258. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ezkurrako Udalak, 2025eko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

2025eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an, iragarki bat argitaratu zen, aldaketa hori jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, eta ediktu bat jarri zen Udalaren iragarki-taulan.

Iragan da hamabost eguneko epea (epe hori ezarri zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez), eta inork ez du alegaziorik nahiz erreklamaziorik jarri. Hala, aipatutako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

1. Aparteko kreditua.

–GASTUAK:

  • 1-1-3720-68200 Jubiloteka egokitzeko inbertsioa: 139.866,90 euro.

–FINANTZAKETA:

  • 1-4508002 Laguntza. Landa Garapenerako Programa / Cederna-Garalur: 60.000,00 euro.
  • 1-8700000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 79.866,90 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Ezkurrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ezkurran, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2516200