Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, deialdiaren 11.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, 2026ko urtarrilaren 1a izan dadila lanpostuaz jabetzeko eguna.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea honako hauek, suhiltzaile lanpostuan aritzeko: Roberto Azcona Pellejero jauna eta Ignacio Javier Maeztu Jiménez jauna, barne igoerako txandakoak, eta Niuton Rubio Padilla jauna, Joseba Estebe Amatria Zabalza jauna, Daniel Lázaro Echeverria jauna, Raúl Jimeno Huarte jauna, David Villanueva Cueli jauna, Eneko Saralegui Martinicorena jauna, David Oliver Roldán jauna, Alfonso Aríztegui Aguerrebere jauna, Eráiz Anaut Aincia jauna, Iker Sein Echeverría jauna, Antonio Vidaurre Casanova jauna, Ana Ascunce Ansorena andrea, Daniel Ayerra Ancín jauna, Jonatan Chavarrías Izquierdo jauna, Iñaki Senosiáin Ochotorena jauna, Aaron Lerga Mendía jauna, Iker Martínez Garde jauna, Óscar Goldaraz Busto jauna, Haizea Bengoechea Zazu andrea, Daniel Portillo Induráin jauna, Igor Urtasun Pascual jauna, Xabier Bariain Ceña jauna, Asier Pazos Arbizu jauna, Ander Ardanaz Zamora jauna, Jesús Vaquero Cáceres jauna, Gaizka Astiz Saragüeta jauna, Enrique Sanz Unzue jauna eta Antton Cebriain Iraizoz jauna, txanda irekikoak, haiek baitira hautapen prozedura gainditu duten izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2026ko urtarrilaren 1a izanen dela.
Egun horretan ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan, galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak.
4. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Araubide Juridikoaren eta Aurreikuspen Sozialaren Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA ZK. | HIZKUNTZA | DESTINOA |
Igoera txanda | AZCONA PELLEJERO, ROBERTO | 11700 | | ZANGOZAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Barne igoera | MAEZTU JIMENEZ, IGNACIO JAVIER | 10643 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | RUBIO PADILLA, NIUTON | 11371 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | AMATRIA ZABALZA, JOSEBA ESTEBE | 6897 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | LAZARO ECHEVERRIA, DANIEL | 6531 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | JIMENO HUARTE, RAUL | 11382 | | ZANGOZAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | VILLANUEVA CUELI, DAVID | 5333 | | ZANGOZAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | SARALEGUI MARTINICORENA, ENEKO | 10146 | EUSKARA, B2* | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | OLIVER ROLDAN, DAVID | 5320 | | ZANGOZAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | ARIZTEGUI AGUERREBERE, ALFONSO | 10652 | | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | ANAUT AINCIA, ERAIZ | 9870 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | SEIN ECHEVERRIA, IKER | 10140 | | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | VIDAURRE CASANOVA, ANTONIO | 6528 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | ASCUNCE ANSORENA, ANA | 6083 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | AYERRA ANCIN, DANIEL | 6082 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | CHAVARRIAS IZQUIERDO, JONATAN | 9842 | | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | SENOSIAIN OCHOTORENA, IÑAKI | 9836 | | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | LERGA MENDIA, AARON | 6081 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | MARTINEZ GARDE, IKER | 6079 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | GOLDARAZ BUSTO, OSCAR | 5860 | | LODOSAKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | BENGOECHEA ZAZU, HAIZEA | 5760 | | AURIZKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | PORTILLO INDURAIN, DANIEL | 11272 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | URTASUN PASCUAL, IGOR | 11379 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | BARIAIN CEÑA, XABIER | 10119 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | PAZOS ARBIZU, ASIER | 589 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | ARDANAZ ZAMORA, ANDER | 4811 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | VAQUERO CACERES, JESUS | 5318 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | ASTIZ SARAGÜETA, GAIZKA | 11378 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | SANZ UNZUE, ENRIQUE | 10082 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Irekia | CEBRIAIN IRAIZOZ, ANTTON | 9785 | | NABASKOZEKO SUHILTZAILE-ETXEA |
Iragarkiaren kodea: F2516987