2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2026rako ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2025eko urriaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Funesko Udalaren ordenantza fiskalen aldaketa 2026rako. Orobat, onetsi zuen ordenantza fiskal horietan bildutako tasak ezartzea eta antolatzea. Horri buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da, eta haren testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2025eko ekitaldiko tarifa berekin.
Funesen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
3. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGIN ETA
TRAMITATZEKO TASAK
–5.2 artikuluan, "Gestión Ambiental de Navarra SA (Gan-Nik)" aipamena beste honekin ordeztu da: "aholkularitza ingurumen alorrean".
– 5.3 artikulua aldatu da, honela: "Irekiera-lizentzia, jarduera- eta/edo irekiera-lizentzien transmisioa, ikuskapenak, eta erantzukizunpeko adierazpenak: 50,00 euro".
8. ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASA PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA
Tasen eranskina aldatu da, honela:
Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:
I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.
1. Gau eta eguneko pasabideak:
–Altako tarifa: 30,00 euro gehi plaken eta lurreko bide-seinaleztapenaren kostua.
–Urteko tasa: 80,00 euro.
Alta eta bajen kasuetan, seihilekoen arabera hainbanatuko da.
11. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN EGOITZAK ERABILTZEKO TASAK
Eranskinean adierazitako udalaren egoitzak erabiltzeko tarifa aldatu da, honela:
1. 1.–Udalaren egoitzak erabiltzea. Kuota: 50,00 euro.
20. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA 0-3 URTE BITARTEKO HAUR HEZKUNTZAKO UDAL IKASTETXEKO ZERBITZUEN TASAK
Tarifen eranskina aldatu da, honela:
Haur eskolako erabiltzaile bakoitzari jantoki zerbitzua baliatzeagatik aplikatuko zaion hileko tarifa izanen da Nafarroako Gobernuak 0-3 urteko urte bitarteko bere Haur Hezkuntzako Eskoletarako ezarritako berbera.
29. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK
Tarifen eranskina aldatu da, eta hirigintza-jarduketak tramitatzeko tasa gehitu, honela:
1. Hirigintzak-jarduketak.
Hirigintza-jarduketak tramitatzea (plan partzialak, partikularrek sustaturiko hirigintza-proiektuak, partikularrek sustaturiko hirigintza-hitzarmenak, xehetasun azterlanak, birzatiketak, Arau Subisidiarioetako aldaketak eta alde batek eskaturik tramitatzen den beste edozein hirigintza agiri): prentsan argitaratzeko gastuak ordaindu beharko dira.
2. Hirigintza-lizentziak:
–Obra-lizentzien tramitazioa: 30,00 euro.
–Hirigintzako partzelazioak eta landa-finken banantze eta zatiketak. 30,00 euro.
30. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA FUNESKO UDALAREN JABETZAKO MAHAIAK, AULKIAK ETA GAINERAKO ALTZARIAK MAILEGUAN EMATEKO TASAK
6. artikulua ("Tasaren sortzapena") aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:
Eskaera aurkezten denean sortuko da altzariak maileguan hartzeko tasa ordaindu beharra, zenbateko hauen arabera:
–Altzarien multzo batengatik (2 banku, mahaia eta 2 aulki; edo mahaia eta 10 aulki): 10 euro, eskatutako erabilera-egun bakoitzeko.
–Altzari solteak (unitate bakoitzeko):
- Mahai bakoitzeko: 5,00 euro, eskatutako erabilera-egun bakoitzeko.
- Aulki bakoitzeko: 0,50 euro, eskatutako erabilera-egun bakoitzeko.
- Banku bakoitzeko: 2,00 euro, eskatutako erabilera-egun bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: L2516279