258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2026rako karga-tasak

Funesko Udalak, 2025eko urriaren 13an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako karga-tasen, indizeen eta koefizienteen aldaketa. Horri buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da, eta haren testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

1. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal-indizea: 1,40, foru-lege bidez zergarako onetsitako tarifen gainean.

2. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: 2026rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, legezko gehienekoaren arabera ezarriko dira sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak. Gehieneko hori urtero zehazten da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean, arau horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Karga-tasa: %10.

Zerga-tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta egun horretatik aurrera sortuko dituzte ondorio juridiko osoak.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2516224